Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdi itxita

Teknologia transferentziarako diru-laguntzen programa, donostiako enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Donostiako ekonomia suspertzeko plana (prek)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez CIC NanoGUNEkin lankidetzan
  • NORENTZAT: Helbide fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 15.500€
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 4 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2021eko maiatzaren 31 da.
  • DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era arte.

CIC NanoGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

CIC nanoGUNE nanozientzian eta nanoteknologian espezializatutako ikerketa kooperatibo zentrua da eta Donostian kokatuta dago. 2009ko urtarrilean ireki zen eta gaur 80 ikerlari baino gehiago ditu bere lantaldean. Urte hauetan, nanozientzia esparru anitzetan abangoardia ikerketak garatu ditu eta jakintza eta teknologia eskualdaketarako proiektuetan aurrena izan da. Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene edo Prospero Biosciences bezalako nanoteknologiko oinarria duten enpresa berrien sorkuntzan betekizun handia eduki du. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziak Maria de Maeztu saria eman dio bere ikerketa proiektuagatik. Sari hau estatu mailan garrantzitsuenetakoa da.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

  • Proiektu berritzaileak aurkeztea
  • Proiektuaren egoitza fiskala eta lantokia Donostian egotea eta lantokia Donostian egotea.
  • Laguntza hauek jasoko dituen onuradunak irabaziak dituen jarduera bat gauzatzea edo pertsona juridikoa izatea.
  • Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak ere (enpresa sortu aurretik)

Ezingo dira onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko Fundazioak edo Elkarteak.
  • % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak Sektore Publikoko erakundeengandik, irabazi asmorik gabeko erakundeengandik, ondare-sozietateengandik edota Elkargo Profesionalengandik. Hala ere, berariaz, onuradunak izan daitezke atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta baldintza ez betetzeko arrazoia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareako (aurrerantzean ZTBES) kide den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza bada.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauek argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik laguntza bakoitzerako zuzendutako baliabideak agortu artekoa izango da (kasu horretan, Donostia Sustapenaren web orrian argitaratuko da) edo, bestela, 2020ko azaroaren 30era artekoa.

Eskaera-epea amaitzean, soberakina baldin badago edo zenbateko ekonomikoa handiagotzen bada, eta Donostia Sustapenak egoki dela uste badu, eskaera-epea areagotu ahal izango du, oinarri hauek aldatuz.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

Bitarteko hauek erabili ezin badira, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da, izapideak egiteko modua zehazteko.

Eranskinak guztiz beteta eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio administratibo guztia txertatuko da.

Edozein informazio izateko edo kontsulta egiteko, deitu 943.482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora, gai gisa honakoa jarriz: Teknologia Transferentziaren programa.

Publikoaren arreta-ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa izango da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurretiko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da (lehen adierazitako helbidean) eta banakako nahiz taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren arabera eta proiektu-mota edo diru-laguntza kontuan izanik.

Aldi berean proiektu bererako hainbat laguntza eskatzen badira, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztiak barne hartzen dituen memoria bakar bat izango da.

Dagokion eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo guztia, dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa txertatuko da.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera-orria (Eranskina "Eskaera").
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", dagokion banku-erakundeak zigilatua edo baliokidea den bankuko dokumentua, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NAN.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketan egunean egotearen frogagiriak.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa: "Proiektuaren memoriaren gidoia" eranskina:

Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen adierazi beharko du. Honako atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izenburua.
  • Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren deskribapen laburra eta helburuak.
  • Aurrekariak eta Proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan-kronograma, jarraipena eta kontrol-adierazleak.
  • Lan-taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak
  • Proiektuak izan dezakeen eragina.
  • Proiektuaren lotura hiriko lerro estrategikoekin eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa: Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

 

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

CIC NanoGUNE bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta CIC NanoGUNEk zuzendutako baliabide ekonomikoak 41.850 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, hiru bonu proposatzen dira, gehienez, 15.500 € bakoitzeko (BEZ kanpo). Bonoaren aldi bereko finantzaketa honakoa izango da:

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
15.500€

Sustapena 55%

CIC Nanogune 35%

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bono teknologikoaren onuradunak egoki den BEZ bere gain hartu beharko du.

1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresak papera fabrikatzeko erabilitako altzairuzko arrabolen itsaspen eta lehortze propietateak hobetu nahi ditu.

Paperaren ekoizpen-kateko altzairuzko arrabolen materialak estaltzeko aukera ikertu nahi da, itsaspenaren aurkako eta lehortze propietateak hobetzearren.

Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:

  1. Altzairuzko arrabolaren azaleran mikroegiturak fabrikatzea, prentsatze eta lehortze prozesuan altzairuzko arrabolen itsaspenaren aurkako propietateak eta/edo hidrofilikoak hobetzearren.
  2. TiCN, TiAIN, DLC,… motako material ez-organikoen edo Tefloi® erako material organikoen propietateak eta horien eragina aztertzea, prentsatze eta lehortze prozesuetan altzairuzko arrabolen estaldura bezala erabiltzeko.
  3. a) eta b) konbinatzea. Mikroegiturekin prototipoak fabrikatzeko litografia optikoa erabiliko litzateke teknika bezala. Behin prozesua optimizatuta, industriarako eskala-aldatzea litografia optikoaren eta/edo laser ablazioaren bidez egin daiteke.

Aurrean aipaturiko materialekin arrabolak estaltzeko dauden tekniken artean honako hauek aurkitzen dira: ihinztadura katodikoko lurrunketa-sistemak (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition). Lurruntzeko teknika estaltzeko aukeratutako materialaren arabera hautatuko da. Egun aipaturiko teknikak industrian erabiltzen dira edo laster ateratzea aurreikusten da.

Lehen urratsa litzateke prototipoak fabrikatzea, estaltzeko material ezberdinak eta/edo mikroegituren diseinu ezberdinak erabiliaz altzairuzko pieza txikietan. Prototipo horiek hasierako analisiak egiteko balioko dute.

Proposamenak abantaila ekonomikoak, energetikoak eta ingurumen-arlokoak ditu. Gainera, aurrerapen horri esker, paperaren fabrikazio-prozesua eraginkorragoa izatea aurreikusten da.

Paperaren lisotasuna eta distira hobetzea.

2. Adibidea: (ENPRESA): farmazia-sektoreko enpresa batek bere formulazioen eraginkortasuna hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea nola banatzen diren eskala nanometrikoan osagai aktiboan matrize polimerikoan.

Produktu farmazeutikoen formulazio ezberdinetan osagai aktibo ezberdinen presentzia eta nanoeskalako banaketa ikertu nahi da. Eremu hurbileko ekortze-mikroskopioa erabiliko litzateke (s-SNOM).

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Espektroskopia infragorriaren bidez (FTIR espektroskopia bezala ezaguna), material organikoak identifika daitezke; hori dela-eta, asko erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (osagai farmazeutiko aktiboak nahiz matrize polimerikoak). Duela gutxi nano-FTIR teknika garatu da, espektroskopia infragorria egiteko aukera ematen duena eskala nanometrikoan, eta karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera ireki du. Nanoeskalan, infragorriaren espektroak (nano-FTIR; 30x30x60 nm inguruko bolumenaren karakterizazio kimiko osoa) ez ezik, xurgatze-mailako irudi nanometrikoa (2D mapaketa, maiztasun infragorri zehatzean, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin) ere neur daitezke. FTIR-en antzera, nano-FTIR teknika karakterizazio-teknika ez suntsitzailea da. NanoGUNE erreferentea da mundu-mailan teknika honetan, eta neurtze-zerbitzuak eskaintzen ditu.

Egin beharreko lanak hainbat etapa izango lituzke:

  1. Laginen hornidura. Enpresak aztertu beharreko laginak emango lituzke. Ziurrenik, enpresak kontrol-laginak ere emango lituzke (adib., osagai hutsak, muturreko formulazio ez komertzialak).
  2. Laginen prestaketa. Eremu hurbileko mikroskopia (s-SNOM) bidez karakterizazioa egiteko, laginen ebakidurak egingo lirateke. Prozedura horrek s-SNOM neurrietarako azalera lau egokia emango luke; horrez gain, laginaren azalerako osagai ezberdinak degradatuta ez egotea ziurtatuko luke.
  3. Infragorriaren tokiko absortzio-espektroen neurriak (nano-FTIR espektroak), erreferentziazkoak (hau da, material hutsetan). Espektro horien arabera, osagai bakoitzaren xurgapen-maiztasun esklusiboak aukeratuko lirateke, ondorengo neurrietan erabiltzeko.
  4. Laginean dauden osagai ezberdinen nanoeskala mapaketa. Horretarako, xurgapen-irudiak neurtuko zaizkie aurrean hautatutako maiztasunei (adib., 5x5 m-ko irudiak).
  5. Irudietan aurkitutako osagaien infragorriaren absortzio-espektroaren neurria (nano-FTIR), karakterizazio kimiko osoa egiteko.

Osagai ezberdinen nanoeskala-banaketa ezagututa hobeto ulertuko lirateke produktu farmazeutikoen fabrikazio-prozesuak, prozesu horiek optimizatuko lirateke, eta, batik bat, produktuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko lirateke.

3. Adibidea: (ENPRESA): polimeroen enpresa batek tamaina ezberdineko core-shell partikulak fabrikatzen ditu, polimeroen konbinazio ezberdinak erabilita. Jakin nahi dute bi faseak berez bereiztuta dauden eta core-shell konformazioa osatzen duten edo bi faseak nanoeskalan nahastuta dauden.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Matrize baten partikulak enbutitzea, ebakidura bat prestatzea (hots, partikulen zeharkako ebakidura) eta ebakidura horren karakterizazio kimikoa egitea, bi faseen banaketa ikusteko. Horretarako, eremu hurbileko ekortze-mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat aldatu daitezkeen arren, lanerako metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

4. Adibidea: (ENPRESA): kosmetikoen enpresa batek produktu kosmetiko baten osagai ezberdinen presentzia eta nanoeskalako banaketa aztertu nahi ditu. Horrez gain, produktu horren eta osagaien banaketa aztertu nahi ditu gizakiaren ilean eta hori kendu ahal izateko erraztasuna.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagina prestatzea proposatuko litzateke. Laginaren egoera/biskositatearen arabera, produktu horren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean edo laginaren beraren ebaketa egingo litzateke. Gizakiaren ileari dagokionean, ez luke prestaketa espezifikorik beharko, ilean zuzenean neurtu ahal izango litzateke eta. Lagin horietan, produktu kosmetikoaren karakterizazio kimikoa egingo litzateke (eta gizakiaren ilearena ere bai, batez ere proteinak), eta osagai ezberdinen presentzia eta banaketa neurtuko lirateke produktuan bertan nahiz gizakiaren ilean. Horretarako, eremu hurbileko ekortze-mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat aldatu daitezkeen arren, lanerako metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

5. Adibidea: (ENMPRESA): altzairuzko moldeak egiten dituen enpresa ohartu da azken produktuaren propietate mekanikoak okerragotu egin direla, ekoizpen-prozesuan altzairuzko hornitzaile ezberdinak eta mekanizazio-prozesu ezberdinak txandakatzearen ondorioz.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Prozesatua izan aurretik eta ondoren, mikroskopia elektronikoaren bidez altzairuaren karakterizazioa eginda, metalaren egitura kristalinoaren inguruko informazio garrantzitsua lor genezake, piezan dauden elementu guztiak identifikatzearekin batera. Datu horiei esker jakingo dugu arazo horiek jatorriz kalitate txarreko altzairua delako gertatzen diren edota moldearen fabrikazio-prozesuarekin lotutako arazoak medio okerragotzen diren.

CIC NANOGUNE BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.

Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa

CIC NANOGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA
1. FABRIKAZIO PLATAFORMA

1.1. Geruza fineko hazkunde-zerbitzuak (estaldurak / coatings)

Zer eskaintzen dugu:

  • Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
  • Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
  • Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).

Aukerak:

  • Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
  • Estaldura islagaitzak.
  • Estaldura biobateragarriak.
  • Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
  • Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
  • Apaindura-estaldurak.
  • Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
  • Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.

Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…

Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)


1.2. Nano/mikro fabrikazioaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  1. Mikro/nano egituren fabrikazioa.

Aukerak:

  1. Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
  2. Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
  3. Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
  4. Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.

Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…

Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam)


1.3. Laginak prozesatzeko zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
  • Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
  • Hautazko jaulkitzea.
  • Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
  • Laginen eta probeten eskuzko leunketa.

Aukerak:

  • Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
  • Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
  • Gainazalaren aldaketa topografikoak.
  • Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
  • Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2 u O2 atmosferatan.
  • Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.

Interesgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…

Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.


1.4. Nano/mikrozuntz zerbitzuak – Electrospinning

Zer eskaintzen dugu:

Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.

Aukerak:

  • Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
  • Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
  • Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
  • Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.

Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…

Ekipoa: elektrospinnig sistema.

2. KARACTERIZAZIO PLATAFORMA

2.1. Egiturazko karakterizazioaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
  • Materialen kristal-fasea identifikatzea.
  • Topografiaren 2D analisia.
  • Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
  • Egiturazko simulazioa.

Aukerak:

  • Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
  • Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
  • Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
  • Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
  • Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak,…
  • Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
  • Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.

Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.

Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM)


2.2. Karakterizazio magnetikoaren eta elektrikoaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Propietate elektrikoen neurketak

Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)

Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.

Erresistentzia magnetikoaren neurketak.

  • Neurketa magnetikoak

Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).

Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).

Aukerak:

  • Propietate magnetikoen karakterizazioa.
  • Propietate elektrikoen karakterizazioa.
  • Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.

Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.

Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak


2.3. Karakterizazio kimikoaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
  • Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
  • Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.

Aukerak:

  • Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
  • Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
  • Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
  • Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
  • Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).

Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.

Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX)


2.4. Bestelakoak (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).

 

Eskaerak erregistratu ziren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, teknologia eta ikerketa zentro bakoitzeko bonoetara zuzendutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira eta honako ezaugarrietako bat izan beharko dute:

  • Balio bereizgarri bat, egungo merkatuari eta gizarteari dagokionez.
  • Teknologia, ezagutza edota berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak izatea.
  • Proiektu edota zerbitzuak berriak eta erabilgarriak izatea.
  • Dagoeneko daudenak baino prozesu eta negozio-eredu eraginkorragoak izatea eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa eragitea.
  • Profil gaituak barne hartzen dituzten proiektuak izatea, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituztenak.

Oinarriekin bat datozen proiektu guztiak ebaluatuko dira eta, gehienez, 100 puntu eskuratu ahal izango dira.

Aurkezten diren proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Dagokion ikerketa eta teknologia zentroak garapen teknologikoaren berariazko balioztapena egingo du (1.go atala); gehienez, 30 puntu; gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.
  • Bono teknologia garatuko den proiektuaren balioztapen orokorra (2. eta 3. atalak); gehienez, 70 puntu; gutxienez, 55 puntu lortu beharko dira proiektua ontzat emateko.

Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko, berariazko balorazioan (garapen teknologikoa) eskatzen den gutxieneko puntuazioa, 15 puntukoa, gainditu beharko da (1. atala).

Ebaluazioa honako balioztapen-irizpideen arabera egingo da:

1.Bono teknologikoaren berariazko balioztapena 30 puntU
1.1 Aurkeztutako proiektuan eskatzen diren zerbitzuen doikuntza 10
1.2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea. 10
1.3. Enpresaren gaitasuna teknologia xurgatzeko: lan-taldearen egokitzapena, teknologia zentroekin izandako aurretiko lan-esperientziak. 10
2. Proiektuaren balioztapen orokorra. 65
2.1 DProiektuaren diseinua eta kalitatea:  10
2.2 Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren eta giza kapitalaren deskribapena.  40
2.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun irizpideen arabera.  5
2.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enpleguaren sorrera.  10
3. Hiriarekin duen lotura 5
3.1 Donostia Sustapenak ezarritako lerro eta sektore estrategikoak  5
PUNTUAZIOA GUZTIRA 100 

Donostia Sustapena eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarri ahal izango da, proiektuek gutxieneko puntuazioa gainditzen ez badute (2. eta 3. atalak), baina 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, proiektua ondo ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, Ekin+ programan (2019ko eta 2020ko deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bono teknologikoaren berariazko balioztapenean soilik ebaluatuko dira (Memoria espezifikoaren gidoiaren eranskina, 1.go atala) eta 2. eta 3. atalen balioztapena onartutzat emango da (proiektuaren memoria tekniko eta ekonomikoa).

Eskaera onartzen denean, Teknologia edo Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du eta hiru alderdien arteko (pertsona onuraduna, Teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena) negoziazio fase bati ekingo zaio, Bono Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena neurtu eta zehaztu ahal izateko.

Bono Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren neurria eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira pertsona onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta pertsona horrentzako bono bat bilakatuko da, aurrekontuan jasotako jarduketak garatzeko zuzendua. Bonoa emateak ez du esan nahi onuradunari zuzenean zenbateko ekonomikoa ordainduko zaionik.

Eskatutako diru-laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Menú