Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Ostalaritza eta merkataritza sektoreetan kontratatzeko laguntzak, 45 urtetik gorako donostiar langabetuen enplegu sorrera sustatzeko. EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK) 2021

Programa oinarriak

A mota eranskina 45+ B mota eranskina 45+ Bankuko datuen eranskina Online Eskaera
  • HELBURUA: Kontratazio laguntzak sustatu eta bideratzea, 45 urtetik gorako donostiar langabetuak laneratzea bultzatzeko, jarduera zentroa Donostian daukaten eta ostalaritza eta merkataritza sektoreetan diharduten enpresetan.
  • NORI ZUZENDUTA: Jarduera zentroa Donostian daukaten, ostalaritza eta merkataritza sektoreetan diharduten eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dauden enpresak, honako jarduera hauetako batean: Ostalaritza: 67. edo 68. epigrafean; Merkataritza: 64. edo 65. epigrafean; Zerbitzuak: 971, 972, 973 edo 975. epigrafean.
  • GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): 8.400 €
  • ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: Ekainaren 8tik baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2021/12/31ra arte.
  • GASTU ONARGARRIAKOro har, diruz laguntzen den jarduerari zalantzarik gabe lotuta dauden eta Oinarrietan ezarritako epean egin diren gastuak onartuko dira diruz laguntzeko moduko gastu gisa.
  • DEIALDIAREN EPEA: Ekainaren 8tik baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2021/12/31ra arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/06/07

Donostiako Sustapenak 250.000 euro jarriko du aipatu laguntzetarako, honela banatuta:

  • A modalitatea (45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzea):): 225.000 euro, eta
  • B modalitatea (45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzeko jarduerak kontratu mugagabeen bidez finkatzea): 25.000 euro.

Modalitate bakoitzean, gehienez 2 laguntza eman ahal izango dira pertsona onuraduneko.

Eskaerak erregistroan sartzeko hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntza horiei esleitutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, administrazio dokumentazioa zuzentzeko aldiak epe horren barruan kontuan izan gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, ez du esan nahi dirulaguntza eman denik.

Eskaera ebazte aldera, derrigorrean aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertuko du Donostiako Sustapenak. Eskatu gabe aurkezten den bestelako dokumentazio guztia ez da aztertu beharko dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko.

Onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea, honako jarduera hauetako batean: Ostalaritza: 67. edo 68. epigrafean; Merkataritza: 64. edo 65. epigrafean; Zerbitzuak: 971, 972, 973 edo 975. epigrafean
  • Laguntzaren xedea den kontratazioari dagokion pertsonaren lantokia Donostian egotea.
  • Pertsona juridikoek jarraian zerrendatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte:
  1. Aktiboak 10 milioi euro ez gainditzea edo, bestela, eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean jasota dagoen definizioari jarraikiz, 10 milioi euro ez gainditzea.
  2. Langileen batez besteko kopurua 50etik beherakoa izatea. Langileen batez besteko kopurua kalkulatzeko, urteko lanaldi osoan lan egiten duten langileak hartuko dira aintzat. Lanaldi partzialeko langileen kasuan, lan egindako orduekiko proportzionala izango da zenbaketa.
  3. Aurreko 1. eta 2. zenbakietan dauden betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka).

Erakundea sozietate taldekoa ez denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluarekin bat, aurreko 1. eta 2. zenbakietan aipatutako kopuruek taldea osatzen duten erakunde guztiei egingo diete erreferentzia.

Aktibo osoa eta eragiketa bolumena kalkulatzeko, kontuan izango dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hori garatzeko araudietan xedatutakoarekin bat datozen bidezko baztertzeak.

Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:

  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
  • Sektore Publikoko erakundeen (hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duen Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasota daudenen), irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondare sozietate eta/edo profesionalen elkargoen menpe dauden erakundeak, ezta aipatutako horietan % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak ere.
  • Aldi baterako laneko enpresak.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

45 urtetik gorako donostiar langabeen kontratazioak izango dira dirulaguntzen xede, pertsona horiek Donostian jarduera zentroa duten enpresetan kontratatzea bultzatzeko.

Emango diren laguntza modalitate bakoitzari dagozkion zenbatekoak honako hauek izango dira:

A modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzea

  • 6.000,00 euroko laguntza, 6 hilabeteko edo gehiagoko iraupena eta % 100eko lanaldia dituzten kontratuetarako.
  • 3 eta 6 hilabete bitarteko iraupena duten eta lanaldi partzialekoak diren kontratuen kasuan, laguntza eskatzen den denboraren eta lanaldiaren araberakoa izango da, eta lanaldia ezin izango da % 50 baino txikiagoa izan.

Dirulaguntza honela handitu ahal izango da:

% 10 gehiago, ondoko egoeretako batean dagoen gizon bat kontratatzen bada:

  • 55 urtetik gorakoa izatea
  • iraupen luzeko langabezian egotea
  • lana COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoera deklaratu ondoren galdu duten (2020ko martxoaren 14az geroztik) eta diruz lagundutako kontratua hasten den egunera arte langabezian dauden pertsonak. Denboraldi horretan jarraitu behar dute Lanbiden izena emanda egoten.

% 15 gehiago, ondoko egoeretako batean dagoen emakume bat kontratatzen bada:

  • 55 urtetik gorakoa izatea
  • iraupen luzeko langabezian egotea
  • lana COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoera deklaratu ondoren galdu duten (2020ko martxoaren 14az geroztik) eta diruz lagundutako kontratua hasten den egunera arte langabezian dauden pertsonak. Denboraldi horretan jarraitu behar dute Lanbiden izena emanda egoten.
  • Beren kontura seme-alaba adingabeak dituen emakumea (guraso bakarra) izatea.

B modalitatea: 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzeko jarduerak kontratu mugagabeen bidez finkatzea.

A modalitatean diruz lagundutako eta behar bezala justifikatutako kontratazioen kasuan, baldin eta, gainera, gutxienez % 50eko lanaldiko kontratu mugagabea aurkezten badute eta enpresan 13 hilabetez –etenik gabe– lan egitea egiaztatzen badute, dirulaguntza honela handituko da:

  • 1.000 €, gizonen mugagabeko kontratazioa denean.
  • 1.500 €, emakumeen mugagabeko kontratazioa denean.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin zuzenean lotutakoak izango dira.

A modalitatean, gastu horiek lehenengo 6 hilabeteei dagozkienak izango dira, 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuen kasuan.

B modalitatean, diruz lagundutako kontratazio aldiak A modalitatean dirulaguntzaren xedea den kontratazioaren amaiera datatik eskatzen den gutxieneko iraunaldia amaitu arte irauten du (13. hilabetea).

Kasu bietan, epeak lan kontratuaren hasierako datatik (aldi aukeragarria) zenbatuko dira, aldi aukeragarria egokitzera behartzen duten ezinbesteko kausak direnean izan ezik.

Kontratatutako pertsonek eta lan kontratazioek laguntza jasotzeko bete behar dituzten gutxieneko baldintzak:

A modalitatea: 45 URTETIK GORAKOAK LAN MERKATUAN SARTZEA

Kontratatutako pertsonek, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Kontratazio unean 45 urtetik gorakoa izatea.
  2. Kontratatutako pertsonek langabeak izan behar dute, eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute. Izena emateko eguna lan harremana hasteko eguna baino lehenagokoa izango da.
  3. Langabetuak ezin dira egon Gizarte Segurantzako erregimenetako batean langile gisa izena emanda, gutxienez lan harremana hasi aurreko egunetik aurrera.
  4. Iraupen luzeko langabezian daudenak kontratatuz gero, pertsona horiek Lanbide-EEZn izena emanda egon beharko dute kontratazio egunaren aurreko azken 18 hilabeteetan gutxienez, baldin eta denboraldi horretan gutxienez 12 hilabetez langabezian egon badira.
  5. Kontratatuko diren pertsonek, kontratazioa hasi aurreko datan eta, gutxienez, lan harremana hasi aurreko egunean, Donostian erroldatuta egon behar dute. Erroldatzeari dagokionez, Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergaren inguruko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, erakunde kontratugilearekin (pertsona onuraduna) edo beste edozein erakunderekin artikulu horretan ezarritakoaren arabera lotuta dagoen pertsona fisiko batena ez den helbide batean izan behar da.
  6. Kolektiboetako kide diren pertsonen kontratazioek honako mota hauetako batekoak izan beharko dute, kontratuaren hasierako datan:
  • Iraupen luzeko langabezian daudenak: kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta daudenak, baldin eta denboraldi horretan gutxienez 12 hilabetez langabezian egon badira.
  • Kontratuaren hasierako datan 55 urte baino gehiago dituzten pertsonak.
  • Lana COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoera deklaratu ondoren galdu duten (2020ko martxoaren 14az geroztik) eta diruz lagundutako kontratua hasteko egunera arte langabezian dauden pertsonak. Denboraldi horretan jarraitu behar dute Lanbiden izena emanda egoten.
  • Beren kontura seme-alaba adingabeak dituzten emakumeak (guraso bakarreko familia).

Lan kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntza jasotzeko:

  1. LLan kontratuaren hasierako datak oinarriak GAOn argitaratu ostekoa eta 2021eko abenduaren 31ren aurrekoa izan behar du.
  2. Jasoko den soldata gordina, alde biek sinatutako kontratuan adierazitakoa (zenbatekoa eurotan), gutxienez, 14.000 euro/urte izango da, % 100eko lanaldirako.
  3. Kontratazioak gutxienez 3 hilabetekoak izango dira, eta gutxienez % 50eko lanaldikoak.
  4. Kontratazioa diruz lagundutako denboraldian eta gutxieneko lanaldian mantendu beharko da. Lan harremana dirulaguntzaren xedeko denboraldia bukatu baino lehenago amaitzen bada, laguntza ukatuko da, lan harreman hori arrazoi objektiboak medio edo langilearenak ez diren arrazoiak medio amaitzen denean izan ezik; horrelakoetan, dirulaguntzaren zenbatekoa jaitsi egingo da, lan kontratuaren benetako iraupenaren araberako proportzioan.

Ez dira diruz laguntzeko modukoak honako kontratazio hauek:

  • 5. artikuluan modalitate bakoitzerako azaltzen den iraupena edo lanaldia baino iraupen laburragoko edo lanaldi txikiagoko kontratazioak.
  • Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, pertsona onuradunarekin lotuta dagoen pertsona fisiko baten kontratazioa.
  • Ezkontidearen eta izatezko bikotekidearen kontratazioa (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak), aurreko, ondorengo edo bigarren mailako zehar-ahaidearen kontratazioa (loturaren jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, izatezko bikotearen eraketan sortzen den harremanean edo onuradunaren adopzioan badu ere), ezta –Gipuzkoako Elkarteen Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluaren 3. apartatuarekin bat– onuradun horrekin lotura duten pertsonatzat jotzen direnen kontratazioa ere.
  • Kontratazio dataren aurreko 12 hilabeteetan enpresa berean edota –Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergaren inguruko 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera– enpresa eskatzailearekin lotuta dauden pertsona fisikoentzat edo erakundeentzat (ondare sozietatetzat jotzen ez direnentzat) kontratu mugagabearen bidez zerbitzuak eman zituzten pertsonen kontratazioak.
  • Lan kontratazioak, baldin eta enpresa berean dagoeneko diruz lagundu badira, Donostiako Sustapenak 2017. urteaz geroztik 45 urtetik gorakoak kontratatzeko ematen dituen laguntzen deialdi honetan edo aurreko deialdietako batean.
  • Ez da onartuko kontratuak batzea. Dirulaguntzaren xede den laguntza bakoitzeko kontratu bakarra onartuko da.
  • Dirulaguntza eskatu eta gero egindako kontratuen luzapenak ez dira onartuko.
  • Aldizkako kontratu finkoak, prestakuntzarako eta ikasketarako kontratuak.
  • Lanaldiaren aldaketa izan duten kontratuak, aldaketaren helburua hasierako lanaldia handitzea izan ez bada; halakoetan, emandako laguntzaren zenbatekoa ez da aldatuko.

B modalitatea: 45 URTETIK GORAKOAK LAN MERKATUAN SARTZEKO JARDUERAK KONTRATU MUGAGABEEN BIDEZ FINKATZEA.

Lan kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntza jasotzeko:

  1. B modalitatean diruz laguntzen den kontratazioa A modalitatean diruz lagundutakoa izan behar da.
  2. Kontratu mugagabearen bidezko kontratazioa izatea, gutxienez % 50eko lanaldikoa.
  3. Kontratua mugagabe bihurtu ondoren, iraupena 13 hilabetekoa (etenik gabe) dela justifikatuko da, A modalitateko kontratazioa hasten den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaerak bide telematikoz aurkeztu behar izango dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

Informazio eskaerak eta galderak 943482800 telefonoz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoz egin daitezke, mezuaren gaian "45 URTETIK GORAKOEN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK-2021" jarrita.

Eskaerak erregistroan sartzeko hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntza horiei esleitutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, administrazio dokumentazioa zuzentzeko aldiak epe horren barruan kontuan izan gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, ez du esan nahi dirulaguntza eman denik.

Eskaera ebazte aldera, derrigorrean aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertuko du Donostiako Sustapenak. Eskatu gabe aurkezten den bestelako dokumentazio guztia ez da aztertu beharko dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko.

Dirulaguntzak honela ordainduko dira, laguntzaren modalitate bakoitzaren kasuan:

A modalitatea: Ordainketa bakarra, dirulaguntza justifikatu ondoren egingo dena.

A modalitaterako, amaierako justifikazioa aurkezteko gehieneko epea bi hilabete naturalekoa izango da, dirulaguntzaren xede den aldia amaitzen denetik.

B modalitatea: Ordainketa bakarra, enpresan 13 hilabetez egon izana justifikatu ondoren, kontratu mugagabeen kasuan.

B modalitaterako, amaierako justifikazioa aurkezteko gehieneko epea bi hilabete naturalekoa izango da, kontratuaren hasierako datatik hamahiru hilabete igarotzen direnetik.

Epea bete ezean, laguntza ez dela onartu joko da.

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Menú