Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdi itxita

Teknologia transferentziarako diru-laguntzen programa, donostiako enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Donostiako ekonomia suspertzeko plana (prek)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez IIS Biodonostiarekin lankidetzan.
  • NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (eurotan): 12.500 €
  • GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
  • DEIALDIAREN EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.

IIS Biodonostiarekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

IIS BIODONOSTIAk ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa, osasun zerbitzuetakoa eta osasun sistemako programak sustatzeko helburua du. Osasun sistemako programak eta politikak zientifikoki funtsatu nahi ditu eta traslazional ikerketari lehentasuna eman. Gipuzkoako lurraldean jakintza zientifikoak praktika klinikora eskualdatzea azkartzeko fokatuta dago.

Azken urteotan, epe luzera eta epe ertainera gure gizarteak dituen erronkei erantzuteko

bideratu da. Erronka eta aukera hauek zahartzeari eta gure gizarteko garapen ekonomiko eta sozialari eta pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzari lotuta dago.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

  • Proiektu berritzaileak aurkeztea.
  • Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
  • Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
  • Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)

Ezingo dira onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
  • % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.

Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.

Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.

Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.

Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.

Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:

Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izenburua.
  • Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
  • Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
  • Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
  • Proiektuak izan dezakeen eragina.
  • Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

IIS Biodonostia bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta IIS Biodonostiak zuzendutako baliabide ekonomikoak 38.500 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, honako bonuak eta aldi bereko finantzaketak proposatzen dira.

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
8.000€

Sustapena %70

II Biodonostia % 30

12.500€

Sustapena %70

II Biodonostia %30

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren %10 ordaindu beharko du

Bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.

Bonoa eskatzen duen pertsonak eskatu nahi duen bono mota proposatu ahal izango du, baina Institutua eta Donostia Sustapena izango dira bono mota erabakitzen/proposatzen dutenak.

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

1. Adibidea: (ENPRESA): diagnostiko genetiko pertsonalizatua egiten duen enpresa, “direct-to-consumer”; diagnostikoen zorroa handitzeaz gain, pankrea eta bularreko minbizien azterketa sartu nahi du.

Odolaren laginen diagnostikorako protokoloen diseinua eta prestaketa ikertu nahi dira, gaixoa pankrea edo bularreko minbiziaren ondorioz gaixo daitekeen diagnostikatzeko.

Egin beharreko lanak hainbat etapa edukiko lituzke:

  1.  IIS Biodonostiako Plataforma Genomikoarekin bilera, Institutuak dituen erremintak eta ekipamendua ezagutzeko eta diagnostiko genetikoan eta genomikoan zer-nolako teknikak erabiltzen dituen jakiteko.
  2.  Diagnostiko genetiko osoan gutxienez garatu beharreko urratsak edo baldintzak bateratzea.
  3.  Diagnostiko genetiko baten adibide praktikoa egitea.
  4.  Institutuak diagnostiko genetikoaren gaineko protokoloa idaztea, enpresa onuradunak dituen baliabideetan eta teknologian oinarrituta.

IIS Biodonostiako Plataforma Genomikoak dituen teknikek, erremintek eta ekipoek, haren know-how eta esperientzia profesionalarekin batera, enpresa onuradunaren jarduera erraztuko lukete, lehen mailako ezagutza praktikoa lortuko bailuke, etorkizunean diagnostiko genetikoaren inguruko protokolo profesionalak abian jartzeko.

2. Adibidea: (ENPRESA): Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan, EAE abangoardia-egoeran kokatzeko helburuarekin, osasun-emaitzak prozesu asistentzialen eta osasun-kudeaketaren oinarri bezala erabiltzeko aukera ematen duten teknologia erraztaileak garatuta, jarduerak eta produktuak nazioartera eramateko gaitasun handia duen gure enpresa-ehunaren bidez munduko beste leku batzuetara esporta daitezkeen teknologiak garatu nahi dira.

Medikuntza pertsonalizatuaren ildo horretan, arreta jartzen da IT eta Big Data irtenbideak dituzten teknologia omikoen integrazioan.

Industria-enpresek (industria-enpresak) dimentsio anitzeko datuen harrapaketa sistematizatua lortzera bideratutako eredu asistentziala sortuko dute, eta harrapaketaren kudeaketak aurrerapen kualitatibora eramango gaitu honako eremu estrategikoetan: medikuntza pertsonalizatua, Big Data for Better Outcomes eta Value Based Healthcare.

Eredu asistentzial berriak gaixoa azterketaren erdian jartzen du, jabekuntza emanaz eta haren plan terapeutikoan parte hartzeko aukera emanaz.

Eredu honek honako hauetarako erremintak garatzen dituzten industria-enpresen parte-hartzea eskatzen du: dimentsio anitzeko datuen harrapaketa, gaixoen segmentazioa, emaitzen monitorizazioa eta erabaki klinikorako laguntza.

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak enpresa harremanetan jartzen du osasun-ingurune bioteknologiko edo biomedikoko agente ezberdinekin, eta araudi-mailako aholkularitza eskaintzen die.

Era berean, kasu honetan, IIS Biodonostiak, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen bitartez, laguntza eskaini dezake datuak kudeatzeko softwarea garatzeko, ospitaleratutako gaixoen tratamendu klinikoa errazteko eta optimizatzeko, “big-data”ren eta data-mining teknikek goren unea aprobetxatuaz.

Halaber, Institutuko Biologia Konputazionaleko Plataformak proiektua bultzatu dezake datuak ustiatuta eta aldagaien arteko harremanak bilatuaz, kudeaketa klinikoa optimizatzeko, beste alderdi askoren artean.

3. Adibidea: (EMPRESA): produktuen garapeneko sektoreko enpresak lerro zelular ezberdinetan garatutako produktuetariko baten efektua aztertu nahi du.

Institutuak kultibo zelularren analisirako zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du, eta lerro zelular baten gainean produktu ezberdinen efektuaren azterketa erraz dezakete. Gehigarri gisa, produktua animaliengan aztertzen bada Animaliategiko Plataforman, Histologiako Plataformak ehunen azterketa inmuno-histologikoa egin dezake. Aldi berean, Ikerketa Klinikoaren Plataforma azterketa kliniko formala egiteaz ardura daiteke ondorengo faseetan, gizakiengan.

IIS BIODONOSTIA BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

IIS BIODONOSTIAKO ZERBITZUEN KATALAGOA
IIS BIODONOSTIAREN ZERBITZUAK
IIS Biodonostiako Ikerketa Bultzatzeko Plataformaren, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen eta Ikerketa Taldeen zerbitzuen eskaintza, Donostiako Sustapenaren 2018ko Bonu Teknologikoan emateko.
OSASUN BIOTEKNOLOGIAREN EREMUKO LABORATEGI ZERBITZUAK
Animaliategi Plataforma eta Operazio-gela Esperimentala
  • Animaliengan Ikerketak egiteko Proiektuen diseinua.
  • Animalia-eredu esperimentalen garapenaren zuzendaritza.
  • Prozedura esperimentalen aholkularitza metodologikoa eta zientifikoa.
  • Entsegu preklinikoen definizioaren koordinazioa.
  • 1 motako proiektuetan koordinazioa eta aholkularitza.
  • Plataformako langileek erabiltzaileentzako prestakuntza ematea ekipoak eta teknikak erabiltzeko.
  • Martxoaren 20ko ECC/566/2015 aginduko parametroen gaineko etengabeko prestakuntza; agindu horren bitartez, helburu zientifikoetarako eta irakaskuntzarako esperimentazio-animaliak erabiltzen dituzten langileek bete beharreko trebetasun-baldintzak ezartzen dira.
  • Espezializazio-ikastaro mediko-kirurgikoak antolatzea teknologia eta sistema berrietan.
  • Animalien osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua.
  • Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeari, Gaitutako Organoari eta Eskumeneko Agintaritzari proiektuak baimentzeko beharrezko dokumentazioa izapidetzea.
  • Espezie ezberdinen organoen eta ehunen hornidura.

Biologia Konputazionaleko Plataforma

  • Datu-meatzaritza, estatistika-analisia eta izaera ezberdineko irudi-datuen eta datu omikoen analisia (transkriptomikoak, epigenomikoak eta mutazionalak); datuak plataforma teknologiko ezberdinek sortutakoak izango dira (mikroarray-ak eta NGS sekuentziazio masiboa), oinarrizko biologiako nahiz biomedikuntza aplikatuko aplikazioetarako.
  • Aholkularitza esperimentuen diseinuan.
  • Nazioarteko lankidetzen bitartez urte askotako esperientziaren ondoren baliozkotutako eta optimizatutako softwarea erabilita, kalitate-kontrola eta datuen analisia.
  • Lortutako emaitzak informazio eta guzti sartzea datu-base biologiko eta biomediko askotan, algoritmoak etengabe egokituaz.
  • Informazioaren zenbakizko tratamenduaren eta horri dagokion ezagutzaren interpretazio biologikoaren arteko hesia estaltzea.
  • Aholkularitza emaitzak interpretatzeko eta horiei balioa emateko esperimentu gehigarriak proposatzeko.

Kultibo Zelularren Plataforma

  • Aholkularitza kultibo zelularrekin loturiko ikerketa-lerroetan eta kultibo zelularren laborategien muntaketan.
  • Ehunetatik mota zelular ezberdinak lortzea (lehen lerroak).
  • Lerro egonkorren edo hilezkortuen kultiboak: eskatutako mota zelularra badagoen informatzea, horren mantentzea, handitzea eta kriokontserbazioarekin batera.
  • Kultiboko lerro zelularren mantentzea esterilitate-baldintza zorrotzetan, horien inguruko esperimentuak behar bezala egitea ziurtatzeko.
  • Ugaltze eta bideragarritasun zelularraren gaineko entseguak.
  • Transfekzio-entseguak.
  • Zitotoxitate-entseguak.
  • Kutsadura detektatzea mikoplasma bidez.
  • Lerro zelularrak baliozkotzea.
  • Seahorse (metabolismo zelularra) entseguak edozein zelula-motarekin.
  • Inmufluoreszentzia eta mikroskopioan fluoreszentzia ikustea.

Genomika Plataforma

  • Sekuentziazio kapilarra: plasmidoen edo anplikonen sekuentziazioa, mikrosateliteak, MLPA.
  • Generazio berriko sekuentziazioa (NGS): neurrirako gene-panelak, mikroorganismoak, target sequencing.
  • Adierazpen genikoa denbora errealean.
  • PCR bidezko genotipatua denbora errealean edo RFLP.
  • Proteinen kuantifikazio anitza Luminex teknologia bidez.
  • PCR digitala: kuantifikazio birikoa, sentsibilitate handiko adierazpen genikoa, sakontasun handiko genotipatua.
  • Adierazpeneko mikroarray-ak: Affymetrix-ek Genechip plataformarako eskainitako edozein array.
  • ELISA entseguak eta proteinen kuantifikazioa Appliscan plaken irakurgailuarekin.
  • Proiektu bakoitzerako protokoloak neurrira diseinatzea, ondoen egokitzen den teknologia erabiliaz. Horretarako, laborategiko beharrezko ekipazioa eskura dago, IIS Biodonostiako beste Plataformen erraztasun osagarriekin batera (esate baterako, segurtasun-kanpai biologikoak).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

Histologia Plataforma

  • Aholkularitza histologiako laborategien muntaketan.
  • Ehunen prozesamendua.
  • Parafinan eta OCTn sartzea.
  • Blokeen ebakidurak OCTn (kriostatoa).
  • Blokeen ebakidurak parafinan (mikrotomoa).
  • Finkatzea eta deskaltzifikazioa.
  • Errutina-tindaketak eta tindaketa bereziak.
  • Inmunohistokimikoak (antigorputzaren prestaketarekin).
  • Inmunofluoreszentziak (antigorputzaren prestaketarekin).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

Ikerketa Klinikoaren Plataforma

  • Azterketa klinikoen diseinua: protokoloaren eta horren inguruko dokumentuen idazketa eta egokitzapena.
  • Ikerketa klinikoko azterketen eskaerak erakunde arautzaileei.
  • Entsegu klinikoen erregistroa.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua hautatzea, kontratatzea eta izapidetzea entsegu klinikoetan.
  • Azterketa zentroetan egiteko kontratuen kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen dokumentazioaren fitxategi ofizialak egitea.
  • Proiektuarekin loturiko administrazio-dokumentazioa burutzea eta horren segimendua egitea.
  • Azterketa klinikoaren project management eta inplikaturiko langileen koordinazioa.
  • Azterketa klinikoak egiteko beharrezkoak diren pertsonen edo zerbitzuen kontratazio-profilak definitzeko aholkularitza: Monitoreak, Site Study Coordinator, Data Manager, Nurse Research, e.a.
  • Entseguaren medikazioaren kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen monitorizazioa.
  • Erregistroen eguneratzea eta mantentzea eta txostenak bildatzea eskumeneko agintariei.
  • Entsegu klinikoen lagin biologikoak ateratzea, prozesatzea eta maneiatzea.
  • Azken txostena egitea.
 BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAK

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen egitekoa da kultura berritzailea bultzatzea eta hedatzea, instituzio anitzeko eta diziplina arteko taldeak sortzeko esparru egokia emanaz, ebatzi gabeko arazo klinikoei irtenbidea emateko teknologiak elkarren artean diseina ditzaten.

Unitateak beharrezko akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu Berrikuntza Prozesuaren etapa ezberdinetan (Merkaturako Transferentzia Prozesua), ideia horiek Osasun Sistemari eta Gizarteari balioa emango dioten produktu edo zerbitzu bilakatzera iritsi daitezen.

Osasun-mailako osagai bioteknologikoa edo biomedikoa duten enpresak Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua osatzen duten kideekin lotzeko balio du, Donostiako ingurune bikainaren barnean. Tartean, honako hauetako pertsona ospetsuak aurkitzen dira: Osasun-arloko I+G+b, Donostialdeako OSI, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Unibertsitate ezberdinak, Ikerketa Zentroak, Zentro Teknologikoak eta sektoreko Enpresak.

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa guztiei eta berrikuntzan indarrak garatu nahi dituzten proiektuei:

  • Osasun-langileak behar klinikoa detektatzen duen unetik laguntza eskaintzea.
    1. Ideien ebaluazioa.
    2. Laguntza ikerketako ideiak eta emaitzak baloratzeko.
  • Lehendik dauden baliabide teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
  • Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G+b proiektuak gauzatzeko, IIS Biodonostiak parte hartzen duen I+G+b sare handiaren barnean.
  • Finantzaketa bilatzea.
  • Ikertzaileei aholkularitza Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren inguruan.
  • Ikertzaileei aholkularitza emaitzen ustiapen-akordioen inguruan.
  • Hirugarrenekin jabetza intelektualeko lizentziak negoziatzea eta emaitzak ustiatzea Institutuak parte hartzen duen proiektuetan.

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

IKERKETA BIOSANITARIOA

IIS Biodonostiak batez ere gaixoari bideratutako ikerketa translazionala bultzatzen du, Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuan burututako ikerketa osoari estaldura ematen dio, eta instituzio anitzeko eta diziplina arteko lankidetza-egituraren bitartez herritarren osasuna hobetzen ahalegindu nahi du.

Institutuaren ikerketa-lana 7 gaikako eremutan antolatzen da, eta horietan 350 bat ikertzaile biltzen dira 26 taldetan; antzeko gaiak jorratzen dituzten osasun-proiektuak garatzen lagun dezakete, hots, Donostiako hirian abian jarritakoak.

Jarraian, IIS Biodonostia osatzen duten ikerketa-eremuak eta -taldeak agertzen dira:

Neurozientziak.

  1. Gaixotasun neurodegeneratiboak.
  2. Gaixotasun neuromuskularrak.
  3. Esklerosi anizkoitza.
  4. Neurodegenerazio sentsoriala.
  5. Adimen Osasuna eta Asistentzia Psikiatrikoa.

Gibeleko eta Urdail-hesteetako gaixotasunak.

  1. Urdail-hesteetako gaixotasunak.
  2. Gibeleko gaixotasunak.
  3. Urdail-hesteetako genetika.

Gaixotasun infekziosoak.

  1. Txerto bidez prebeni daitezkeen gaixotasunak.
  2. Arnas-infekzioa eta Mikrobioen aurkako erresistentzia.
  3. HIESA eta GIB infekzioak.

Onkologia.

  1. Bularreko minbizia.
  2. Onkologia molekularra.
  3. Onkologia zelularrak.

Gaixotasun sistematikoak.

  1. Bihotzeko gutxiegitasuna: etiologia hipertentsiboa eta balbularra.
  2. Esku-hartze terapeutikoa gaixotasun kardiobaskularretan.
  3. Obstetrizia eta Ginekologia.

Epidemiologia eta Osasun Publikoa.

  1. Lehen arreta.
  2. Ingurumen epidemiologia eta haurren garapena.
  3. Epidemiologia klinikoa.
  4. Gaixotasun kronikoen eta kutsakorren epidemiologia
  5. Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa.

Bioingeniaritza.

  1. Biologia konputazionala eta Sistemen biomedikuntza.
  2. E-Osasuna
  3. Ehunen ingeniaritza.
  4. Berrikuntza.

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

 

Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:

  • Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
  • Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak izatea.
  • Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
  • Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
  • Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.

Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.

Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
  • Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.

Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).

Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:

1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena 30 puntU
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza 10
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea 10
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak 10
2. Proiektuaren balioztapen orokorra. 65
2.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea:  10
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena  40
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera  5
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera  10
3. Hiriarekin duen lotura 5
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak  5
PUNTUAZIOA GUZTIRA 100 

Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko. 

Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).

Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Menú