Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Enpresa ekimen berritzaileak sortzeko, hazteko eta finkatzeko programan parte hartzeko oinarriak.

  • HELBURUA: Enpresa berritzaileak Donostian sortzearen, bultzatzearen, haztearen eta finkatzearen alde egitea da
  • HARTZAILEA: Ekintzaileak eta gehienez 5 urteko antzinatasuna duten enpresak.
  • LAGUNTZEN ZENBATEKOA:  
    • Ekin + aholkularitza: 10 hilabete.
    • Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro
    • Proiektua baliozkotzea proiektu berritzaile gisa Donostiako Sustapenaren programen eta laguntzen deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan
  • DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2020ko Urriak 15).
  • OINARREN DOKUMENTUA EKIN+ PROGRAMA: Enpresa ekimen berritzaile berriak sortzearen, haztearen eta finkatzearen alde egiteko programan parte hartzeko oinarriak.

Ekin+ programaren helburua da Donostia hirian enpresa proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Horretarako, denboraldi mugatu batean ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskainiko zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta heltzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileen errendimendu altuko komunitatea bultzatuko da eta topaguneak sortu dira ekimen ekintzaile berriak eta tokiko enpresa bultzatzaileak elkartzeko.

Helburua da enpresa proiektu berriak bultzatzea, irtenbide berritzaileak eskainiko dituztenak oro har nahiz COVID-19aren pandemiak eragindako eraldaketa ekonomiko eta sozialari erantzuna ematea bultzatzen eta laguntzen dutenak.

  • Ekintzaileak, enpresa proiektu berritzailea dutenak eta eskaera aurkeztu ondoren Donostian asmoa dutenak.
  • Donostian kokaturiko enpresa sortu berriak eta enpresa proiektu berritzailea dutenak, gehienez 5 urteko antzinatasunarekin.

Baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Donostia hirian garatuko diren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztea.
  • Eskatzaileak programa hau garatzeko eskatzen zaion dedikazioa izatea eta konprometitzea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, jarraian aipatzen diren baldintza guztiak betetzea:

c1) Laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala eta lantokia Donostian kokatuta izatea. Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan, helbide fiskal ezberdina onartuko da, betiere, Sustapenaren iritziz, jarduera Donostiako lantoki batean egiten dela begien bistakoa bada.

c.2) Ekonomia jardueren gaineko zergan hasierako alta, edo hala dagokionean zentsu aitorpenaren alta, eskaera aurkezten den eguna baino gehienez 5 urte lehenago egitea.

c.3) Gainera, pertsona juridikoa izanez gero, mikropyme izan beharko du eta honako hau bete:

  1. Ustiapen ekonomikoa egin behar du.
  2. Aktiboak edo eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez du izan behar 2 milioi eurotik gorakoa.
  3. Batez beste, plantillan 10 pertsona baino gutxiago eduki behar ditu.

Erakundea sozietate talde baten parte bada Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren arabera, adierazitako plantillaren tamaina talde horretako erakunde multzoari dagokio.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2020ko urriaren 15era arte izanen da.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko horiek erabili ezin badira, Donostiako Sustapenarekin harremanetan jarri behar da, eta azken horrek eskaerak izapidetzeko modua zehaztu ahal izango du.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera, oinarri hauetan eskatutako dokumentazio administratibo osoa aurkeztuko da.

Edozein informazio nahi izanez gero edo kontsultaren bat egin nahi bada, deitu 943.482800 telefonora edo idatzi arestian aipatutako helbide elektronikora, gaian hau jarrita: EKIN+ programa.

Herritarrei arreta eskaintzeko ordutegia Donostiako Sustapenaren webgunean adierazitakoa izango da.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera, eskatutako dokumentazio administratibo osoa nahiz dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztuko dira.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera orria (eranskina). Bertan, enpresa eratu berria bada, berariazko borondatea jasoko da Donostia hirian kokatzeko.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "bankuko datuak" (eranskina), dagokion banku erakundeak zigilatua, edo bankuko agiri baliokidea, banku erakundeak behar bezala zigilatua.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, ahaldunaren NANa.
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duten egiaztagiriak.

Interesdunek eskaera honen aurretik 2018ko, 2019ko edo 2020ko deialdietako laguntza baterako Donostiako Sustapenaren aurrean aurkeztu badute dokumentazioa, ez dute berriro aurkeztu beharrik izango atal honetan eskatutako dokumentazioa, indarrean egoten jarraitzen badu eta datuak ez badira aldatu.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria teknikoa” eranskina)

Memorian teknikoan, garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko dira, eta proiektuaren diseinu orokorra agertuko da (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak); halaber, proiektuaren garapena zein egoeratan aurkitzen den adierazi beharko da. Besteak beste, atal hauek sartu behar dira:

1.) Proiektuaren izenburua.

2.) Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak, eta, behar izanez gero, sozietatearenak: IFK, eratze data, kapital soziala...

3.) Aurrekariak eta proiektuaren beharrizanaren justifikazioa; proiektuak zein arazo konpontzen duen adieraziko da, eta produktua-merkatua aurreikuspena jaso.

4.) Proiektuaren deskribapena eta helburuak:

    1. Ekimenaren egungo egoera produktua eta teknologia/prozesua dimentsioan, itun estrategikoak edo lankidetzako bestelako formula batzuk eta hornitzaileak sartuta.
    2. Ekimenaren egungo egoera merkatua dimentsioan, time to market, merkatuaren karakterizazioa eta proposatzen duen negozio eredua barne; halaber, segmentu planteamenduak, balio proposamenak, banaketa eta komunikazioa, eta bezeroekiko harremana ere jasoko dira, besteak beste.
    3. Ekimenaren egungo egoera ekonomia eta finantza dimentsioan eta lege arlokoan: inbertsioen aurreikuspena, finantzaketa premiak, monetizazio eredua...

5.) Proiektuaren nazioarteko proiekzioa eta eskalagarritasun orokorra.

6.) Proiektuaren fase nagusien eta garapenaren deskribapen laburra: lanaren kronograma, segimendua eta kontrol adierazleak.

7.) Jarduera Plan orokorraren definizioa epe laburrera ekimenaren eremu funtzional ezberdinetan: produktua/teknologia garapena, marketina eta negozio garapena, araudi erako premien betetzea...

8.) Lantaldearen (barnekoa + kanpokoa) deskribapena.

9.) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta esperotako emaitzak: proiektuaren bideragarritasun teknikoaren, komertzialaren eta ekonomiko/finantzarioaren defentsaren laburpena.

10.) Proiektuaren inpaktu potentziala: proiektuak duen lotura hiriko ildo estrategikoekin eta Sustapenak sustatutako sektore estrategikoekin.

Memoria modu erraz eta argian idatziko da, proiektua ulertzea zailtzen duten teknizismorik gabe. Gehienez 8 orrialdeko luzera izatea gomendatzen da. Memoriaren kopia digitala entregatuko da edota posta elektronikoz bidaliko da helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

1.) Ekin+ Aholkularitza, bi fase ezberdinetan:

  • 1. fasea: Trinkoa: 4 hileko iraupena.
  • 2. fasea: Jarraipena: 6 hileko iraupena.

Fase horietan, zerbitzu hauek eskainiko dira:

  • Aholkularitza eta prestakuntza espezializatua.
  • Lanerako ibilbide orriaren diseinua, lortu beharreko helburuekin eta garatu beharreko gertaerekin.
  • Banako tutoretza, ezarritako helburuak lortzeko.
  • Aholkularitza aditua honako gai hauetan: finantzaketa planaren, negozio ereduaren eta gaitasun pertsonalen garapena, nazioartekotzea, berrikuntza, jabetza industriala eta intelektuala, merkaturatzea...
  • Finantzaketa aukerak, Elkargi SGR Abal Funtserako lehentasunezko aukera eta guzti.
  • Proiektua garatzeko Talent House eraikineko Ekin+ co-working aretoa erabiltzeko aukera programan guztian.
  • Hedapena: programan parte hartzen duten proiektuak bistaratzea eta sustatzea, Donostiako Sustapenak antolatutako ekitaldien eta jardueren bitartez.

2.) Ekin+ Disponibilitatea laguntza: gehienez 5.000 euroko laguntza ekonomikoa, lanerako ibilbide orrian ezarritako helburuak lortzeagatik eta egindako lanarengatik.

3.) Proiektua proiektu berritzaile bezala baliozkotzea 2020ko eta 2021eko Donostiako Sustapenaren programa eta laguntza deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan, betiere laguntza mota bakoitzean onuraduna izateko ezarritako baldintzak betetzen badira eta dagokion laguntza behar bezala eskatzen bada.

Eskaerak erregistro ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa” eranskina), 100 puntura arte; edonola ere, gutxienez 65 puntu lortu beharko dira proiektua onartua izateko.
  • Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa, proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa egiaztatzeko.

Proiektuak, onartua izateko eta elkarrizketa egiteko, gutxienez 65 puntu lortu beharko ditu memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioan.

Ondorengo ezaugarriren bat duten tokiko proiektuak izango dira:

  • Merkatutik edo egungo gizartetik bereizten duen balioa.
  • Erabilera trinkoa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
  • I+G proiektuak.
  • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak.
  • Egungoak baino prozesu edo negozio eredu eraginkorragoak eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen dutenak.
  • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

Proiektuak ondorengo balorazio irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

Ideiaren bideragarritasuna: Merkatu argia eta definitua erakustea edota balio proposamenaren abantaila lehiakorra.

 30 puntu
Ideiaren egingarritasuna: Talde sustatzailearen egokitasuna, ezagutza maila, esperientzia, kapital erlazionala, proiektuaren garapenaren kronograma...  40 puntu
Ekimenaren inbertigarritasuna: Proiektuaren eskalagarritasunaren potentziala eta altxortegiko fluxuak sortzekoa epe ertainera-EXIT...  20 puntu
Ekimenaren inpaktu soziala eta ekonomikoa: Besteak beste, COVID-19ak eragindako egoerak sortutako gizarte, hiri eta enpresa arloko erronkari erantzuna ematea. Era berean, Donostiako Sustapenak sustatutako ildo eta sektore estrategikoek bultzatzen dituzten proiektuak.  15 puntu
 PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA  100 puntu

Donostiako Sustapenak harremanetan jarri ahal izango du eskatzaileekin, proiektuek gutxieneko puntuazio hori gainditu ez arren, 60 puntu edo gehiago lortu badituzte, proiektua behar bezala ulertu den egiaztatzeko.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen denetik


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Menú