Berriki eratu diren enpresak, merkataritza eta ostalaritzako sektoreetakoak
direnak eta lankidetzaren ildotik ekimen berritzaileak
garatzen ari diren erakundeak laguntzen ditugu ekonomikoki krisiak gure hirian duen eragina
arintzeko xedez.
Langabetu, ekintzaile eta enpresetatik hurbil jarraitzen dugu online bidezko arreta, prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuaren bidez. Laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaini nahi dizugu online formatuan baina gertutasuna mantenduz, pertsonentzat pertsonengandik.
Gure plana gure hiria berreskuratzeko beste zenbait alderdiren bidez laguntza ematera bideratutako bestelako neurri eta ekimenekin osatzen dugu. Hobariak, instalazioetarako doako sarbidea edo berrabiatze ekonomikoaren alde egiteko funts eta plataforma berriak.