Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdi itxita

Teknologia Transferentziarako Diru-Laguntzen Programa, Donostiako Enpresa-Proiektu Berritzaileen Lehiakortasuna Bultzatzeko Eta Hobetzeko. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez Vicomtech-ekin lankidetzan
  • NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • IMPORTE MAX (euros): 14.500€
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
  • PLAZO CONVOCATORIA: DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.

Vicomtech-ekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

Vicomtech ikerketa aplikatuaren zentrua da Elkarreragin Aurreratuen, Ikusmen Artifiziala, Datuen Adimena, Ordenagailuen bidezko Grafikoak eta Mintzamena eta Hizkuntza Naturalaren Teknologietan espezializatua. Bere egitasmo nagusienetakoa da, aipatutako esparruetan, Ikerketa Aplikatuaren, Gure inguruko enpresen eta erakundeen Garapena eta Berrikuntza Teknologikoaren beharrei erantzutea. Honetarako, lehiakortasuna, garapen ekonomikoa eta Gizartearen bizitza kalitatea hobetzen du.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

  • Proiektu berritzaileak aurkeztea.
  • Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
  • Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
  • Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)

Ezingo dira onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
  • % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.

Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.

Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.

Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.

Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.

Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:

Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izenburua.
  • Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
  • Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
  • Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
  • Proiektuak izan dezakeen eragina.
  • Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

Vicomtech bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta Vicomtech-ek zuzendutako baliabide ekonomikoak 68.200 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, honako bonuak eta aldi bereko finantzaketak proposatzen dira.

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) CoAldi bereko finantzaketa
8.000€

Sustapena 70%

Vicomtech 30%

14.500€

Sustapena 55%

Vicomtech 35%

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.

Bonoa eskatzen duen pertsonak eskatu nahi duen bono mota proposatu ahal izango du, baina teknologia zentroa eta Donostia Sustapena izango dira bono mota erabakitzen/proposatzen dutenak

Adibide gisa, adierazten da onuradunek eska ditzaketen zerbitzu mota.

1.Adibidea garapen teknologikoak abian dituen enpresa eta fasetako batean laguntza behar duena. Adibidez:

Enpresak produktu bat du (esate baterako, software aplikazio bat), eta modulu bat hobetu nahi du (adibidez, eskuzko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu (adibidez, datuak ustiatzeko eta ikusteko modulu berria). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bitartez, ordaintzeko funtsak lortu ahal izango ditu, proiektuaren garrantziaren arabera, eta honako hauetarako: zalantza teknikoak ebaztea, bideragarritasun teknikoa aztertzea, arkitekturako aholkularitza teknologikoa, Monitorizazioa eta akonpainamendu orokorra aplikazioaren kodea garatzerakoan eta modulua bera garatzea edo hobekuntzak sartzea.

2.Adibidea produktu/zerbitzu baterako ideia bat duen ekintzaileak produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko analisi bat eduki nahi du. Adibidez:

X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (adibidez, kalean aparkatzeko plaza libreen adierazlea) eta ez daki zein teknologia erabili ezta soluzioa merkatuak onartuko lituzkeen prezio tartearen barruan egongo zen ala ez ere. Ekintzaileak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke produktuaren bideragarritasunaren analisia ordaintzeko. Hura honako puntuetan datza:

  • Arazoaren edo premiaren azterketa eta baldintza funtzionalen analisia
  • Aukerako soluzio teknologikoen analisia eta ebaluazioa. Funtsezko teknologien analisia produktuak beharrezko funtzioak garatzeko
  • Kostu-onuren analisia abantailak, harekin lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (farolekin lotutako RFID dituzten lauzak, ikuspegi artifiziala, etab.)
  • Estrategia ezarpena eta garapen teknologikoko plana, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hura lortzeko hurrengo urratsak.

3.Adibidea: azaleratzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D Inpresioa) bere produktu edo prozesuetan sartzeko aukerak esploratu nahi dituen enpresa/ekintzailea. Adibidez:

Enpresak bere negozia berritzeko aukerak aztertu nahi ditu azaleratzen ari diren loT teknologia berriak bere produktuan aplikatuz (adibidez, funtzionalitate berriak etxeko artikuluei, argiztapen artikuluei, etab. gehitzeko aukerak esploratuz horiek eta Internet elkarrekin konektatuz). Enpresak Bonu Teknologikoa programaren bidez funtsak lor lituzke azaleratzen ari diren teknologiak bere produktu/prozesu zehatzean barneratzeko aukeren mapa bat osatzeko, hurrengo puntuak kontuan hartuta:

  • Azaleratzen ari diren teknologia garrantzitsuen eszenatokien analisia enpresaren produktu/prozesuari dagokionez, gertuko kasuen erreferentziak esploratuz
  • Aukera zehatzen identifikazioa eta aukeren hautaketa
  • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuren analisia

 

VICOMTECH BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

VICOMTECH-EKO ZERBITZUEN KATALAGOA
TEIC TEKNOLOGIEN ARLOKO ZERBITZUAK

Software: SW arkitekturen diseinua, prototipatu azkarraren edo honako hauen aplikazioen bideragarritasunaren analisia:

  • Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimentsua eta pertsona-makina elkarreragitea sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
  • Eredu prediktiboak eta erabakiaren aurreko euskarri-sistemak sortzea, gaixoen pronostikoaren prebentzio, estratifikazio eta aurreikuspenerako. 
  • Osasun-mailako datu heterogeneoen integrazioa eta harmonizazioa, datu omikoen analisia eta horien prozesamendua eskala handian (Big Data), Medikuntza Pertsonalizatua ezartzeko.
  • Multimedia edukien kudeaketa (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuaren banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa-arloko kostuen optimizazioa).
  • Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestazioa).
  • Ikus-entzunezko zerbitzuetako pertsona-taldearen interakzioa neurtzeko teknologiak (espazio fisiko berean audientzia barne, urruneko audientziarekin konbinatuta).
  • Itzulpen automatikoaren sistemak.
  • Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
  • Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak; testu-kopuru handiak.
  • Datu-kopuru handiak ustiatzeko sistemak (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
  • Ikuspegi artifizialeko aplikazioak, denbora errealean.
  • Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtual aplikatuaren aplikazioak.
  • Simulazioak (Digital Twin, Modelatze Biomekanikoa).
  • HMI aurreratuak.
  • Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning,…).
  • Informazio-sistema eta komunikazio-sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera maltzurrak detektatzeko zibersegurtasuna.
  • Transakzio-sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna.
PRODUKTUAREN DISEINUKO ZERBITZUAK
  • Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, e.a.).

 

Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:

  • Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
  • Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak izatea.
  • Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
  • Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
  • Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.

Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.

Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
  • Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.

Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).

Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:

1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena 30 puntu
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza 10
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea. 10
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak 10
2. Proiektuaren balioztapen orokorra 65
2.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea  10
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena  40
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera  5
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera  10
3. Hiriarekin duen lotura 5
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak  5
PUNTUAZIOA GUZTIRA 100 

Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).

Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.

Bono Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren neurria eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira pertsona onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta pertsona horrentzako bono bat bilakatuko da, aurrekontuan jasotako jarduketak garatzeko zuzendua. Bonoa emateak ez du esan nahi onuradunari zuzenean zenbateko ekonomikoa ordainduko zaionik.

Eskatutako diru-laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Menú