Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdi itxita

Teknologia transferentziarako diru-laguntzen programa, donostiako enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Donostiako ekonomia suspertzeko plana (prek)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez Tecnaliarekin lankidetzan
  • NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 14.500 €
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
  • DEIALDIA EGITEKO EPEA: oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.

Tecnaliarekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

TECNALIAk udalean ikerketa aplikatua, garapen teknologikoa egiten du eta nazioartean nagusia da. Bertoko industrian eragin handia du eta arlo anitzetan eta jakintza-arlo anitzeko ezagutzan ahalmenen metatzeari esker abantaila lehiakorra eskaintzen du. Gure hirian lan egoitza batzuk ditu eta ikerketan erreferentea da eta Europako Zentru Teknologikoen artean nagusienetakoa da.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituztenbaldintzak:

  • Proiektu berritzaileak aurkeztea.
  • Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
  • Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
  • Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)

 Ezingo dira onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
  • % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.

Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.

Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.

Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.

Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.

Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:

Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izenburua.
  • Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
  • Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
  • Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
  • Proiektuak izan dezakeen eragina.
  • Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez. Tecnalia bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta Tecnaliak zuzendutako baliabide ekonomikoak 55.150 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, honako bonuak eta aldi bereko finantzaketak proposatzen dira.

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
8.000€

Sustapena 70%

Tecnalia 30%

14.500€

Sustapena 55%

Tecnalia 35%

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

1.Adibidea: garapen teknologikoak abian dituen enpresa eta fasetako batean laguntza behar duena. Adibidez:

Enpresak produktu gama bat dauka eta, bere dibertsifikazio estrategiak mugituta, hura osatu nahi du, produktu berri bat garatuz edo dagoeneko daukan bat berrituz (adibidez, bateriadun sentsore sare bat dauka eta auto elikatzen diren sentsore sare bat nahi du edo eraikinetarako energia kudeaketako sistema bat dauka eta tokiko meteorologia iragarpeneko datuekin osatu nahi du). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke, entseguak edo energiaren alderdia kudeatzen duen software zehatz bat ordaintzeko.

2.Adibidea produktu/zerbitzu baterako ideia bat duen ekintzaileak produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko analisi bat eduki nahi du:

X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (adibidez, kalean aparkatzeko plaza libreen adierazlea) eta ez daki zein teknologia erabili ezta soluzioa merkatuak onartuko lituzkeen prezio tartearen barruan egongo zen ala ez ere. Ekintzaileak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke produktuaren bideragarritasunaren analisia ordaintzeko. Hura honako puntuetan datza:

  • Arazoaren edo premiaren azterketa eta baldintza funtzionalen analisia
  • Aukerako soluzio teknologikoen analisia eta ebaluazioa. Funtsezko teknologien analisia produktuak beharrezko funtzioak garatzeko
  • Kostu-onuren analisia abantailak, harekin lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (farolekin lotutako RFID dituzten lauzak, ikuspegi artifiziala, etab.)
  • Estrategia ezarpena eta garapen teknologikoko plana, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hura lortzeko hurrengo urratsak.

3.Adibidea: azaleratzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D Inpresioa) bere produktu edo prozesuetan sartzeko aukerak esploratu nahi dituen enpresa/ekintzailea. Adibidez:

Enpresak bere negozia berritzeko aukerak aztertu nahi ditu azaleratzen ari diren loT teknologia berriak bere produktuan aplikatuz (adibidez, funtzionalitate berriak etxeko artikuluei, argiztapen artikuluei, etab. gehitzeko aukerak esploratuz horiek eta Internet elkarrekin konektatuz). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke azaleratzen ari diren teknologiak bere produktu/prozesu zehatzean barneratzeko aukeren mapa bat osatzeko, hurrengo puntuak kontuan hartuta:

  • Azaleratzen ari diren teknologia garrantzitsuen eszenatokien analisia enpresaren produktu/prozesuari dagokionez, gertuko kasuen erreferentziak esploratuz
  • Aukera zehatzen identifikazioa eta aukeren hautaketa
  • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuren analisia

TECNALIA BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

TECNALIAKO ZERBITZUEN KATALAGOA
a1: ZERBITZUAK GARAPEN TEKNOLOGIKOAN ETA PRODUKTUARENEAN HONAKO EREMU HAUETAN:

A1.1: ENERGIA ETA INGURUMENA:

  • Sare elektriko adimentsuak
  • Itsasoko energia berriztagarriak
  • Eguzki-energia
  • Hondakinen balorizazioa
  • Energiarako eta ingurumenerako materialak
  • Energia-eraginkortasuna
  • Hiri- eta lurralde-iraunkortasuna
  • Meteorologia

Zerbitzu-motak:

  • Etxe digitalerako soluzio energetiko adimentsuak garatzea.
  • Aplikazio eta sistema energetikorako potentziazko elektronika garatzea (inbertsore
  • fotovoltaikoak, bihurgailu eolikoak: energia elektrikoa biltegiratzea, ibilgailu elektrikoa, sareko iragazki aktiboak eta abar)
  • Mikro-sareak diseinatzea eta kontrolatzea hiriguneetan eta urruneko kokamenduetan energia-eraginkortasuna hobetzeko.
  • Modulu fotovoltaikoak diseinatzea eta haien balioztatze funtzionala.
  • Hondakinen balorizazio-azterketak (baliabide berri, material berri, energia, bigarren mailako lehengai eta abarren moduan.)
  • Material eta gainazal aurreratuen azterketa eta egokitzapena energia-aplikazioetarako: muturreko baldintzatan erresistenteak den gainestaldura, geruza funtzional eraginkorrak (esaterako, eguzki-energia), mikro- eta nano-materialak.
  • Produktuen bizitza-zikloa eta ingurumen-aitorpenak aztertzea.

A1.2: ERAIKUNTZA IRAUNKORRA:

  • Material berritzaileak eta iraunkorrak
  • Eraikuntza industrializatua
  • Birgaitzea

Zerbitzu-motak:

  • Produktu eta sistema berriak garatzea irisgarritasunerako eta barneko arkitekturarako.
  • Eraikuntza-sistemetan energia berriztagarrietan oinarritutako material berriak ezartzea eta funtzionalitateak sartzea.
  • Aplikazio energetikoetarako eta termikoetarako materialak baliozkotzea (esate baterako, eguzki-energia termikorako osagaiak, ingurune oldarkorrak, tenperatura altua eta abar ).

A1.3 IKTak, ZERBITZU DIGITALAK, KONEKTIBITATEA

  • Datuak modelatzea eta aztertzea
  • Zerbitzu digitalak

Zerbitzu-motak:

  • Sistema industrialen zibersegurtasuna (scada) balioztatzea eta hobetzea merkatuko estandarren arabera.
  • Pertsona/makina interakzio-sistema aurreratuak diseinatzea.

A1.4 OSASUNA:

  • Robotika medikoa
  • Errehabilitazioa
  • Neuroteknologia
  • e-Osasuna
  • Kirol-errendimendua hobetzeko teknologia
  • Bioprozesuak eta kontserbazioa, biomaterialak

Zerbitzu-motak:

  • Osasunaren eta bizi-kalitatearen inguruko sistema/zerbitzu digitalen diseinua
  • Osasuna hobetzeko edo bizimodu osasungarria izateko baliabideak eta zerbitzuak diseinatzea.

A1.5 INDUSTRIA ETA GARRAIOA:

  • Automozioa
  • Fabrikazio aurreratua
  • Tresneria
  • Makina bereziak

Zerbitzu-motak:

  • Eskuzko eragiketa sofistikatuak automatizatzeko eta muntaketa- eta fabrikazio-prozesuetan tresneria konplexuen kostuak murrizteko azterketak.
A2: PRODUKTUEN, PROZESUEN ETA SISTEMEN FIDAGARRITASUNA, KALITATEA ETA SEGURTASUNA EBALUATZEKO ZERBITZUAK

Zerbitzu-motak:

  • Materialak hautatzea, zerbitzuan portaera aztertzea, akatsen analisia, industria-jatorriko osagaien hondar-bizitza eta bizi-luzapena. Mantentze prediktiboa.
  • Materialen eta produktuen prestazioen karakterizazioa eta ebaluazioa.
  • Errealitatearen harrapaketa 3D eskaneatzearen bitartez, ingurune industrialetan digitalizatzeko eta BIM modelatua egiteko.
  • Ekipo eta sistema elektronikoen fidagarritasuna eta segurtasuna ebaluatzea.
  • Bioteknologia eta biomedikuntza arloko zerbitzuak.
  • Produktu, prozesu eta sistema berrien garapena barne irisgarritasun eta arkitekturarako.
  • Materialak baliozkotzea eraikuntza eta azpiegituretako aplikazio energetiko eta termikoetarako (adib.; osagai termosolarretan, ingurune oldarkorretan, goi-tenperaturan,…).
SB MOTAKO ZERBITZUAK: AHOLKULARITZA AURRERATUKO ZERBITZUAK. Aholkularitza aurreratua euren produktuetan edo prozesuetan azaleratzen ari diren eremuetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) sartzeko aukerak miatzeko.

Azaleratzen ari diren teknologiaren eremuen deskribapena:

BigData/Analytics:

Datu masiboen azterketa edo “big data” bi faktoreren ondorioz sortzen den aukera berria da: batetik, edozein motako datu prozesagarrien, batzuk jabearenak eta beste batzuk publikoak edo irekiak, gero eta eskuragarritasun handiagoagatik; eta bestetik, informazioa prozesatzeko tresnak gero eta eskuragarriagoak direlako. Gizarte-sareak, telefono adimentsuak, txartelak edo ingurunean dauden sentsoreak datu baliotsuen iturri dira eta datu horiek prozesatzeak joerei, dentsitateari, mugikortasunari, iruzurrei, kontsumoei eta abarri buruzko informazioa eman dezake. Datu masiboen azterketa azaleratzen ari den gaia da, kasik edozein negozioren erabaki-hartzearen zehaztasunean eragitea eta laguntzea Ahalbidetzen duena.

IoT/Wearables:

Gauzen Internetak (IoT) informazioa prozesatzeko eta pertsonekin eta beste objektuekin zuzenean edo komunikazio-sistemen bitartez, esaterako Internet bitartez, elkarreragiteko gai diren eguneroko objektuen pixkanakako atontzean du iturburua. Ingurunean dauden objektuak edota pertsonek beraiek eramaten dituztenak (wearables) eta elkarren artean konektatuta funtzionalitate bereziak, hots, informatzea, sentsorizazioa, jardutea, eskaintzen dituztenak. Adibideak kasik eremu guztietan aurki daitezke: etxean (gailu domotikoak, segurtasuna, etxetresna elektrikoak), enpresan eta lantegian (ekoizpena kontrolatzea, trazabilitatea, sarbideen kontrola, energia-kudeaketa), merkataritzan (kokapena, neurketa), osasunean (trazabilitatea, kudeaketa medikoa, telelaguntza), garraioan (sarbideak, bidesariak, kontrola), segurtasunean (trazabilitatea, sarbideen kontrola, jarraipena). Eta ero eta sofistikatuagoak dira, adimentsuagoak eta euren artean konektatzen dira konektibitate- eta konputazio-gaitasunak aprobetxatuz.

3D inprimaketa /Gehitze-fabrikazioa:

Fabrikazio-teknologia berrien garapena ondasunen eta produktuen ekoizpenean pixkanakako aldaketa ahalbidetzen ari da, bai maila makro-ekonomikoan (berrindustrializazioa) bai mikro-ekonomikoan (tokiko fabrikazioa). Horri produktu pertsonalizatuagoen eta produktuaren serie laburragoen inguruan gizarte-joera berriak gehitu behar zaizkio. Zenbakizko kontrol bidezko makinak, laser bidezko ebakigailuak edota 3D inprimagailuak eragile berrientzako eskuragarri bihurtzen hasiak dira. Gizartea elkarrekin askoz ere konektatuago dago eta nahiko erraza da diseinuak sortzea, banatzea eta konpartitzea gero eskuragarriago dauden baliabideak erabiliz haiek toki-mailan fabrikatzeko. Software irekiko edo hardware irekiko (esaterako, Arduino edo Raspberry Pi) ekimenak gutxien espezializatutako eragileek euren diseinuetan eta produktuetan teknologia horiek erabiltzea ahalbidetzen ari dira. Gauzak horrela, aukera berriak irekitzen ari dira, metodo tradizionalekin lehiatu daitezkeenak, balio handiko produktuak sortzeko.

Aholkularitza aurreratuko zerbitzuarekin, bonuaren erakunde onuradunak honako hauek lortuko ditu:

  • Bere produktuetan/prozesuetan berritzeko aukera zehatzak adieraztea, azaleratzen ari diren teknologiak gehituz.
  • Egingarritasun teknikoa balioztatzea eta, hala badagokio, merkatu-bideragarritasunarena
  • Espero den kostu/onuraren azterketa..

 

Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:

  • Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
  • Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak izatea.
  • Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
  • Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
  • Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.

Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.

Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
  • Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.

Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).

Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:

1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena 30 puntos
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza 10
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea. 10
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak. 10
2. Proiektuaren balioztapen orokorra 65
2.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea  10
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena.  40
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera.  5
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera  10
3. Hiriarekin duen lotura 5
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak  5
PUNTUAZIOA GUZTIRA 100 

Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).

Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.

Bono Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren neurria eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira pertsona onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta pertsona horrentzako bono bat bilakatuko da, aurrekontuan jasotako jarduketak garatzeko zuzendua. Bonoa emateak ez du esan nahi onuradunari zuzenean zenbateko ekonomikoa ordainduko zaionik.

Eskatutako diru-laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Menú