Deialdi itxita
Teknologia transferentziarako diru-laguntzen programa, donostiako enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Donostiako ekonomia suspertzeko plana (prek)
- HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez CIC biomaGUNEkin lankidetzan
- NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
- NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
- GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 12.500€
- GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
- DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.
CIC biomaGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.
CIC biomaGUNE ikerketa-zentro kooperatiboa da, biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza erregeneratiboaren eremuetan ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea helburu duena, ikerketako eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak eginaz edota sektore anitzeko eta hirugarrenetara irekitako agente sozialei eta enpresa-mundukoei emaitzak erakusteko, hedatzeko eta prestatzeko jarduerak eginaz.
CIC biomaGUNEren animaliategian en ziurtagiria dago; haren irudi molekularraren unitatea Azpiegitura Zientifiko Tekniko Berezi (ICTS) izendatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Zentroko I+G+B kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 araua betetzen du.
CIC biomaGUNE Estatuko Ikerketa Agentziak María de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa akreditatuta dago.
Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:
- Proiektu berritzaileak aurkeztea.
- Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
- Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
- Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)
Ezingo dira onuradunak izan:
- Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
- % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.
Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.
Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.
Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.
Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.
Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.
Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.
Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.
Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.
Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.
Dokumentazio administratiboa:
- Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
- Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
- Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
- Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
- Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.
Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:
Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:
- Proiektuaren izenburua.
- Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
- Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
- Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
- Nazioarteko proiekzioa.
- Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
- Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
- Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
- Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
- Proiektuak izan dezakeen eragina.
- Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.
Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:
- I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
- Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
- Aurreikusitako lanaren kronograma.
- Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.
Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.
- Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
- Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
- Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
- Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
- Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
- Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
- Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.
CIC BiomaGUNE bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta CIC biomaGUNEk zuzendutako baliabide ekonomikoak 33.750 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.
Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez, 12.500 €-ko (BEZ kanpo) bono bat proposatzen da. Bonoaren aldi bereko finantzaketa honakoa izango da:
Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) | Aldi bereko finantzaketa |
12.500€ |
Sustapena 55% CIC BIOMAGUNE 35% Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du. |
Bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.
Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.
1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresak produktuaren eskaintza dibertsifikatu nahi du ekoitzitako paperari balioa gehituaz, sentsorikaren sektorean sartzeko
Paperari propietate sentsorikoak emateko aukera ikertu nahi da, analituak detektatzeko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.
Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:
- Eredu-analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena erabakitzeko.
- Nanopartikulak diseinatzea eta fabrikatzea nahi diren propietateekin eta propietateak egiaztatzea.
- Behar adina nanopartikula ekoiztea proba pilotuak egiteko.
- Aldatutako papera ekoiztea eta eredu-analitoa detektatzeko propietateak egiaztatzea.
Nanopartikulak hasieran eskuz ekoiztuko lirateke kimika koloidalaren bitartez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatuko litzateke erreaktore espezifikoak erabilita. Analitoak detektatzeko, Ramanen espektrometria egingo litzateke.
Proposamenaren abantailak: balio erantsi oso altuko produktua, inbertsio oso murriztuarekin eta ekoizpen-prozesua ia aldatu ere egin gabe.
2. Adibidea: inplante biomedikoetan, medikuntza erregeneratiboan eta abarretan material berriak erabiltzea aztertzen duen ekintzailea. Pertsona horrek bere produktuaren egonkortasun eta biobateragarritasun azterketa behar du. Irudi molekularrari esker, ezarritako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak eskura daitezke, eta kultibo zelularrak toxizitatea zehazteko aukera ematen dute.
Azterketa honetan zehaztuko litzateke esperimentazio-animalia batean ezarritako materialaren aurrerapena eta materialak zeluletan eragiten duen toxizitatea. Behar izanez gero eta material-motaren arabera, materialaren markaketa erradioaktiboa egingo litzateke, organismoan nola banatzen den aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta hustuketa ibilbideak ikusteko.
CIC BIOMAGUNE BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA
CIC BIOMAGUNE CATÁLOGO DE SERVICIOS |
1. FABRICACIÓN DE NAOPARTÍCULAS (Plataforma de nanofabricación coloidal) |
Produkzio, euskarri esperimental, aholkularitza eta nanopartikulen prestakuntza zerbitzuak (10 - 200 nm), metodo ezberdinekin sintetizatuak, material ezberdinekin eta propietate ezberdinekin. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta funtzionalizazio superfizial ugarikoak izan daitezke. Egunero ekoitzi ohi ditugun nanopartikulen adibideetan honako hauek sartzen dira:
Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera. |
2. Laginen analisia mikroskopia elektronikoaren bitartez (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM) |
TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi-zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako. Ekipo hauek ditugu:
|
3. Masen espektroskopia zerbitzua eta makromolekulen karakterizazioa (masen espektroskopia plataforma - MS) |
Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, aplikazio ezberdinetarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura-zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etabar). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko. Sistema analitiko ezberdinak ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta bestelako konbinazio egokiak aplika ditzakegu helburu esperimentalean. Plataforma honek ondorengo ekipoak ditu:
|
4. Lagin likidoen analisia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren bitartez eta MRI-rako kontraste-agenteen analisia (Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren Plataforma -NMR) |
NMR bidezko analisi-zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste-agenteen azterketa Erresonantzia Magnetikoaren bitartez (MRI). Metodoa aplikatzeko adibideetan honako hauek sartzen dira: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa. 1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu. Erabiltzen den ekipamendua:
|
5. Biomaterialen eta biosuperfizien propietate fisiko-kimikoen karakterizazioa, metodo analitikoen sorta zabala aplikatuta (Espektroskopia optikoaren plataforma). |
Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; poblazio zelularren edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak. Zerbitzua prestatzeko, teknika analitiko ezberdinak ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria. Gure ekipoak:
|
6. Azaleren karakterizazioa eta produkzioa eskala atomikoan (Azalerak fabrikatzeko eta analizatzeko plataforma) |
Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez-organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa-prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido-geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xehen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan. Halaber, azalera baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, morfologian prozesu superfizialek duten eragina, e.a. azalduaz. Horrez gain, sputtering bidez, elementu ezberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jarri ditzakegu. Plataforma honetan ondorengo ekipamendua dago:
|
7. Konposatu kimikoen, makromolekulen eta nanopartikulen erradiomarkaketa (Erradiokimika plataforma) |
Hainbat irrati-isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECTen irrati-trazatzaileez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakozindinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu. Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin. Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago. Plataformak ondorengo ekipamendua du:
|
8. Molekula eta nanopartikula erradioaktiboen biobanaketaren in vivo azterketak irudi nuklearraren bitartez (Irudi nuklearraren plataforma) |
Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliaz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional ugari eta esanguratsua eskuratzen da. Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago. Plataformak ondorengo ekipamendua du:
|
9. Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-zerbitzua (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI) |
Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta; tartean, animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioetan, ebakuntza-gelak ekipatuta daude animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko; halaber, ekipo osagarri ugari daude; anestesia-sistemak, monitorizazio fisiologikoaren ekipoak RM-rekin bateragarriak, infusio-ponpak, termostatizazio-sistemak, e.a.
|
10. Irudien analisia (Image Analytics plataforma) |
Irudien analisiaren plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipo ezberdinetan lortutako irudi guztien prozesatua eskaintzen du (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia). Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago. |
11. Esperimentazio-animaliak ukuiluratzeko eta maneiatzeko zerbitzua (Animaliategia) |
4 gela independente ditugu karraskariak banako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera-azterketetarako. Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak ukuiluratzen ditugu. Animaliategia AAALAC International-ek egiaztatua dago; hau da, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, animalien giza tratua zientzian sustatzen duena. Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago... |
12. in vivo entseguen zerbitzu integrala, esperimentatzeko animalia txikiena (Irudi Molekularraren Unitatea) |
Erradiokimika, Irudi nuklearra, Erresonantzia Magnetikoaren Irudia, Irudiaren Analisia eta Animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa-proiektuak eta proiektu multimodalak egiteko eremu preklinikoan, edota aplikazioak garatzeko Irudi Molekularraren eta Funtzional Preklinikoaren eremuetan eta Nanomedikuntzan. |
Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:
- Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
- Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
- I+G proiektuak izatea.
- Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
- Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
- Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.
Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.
Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
- Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.
Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).
Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:
1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena | 30 puntu |
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza | 10 |
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea | 10 |
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak | 10 |
2. Proiektuaren balioztapen orokorra | 65 |
2.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea: | 10 |
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena. | 40 |
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera | 5 |
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera | 10 |
3. Hiriarekin duen lotura | 5 |
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak | 5 |
PUNTUAZIOA GUZTIRA | 100 |
Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko.
Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).
Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.
Bono Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren neurria eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira pertsona onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta pertsona horrentzako bono bat bilakatuko da, aurrekontuan jasotako jarduketak garatzeko zuzendua. Bonoa emateak ez du esan nahi onuradunari zuzenean zenbateko ekonomikoa ordainduko zaionik.
Eskatutako diru-laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA