Zer eskaintzen dizugu?
Deialdia irekitaIdeia bat duzu baina ez dakizu potentziala duen? Zure ideia edo proiektuaren arriskuak gutxitu nahi dituzu? Ekintzailetzari buruzko ezagutza dosi freskoa behar duzu? Ekintzailetza proiektu batek zure bizitza alda dezakeela uste duzu, baina ez zaude ziur?
Reaktiva-T programa ezin hobea da, hilabete batean, libretan idatzita duzun ideia edo abiarazi nahiko zenukeen negozio ildo berri hori balidatu ahal izateko. Bidean, gainera, metodologia arinak dituen sormen proiektu bat abian jartzeko gaitasun desberdinak landuko dituzu. Aldi berean, ezagutza horiek zure bizi proiektu zein lan proiektuan aplikatu ahal izango dituzu.
Donostiako Sustapenaren eskutik ekingo diozu bide honi, profesional aditu eta trebeek diseinatutako programa baten bitartez, motibatuta dauden eta beren ideiak martxan jartzeko gogoa duten lankideekin batera.
Norentzat?
Denbora daramazu aldatzeaz pentsatzen? Proiektu berri bati ekiteko gaitasunak eskuratu nahi dituzu? Atera zaitez zure erosotasun eremutik eta utz iezaguzu esperientzia honetan bide-lagun izaten!
Zure ideia beste ikuspegi batetik aztertzen lagunduko dizugu, eta prestakuntza eta aholkularitza emango dizugu zure proiektuaren arriskua minimizatzeko, baita potentziala eta merkatuan duen bideragarritasuna handitu ahal izateko.
* 45 urtetik gorako pertsonen parte-hartzea sustatuko dugu, lantalde esklusiboak sortzeko asmoz.
Nola egingo dugu eta zer landuko dugu
Erraz! Hilabete eta erdiko iraupenarekin, lanarekin bateragarria eta online. Aukerak sortzeko programa trinkoa da. Galdu egingo duzu?
Programak bi oinarri izango ditu:
PRESTAKUNTZA | ORIENTAZIO PERTSONALA ETA TUTORETZA |
Prestakuntzarekin, ingurune zalantzagarrietan nabigatzeko, proiektuei aplika dakizkiekeen tresna eta metodologiak hurbildu nahi ditugu. | Ezagutu eta lagundu nahi zaitugu, zure egungo egoera aztertuz eta zure indarguneei balioa emanez. |
Batetik, alde teknikoa landuko dugu, eta, bestetik, soft skilletan eta pentsamendu lateralaren garapenean jarriko dugu fokua. | Aldi berean, aldaketa prozesu bati ekiteko behar diren ezaugarriak eskuratzera bideratuko gara. |
Balio erantsi eta diferentziala emango diogu zure ideiari! | Zure hazkunde prozesuan bide-lagun izango gara! |
Landuko dugun metodologiaren atzean, gainera, edozein proiektu, pertsonala zein lanekoa, aurrera eramateko funtsezkoak diren gaitasun hauek estimulatzen saiatuko gara:
Programaren edukiek hurrengo fase hauek ditu:
Aukerak sortu |
|
Konponbideak balioztatu |
|
Konponbideak ezartzea |
|
PittchINN |
(Aholkularitza pertsonala jartzen duen gezi bat duela goitik behera)
Programak 30 ordu inguruko dedikazioa izango du, gehienez ere hilabete erdiko epean banatuta, eta parte-hartze aktiboa garrantzitsua izango da egingo diren jarraipena eta talde jarduerak bermatzeko.
Printzipioz, egutegia hurrengoa da: azaroaren 3an hasi eta abenduaren 15ean amaituko da, saioak 16: 30ean hasiz. Inor ez baztertzeko ezintasuna dagoenean malguak izaten saiatuko gara.
Reaktiva-T-tik igaro ondoren, negozio ideia baliozkotuta egongo litzateke. Donostiako Sustapenetik, etapa desberdinen jarraipena egin dezakegu eta zure beharrak osatu ditzazkeen laguntza programak gure webgunean aurki ditzazkezu.
IZENA EMAN
Programaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu: programaren oinarriak. Eskabidea formalizatzeko sakatu hemen
Helburua
Beren erosotasun-eremutik atera nahi duten eta/edo beren ideia beste ikuspegi batetik begiratzeko interesa duten pertsonei aholkularitza, prestakuntza eta beharrezko materiala ematea, ideiaren potentziala birdefinitu, berrasmatu eta birbideratzeko, arriskuak minimizatzeko eta bideragarritasuna aztertzeko.
Hartzailea
Edonorentzat zuzendua; formakuntza jasotzen jarraitzeko gogoadutenentza, ekiteari pentsatzen ari direnentzat edo beren ideaia sormen prozesu baten bitartez edo metodologia desberdinak testatuz balioztatu nahi dutenentzat.
Gehienez 12 parte-hartzailerekin egingo da lan.
Programa honetan hurrengo pertsonek parte-hartu dezakete:
- Euren ibilbide profesionalari bira bat eman nahi izatea.
- Negozio ideia bat identifikatuta izatea eta garatu eta/edo gauzatu nahi izatea.
- Donostian enpresa ekimen edo proiektu berritzaileak garatu nahi izatea.
- Proiektuen kudeaketari aplika dakizkiokeen gaitasunak eta ahalmenak eskuratu nahi izatea.
Programak zer hartzen du barne
- Orientazioa
- Prestakuntza
- Tutoretza
Gehienez, hilabeteko iraupena eta 30 ordu inguruko dedikazioarekin, ideia hurrengo fasera pasatzeko prest egongo da: inkubazio fasera.
Deialdiaren epea
Deialdia itxi arte, 2020ko azaroak 2, astehelena.
Hartzaileak eta hartzaileen betekizun gehigarriak
Proposamen guztiak ekintzailetza, berrikuntza eta enpresa arloetan adituak diren eragileek osatutako adituen batzorde batek aztertuko ditu. Honako alderdi hauen balorazioan puntuaziorik onena lortzen duten proiektuak hautatuko dira:
Hautagaiei buruz:
- Ekintzaile profila.
- Hautagaiaren ibilbidea.
- Proposatutako ideia ahoz edo idatziz komunikatzeko gaitasuna.
- Eskuragarritasuna.
Ideiei buruz:
- Osagai berritzailea
- Osagai sortzailea
- Negozio aukera
- Hazteko potentziala
- Finantza aldetik iraunkorra den negozio bihurtzeko potentziala
- GJH ebazteko potentziala
Donostiako Sustapenetik bereziki baloratuko ditugu Garapen Jasangarriaren erronkak eta Helburuak konpontzera bideratutako sentsibilitatea duten ekimen guztiak..
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1. Ideiaren edo proiektuaren bideragarritasuna. Ideiak edo proiektuak merkatu argi batera atxikitzeko duen ahalmena eta balio proposamenaren lehiarako abantaila definitu izana. | 30 puntos |
2. Ideia edo proiektuaren egingarritasuna. Ideiaren edo proiektuaren profilaren potentziala; ezagutza maila, esperientzia, harreman kapitala, proiektuaren garapenaren kronograma ... | 35 puntos |
3. Ideiaren edo proiektuaren inbertsio potentziala. Proiektuan duen eskalagarritasun potentziala. | 20 puntos |
4. Ekimenaren eragina. Hiriaren garapen ekonomiko eta sozialaren eta Donostiako Sustapenak sustatutako ildo eta sektore estrategikoen eragina. | 15 puntu |
Proiektuaren puntuazioa denera | 100 puntu |
Donostiako Sustapena harremanetan jarri ahal izango da eskatzaileekin, proiektuek gutxieneko puntuazio hori gainditu ez duten arren, 60 puntu edo gehiago lortu dituzten egiaztatzeko.
Eskatutako laguntza ebazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen denetik hasita, eta epe horren barruan ez dira sartuko administrazio-dokumentazioa zuzentzeko epeak.
Ebazpena emateko epean ez emateak ez du esan nahi parte hartzea onartua izango denik.
Hautatutako parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak
Donostiako Sustapenak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Aholkularitza eta prestakuntza ematea, diseinuaren eta sormenaren arloetan, aukerak sortzeko, irtenbideak baliozkotzeko eta horiek inplementatzeko
- Gure ekosistema ekintzailearekin ezagutza eta harremana erraztea.
- Proiektuei ikusgarritasuna ematea gure sareetan.
Parte-hartzaileek, Programako kide diren aldetik, konpromiso hauek hartu beharko dituzte:
- Donostiako Sustapenaren egiaztapen jarduketak onartzea, eta eskatzen zaion informazio edo dokumentazio guztia haren esku jartzea.
- Parte hartzea arriskuan jar dezakeen edozein gorabeheraren berri ematea.
- Prestakuntzetara nahitaez joatea.
- Lan giro ona sortzea.
- Entregatzekoak, erakundeak proposatutako egutegiaren arabera.
- Dinamizazio jardueretan parte hartzea.
Babes intelektuala
Parte-hartzaileak beren ideia propioaren "egileak" eta "jabeak" dira. Hala ere, hautatutako ideiak programaren interesguneren batean zabaldu ahal izango dira, merkatura irtetea sustatzeko eta parte-hartzaileen proiektuei ikusgarritasun handiagoa emateko.
Datuen babesa
Oraingo baseak izapidetzeko dokumentazioan agertzen diren datu pertsonalak Donostiako Sustapenaren datuen fitxategietan sartuko dira, sozietate horrek orokorrean ematen dituen zerbitzuen kudeaketa errazteko.
Programa honetan parte hartzeak esan nahi du jakinarazten diren datu pertsonalak administrazio publikoei edo Donostiako Sustapeneko erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkiela, soilik sozietate honen eginkizunekin zuzenean lotutako helburuak betetzea errazteko.
Eskatzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, aurrez aurre, Donostiako Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan (Erregina Erregentearen kalea 8, behea) edo telematikoki, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bidez, honako gai hau adierazita: "Reaktiva-T Programa", eta jarraian, baliatu nahi duen eskubidea.
Oinarriak ez betetzea
Eskatzaileak oinarri hauetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, programan parte hartzeko eskubidea galduko du.
Programa hau Elkarrekin Lanean, Gipuzkoako Foru Aldundirako deialdiarekin batera finantzatzen da