Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako erakundeetan 35 urtetik beherako langile kualifikatuen kontratazioa bultzatzeko laguntzen programa

  • HELBURUA: Donostian erroldatuta eta langabezian diren kualifikaturiko gazteen (35 urtetik beherakoak) kontratazioa eta Donostiako enpresa ehunduran sartzea akuilatzea.
  • HARTZAILEA: Enpresa txikia, ertaina eta handia. Ikastetxea Donostian duen ZTBESko kidea. * Oinarriak ikusi.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Gutxienez 6 hilabeteko eta 12 hilabete arteko kontratazioak, lanaldiaren gutxienez % 75ekoak.
  • LAGUNTZEN ZENBATEKOA: 6.500 € (% 100eko lanaldirako) eta 4.800 € (gutxienez % 75eko lanaldirako).
  • LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 26ra bitartean hasitako kontratuak.
  • DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2020ko Urriak 30).

Goi mailako prestakuntza akademikoa duten, Donostian erroldatuta dauden eta langabezian dauden 35 urtetik beherakoak (kontratazioaren egunez) ezagutzan oinarritutako jarduerak garatzen dituzten tokiko erakundeetara gaineratzea, modu horretan, gazte horien prestakuntza, esperientzia eta garapen profesionalerako laguntza eman dezaten.

Helburua laguntza hauen bidez laneratzen diren pertsona gazteei laneko lehendabiziko esperientzia ematea bultzatzea da. Kontuan izango dira, honako baldintzak betetzen dituzten kontratazioak:

  • Amaitutako bere prestakuntza akademikoarekin lotura duen laneko lehen kontratazioa izatea
  • Arlo horretan esperientzia izanez gero, 12 hilabetetik beherakoa izatea

Haatik, kontratatzen diren pertsonek laneko esperientzia izan dezakete beste esparru batzuetan. Era berean, beren prestakuntzarekin lotutako jardun profesionalak eginda egon daitezke, betiere, beren prestakuntza akademikoaren esparruan izan bada.

Hauek dira deialdian parte hartzeko onuradun diren pertsonek betetzeko betekizunak:

  • Helbide fiskala eta lanlekua Donostian izatea. Kontratatzeko pertsonaren lanlekua Donostian kokatuta egon beharko da.
  • Laguntza horien onuradun den pertsona irabazizko jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisiko bat izatea edo pertsona juridikoa izatea.
  • Ezingo dira pertsona onuradun izan irabazi asmorik gabeko Fundazio eta Elkarteak.Modu espezifikoan, ordea, onuradun izan ahalko dira ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuz araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren erakundeak, betiere, dagokion laguntzaren xede den kontratazioaren pertsonaren lanlekua Donostian kokatuta badago.
  • Ezingo dira pertsona onuradun izan 25% baino gehiagoan Sektore Publikokoak diren erakundeen, irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondarezko sozietateen edota Elkargo Profesionalen mendeko edo horiek partaidetutako erakundeak.

Zehazki, ordea, onuradun izan ahalko dira, atal honetan adierazten den betekizuna betetzen ez duten pertsona juridikoak, betiere, ez betetzearen arrazoia ZTBES sareko kide den erakunde baten mendeko edo partaidetua izatea bada.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2020ko urriaren 30era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahalko dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko horiek erabiltzea ezinezkoa baldin bada, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da eta hark izapidetzeko modua zehaztu ahalko du.

Eranskinak osorik bete beharko dira eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

Edozein informazio edo kontsultarako 943.482800 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan artatuko da, azken horretan zera adierazi beharko da: “Investiga/gazteen kontrataziorako laguntzak”

Jendaurreko arreta ordutegia Donostia Sustapeneko webgunean adierazitakoa izango da.

Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere. 

Administrazio dokumentazioa:

  • Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  • Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “bankuko datuen eranskina”, dagokion banku erakundeak zigilatuta, edo banku agiri baliokidea, banku erakundeak behar bezala zigilatuta.
  • Pertsona fisikoaren kasuan, eskatzailearen NAN agiriaren kopia.
  • Pertsona juridikoaren kasuan, eskatzailearen IFK zenbakiaren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahalordearen NAN agiria.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordearen ebazpena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dagoen Eragile Zientifiko eta Teknologiko modura egiaztatu eta aitortzekoa.

Dokumentazio teknikoa:

Kontratatutako pertsonak egiteko lanketak eta lanerako sortutako abagunea jasotzen dituen deskripzio-memoria. (“Memoria Gidoia” eranskina)

Enpresako jardunari eta egiteko lanketei buruzko dokumentazioa:

  • Pertsona eskatzailearen identifikaziorako datuak eta datu orokorrak.
  • Enpresako jardunaren deskribapen laburra (edo kontratatzeko pertsona gaineratuko den proiektuarena): aurrekariak eta lortzeko helburuak
  • Kontratatutako pertsonak egingo dituen lanketen deskribapena: landuko dituen jardueren xehetasuna.
  • Lantaldearen deskribapena.

Lanerako sortutako abaguneari buruzko dokumentazioa:

  • Eskatutako profilaren deskribapena
  • Abagunearen deskribapena: iraupena, harrera, jarraipena, barne garapena, kontratatutako pertsonaren konpetentziak garatzeko aukera, lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta iraunkortasuna, etab.
  • Laguntzaren bidez kontratatzeko pertsona berriaren tutore den pertsonaren erreferentzia eta haren funtzioak
  • Estaltzeko eskaintzaren kudeaketarekin eta hautagaien bilaketarekin lotutako egutegia, zera adierazita:

Eskaintzak argitaratzeko gutxi gorabeherako datak

Hautaketa-prozesua ixteko aurreikusitako data

Egingo den edo diren kontratazioen datuak.

Erakunde onuradunean kontratatutako pertsonarentzat aurreikusitako Harrera Plana. Bertan enpresaren funtzionamenduaz gain, haren jarduna eta zein proiektuko parte izango den eta garapen iraunkorraren (ekologiko, ekonomiko eta soziala) kontzeptuari eta garrantziari buruz sentsibilizatzeko atal bat barneratu beharko dira

Memoria modu sinple eta argian idatzi beharko da, ulerkortasuna erraztuz eta erakundearen jardunaren eta burutzeko lanketen ulermena nahas dezaketen teknizismoetatik aldenduz. Gehienez 4 orriko luzera gomendatzen da. Memoriaren kopia digital bat helarazi beharko da (edo posta elektronikoz igorri behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera)

Gehienez, pertsona eskatzaile bakoitzeko bi laguntza eman ahalko dira.

Hau izango da laguntzaren zenbatekoa:

  • 6.500 euro % 100eko lanaldi batekin 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuak diruz laguntzeko.
  • 4.800 euro gutxienez % 75eko lanaldi batekin 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuak diruz laguntzeko.

Diruz lagun daitezkeen gastuak adierazitako betekizunak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin zuzenean lotutakoak izango dira, laneko kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita lehendabiziko 6 hilabeteetako (epealdia hautatu egin daiteke) soldatari dagozkionak (dietaren kontzeptua ez da sartzen). Gizarte Segurantzari dagozkion gastuak ez dira diruz laguntzekoak izango.

Kontratatutako pertsonek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Kontratazioa egiten den unean 35 urte baino gutxiago izatea
  2. Titulazio hauetakoren bat izatea: Unibertsitateko Goi Gradua, Diplomatura edo Lizentziatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa.
  3. Beren prestakuntza akademikoarekin lotutako laneko lehendabiziko kontratazioa izatea, edo bestela, arlo horretan ordura arte metatutako laneko esperientzia 12 hilabete baino gutxiagokoa izatea.
  4. Donostian erroldatuta egotea, beranduenez laneko harremana hasi aurreko egunean,
  5. Langabezian egotea eta Lanbide EEZ (Euskal Enplegu Zerbitzua) zerbitzuan enplegu eskatzaile modura izen emanda egotea. Izen-emate data laneko harremana hasteko egunaren aurretikoa izango da. Langabetutako pertsonak ezin dira langile modura alta egoeran egon Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, ezta Langile Autonomoen Araubide berezian ere, laneko harremana hasi aurreko egunetik gutxienez.
  6. Kontratatutako pertsona ez izatea pertsona onuradunaren ezkontidea, izatezko bikotea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera), arbasoa, ondorengoa edo bigarren graduko albokoa, izan jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, kidetasunean, izatezko bikotea eratu ondorengo harremanean edo adopzioan.

Laneko kontratazioek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Laneko kontratua 2020ko urtarrilaren 1 eta 2021eko otsailaren 26 bitartean (laneko kontratuaren hasiera-data) hasi beharko da, baldin eta, arrazoitutako arrazoiak direla medio, Donostia Sustapenak beste hasiera-data bat baimentzen ez badu berariaz.
  2. Kontratuak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango du, eta gutxienez % 75eko lanaldian. Kontratazioa kontratatzen den epealdian zehar eta lanaldi motan zehar mantendu beharko da.
  3. Ebazpenaren egunez egin ez diren kontratazioak laguntzaren ebazpena eman eta beranduenez 2 hilabetera egin beharko dira, baldin eta, justifikatutako arrazoiak direla medio, Donostia Sustapenak beste hasiera-data bat onartzen ez badu berariaz.
  4. Kontratatutako pertsonak hasiera batean “Investiga” programaren erakunde onuradunaren barnean lanpostura egokituta hartzea bermatuko da. Harrera-plan honek garatuko dituzten jardueren iraunkortasunari buruzko prestakuntzazko pilula bat gaineratu beharko du.

Hurrengo kontratazioak ez dira diruz laguntzeko modukotzat jotzen:

  • Lanaldia aldatutako kontratuak, baldin eta aldaketek hasieran kontratatutako lanaldia luzatzea ekarri ez badute.
  • Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuak.

Eskaerak sarrera-erregistroko hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte

Eskaera guztiak 20. artikuluari jarraiki aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat etorriz balioetsiko dira. Eskaera bat onar dadin, ezagutzan oinarritutako jarduera bat burutzen duen erakunde bat izatea beharrezkoa izango da, 19. artikuluan ezarritakoa betetzeaz gain.

Donostia Sustapena pertsona eskatzaileekin jarrai ahalko da harremanetan, helarazitako dokumentazioa ulergarria dela erkatze aldera.

Laguntzak bi ordainketetan ordainduko dira.

Lehendabizikoa (% 70ekoa emandako zenbatekoaren gainean) oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

Laguntza ebatzi aurretik egindako kontratazioen kasuan, gehienez hilabeteko epea izango da aipatutako dokumentazioa aurkezteko ebazpen hori ematen denetik aurrera.

Laguntza ebatzi ondoren egindako kontratazioen kasuan, gehienez hilabeteko epea izango da aipatutako dokumentazioa aurkezteko kontratazio-egunetik aurrera.

Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) kontratazioaren azken justifikazioaren ostean egingo da eta oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ostean.

Lehendabiziko ordainketaren jakinarazpenean azken justifikazioa aurkezteko epea adieraziko da:

  • Kontratuan diruz lagun daitekeen epealdia igarota, kontratua hasi eta 6 hilabetera (ordezkapena egonez gero 2 kontratuen artean igarotako epea zenbatu gabe), gehienez bi hilabeteko epea izango da.
  • Diruz lagun daitekeen epealdia amaituta egonez gero jakinarazpen hori egiten denean beste 2 hilabete izango dira ordutik.

Bi kasuetan, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztu beharko da. Posta elektronikoz aurkeztutako justifikazioak ez dira onartuko. Era berean, eranskin guztiak osorik bete behar dira.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

UE logoOinarri hauetan aurreikusten diren "Investiga"-ren laguntzak Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planean (PREK) sartzen dira, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu % 50ean Europako Gizarte Funtsaren Euskadi 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan, "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea” izeneko programarako.
Menú