Deialdi itxita
Teknologia transferentziarako diru-laguntzen programa, donostiako enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Donostiako ekonomia suspertzeko plana (prek)
- HELBURUA: proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez, Ceit Zentro Teknologikoaren Elkartearekin lankidetzan
- NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
- NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
- GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 12.500€
- GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
- DEIALDIA EGITEKO EPEA: oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.
Ceit Zentro Teknologikoaren Elkartearekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.
CEIT irabazi asmorik gabeko ikerketa zentroa da. 1982an Nafarroako Unibertsitateak sortu zuen eta kontratupeko ikerketa aplikatuz proiektu industrialak gauzatzea da bere egitasmo nagusia.
Enpresen I+D sailekin elkarlan estuan dago eta gazte ikertzaileak hezituz gizarteari mesede egiten dio.
Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:
- Proiektu berritzaileak aurkeztea.
- Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
- Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
- Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)
Ezingo dira onuradunak izan:
- Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
- % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.
Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.
Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.
Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.
Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.
Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.
Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.
Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.
Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.
Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.
Dokumentazio administratiboa:
- Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
- Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
- Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
- Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
- Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.
Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:
Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:
- Proiektuaren izenburua.
- Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
- Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
- Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
- Nazioarteko proiekzioa.
- Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
- Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
- Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
- Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
- Proiektuak izan dezakeen eragina.
- Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.
Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:
- I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
- Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
- Aurreikusitako lanaren kronograma.
- Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.
Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.
- Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
- Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
- Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
- Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
- Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
- Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
- Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.
Ceit bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta Ceit-ek zuzendutako baliabide ekonomikoak 77.000 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.
Pertsona eskatzailearen tamaina, proiektuaren garapena eta eskatutako zerbitzuaren arabera, honako bonuak eta aldi bereko finantzaketak proposatzen dira.
Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) | Aldi bereko finantzaketa |
8.000€ |
Sustapena 70% Ceit 30% |
12.500€ |
Sustapena 55% Ceit 35% Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du. |
Bi bonu-motetan, bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.
Eman beharreko bonu mota alderdi hauen arabera zehaztuko da:
- Onuradun-mota: pertsona ekintzaileak, 5 urtetik beherako start-upak, mikroenpresak (10 langile baino gutxiago), 8.000 euroko bonuen aurretik egongo dira, eta kategoria horietan sartzen ez diren onuradunen aldean.
- Eskatutako zerbitzu teknologikoaren irismena
- Ebaluazioan lortutako puntuazioa,
- Eskaera aurkezten den unean aurrekontua izatea.
Bonu mota onuradunari bonuaren kontzesioa jakinarazten zaion unean zehaztuko da.
Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.
1.Adibidea: garapen teknologikoak abian dituen faseetako batean laguntza eska dezakeen enpresa. Adibidez:
Enpresak produktu gama bat dauka eta berri bat kaleratu nahi du (adibidez, bateriadun sentsore sare bat dauka eta auto elikatzen diren sentsore sare bat nahi du). Enpresak, Bonu Teknologiko baten bidez, funtsak eskura lituzke entseguak ordaintzeko edo software garapen zehatz bat energiaren zatia kudeatzeko.
Enpresak produktu bat dauka (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu (adibidez, eskuko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatzeko eta bistaratzeko modulu berri bat) Enpresak, Bonu Teknologikoaren bidez, funtsak lor lituzke, proiektuaren hedaduraren arabera, gastuak ordaintzeko, zalantza teknikoak ebaztetik, bideragarritasun teknikoaren analisia, arkitekturaren aholkularitza teknologikoa, Monitorizazioa eta laguntza orokorra aplikazioaren kodearen garapenean, modulu beraren garapenera edo haren helburuak barneratzera arte.
2.Adibidea: produktu/zerbitzu baterako ideia bat duen produktuaren bideragarritasun teknikoaren analisi bat egin nahi duen pertsona ekintzailea:
X pertsona ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baten ideia bat dauka (adibidez, kale batean aparkatzeko plaza libreen adierazlea) eta ez daki zein teknologia mota erabili, ezta soluzioa merkatuak onartuko lukeen prezioen atalaren barruan egongo balitz ere. Ekintzaileak, Bonu Teknologikoaren programaren bidez, funtsak lor lituzke produktuaren bideragarritasun teknikoaren analisi bat ordaintzeko. Hau hurrengo hiru puntuetan datza:
- Baldintza funtzionalen analisia
- Funtsezko teknologien analisia produktuak beharrezko funtzioak garatzeko – abantailen eta eragozpenen identifikazioa eta haiekin lotutako kostua ere (farolekin lotutako lauzak RFIDekin, ikuspegi artifiziala, areagotutako errealitatea, etab.)
- Bloke nagusien eta hariekin lotutako kostuaren identifikazioa
- Orientazioa garapen teknologikoko estrategian
CEIT BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA
CEIT-eko ZERBITZUEN KATALAGOA |
EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK |
|
PRODUKTU DISEINUKO ZERBITZUAK |
|
Ingeniaritza elektrikoko, elektronikoko, mekanikoko SISTEMA INDUSTRIALENTZAKO ZERBITZUAK eta materialak |
|
EZAUGARRITZE ZERBITZUAK |
|
Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:
- Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
- Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
- I+G proiektuak izatea.
- Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
- Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
- Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.
Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.
Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
- Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.
Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).
Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:
1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena | 30 puntu |
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza | 10 |
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea | 10 |
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak | 10 |
2. Proiektuaren balioztapen orokorra | 65 |
2.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea: | 10 |
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena | 40 |
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera | 5 |
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera | 10 |
3. Hiriarekin duen lotura: | 5 |
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak | 5 |
PUNTUAZIOA GUZTIRA | 100 |
Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko.
Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).
Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.
Bono Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren neurria eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira pertsona onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta pertsona horrentzako bono bat bilakatuko da, aurrekontuan jasotako jarduketak garatzeko zuzendua. Bonoa emateak ez du esan nahi onuradunari zuzenean zenbateko ekonomikoa ordainduko zaionik.
Eskatutako diru-laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik
LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK