Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia itxita

Donostiako Merkataritzako jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko laguntzak, donostiako sustapenak ekonomia suspertzeko bultzatu duen planaren markoan (PREK): “merkataritza laguntzak covid-19 2021”.

Programa oinarriak

Taldeko EJZ epigrafeen zerrenda Finantza memoria eranskina Bankuko datuen eranskina Eskaera eranskina Online Eskaera
  • HELBURUA: Merkataritza sektore tradizional eta estrategikoa denez, bere jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea, COVID-19aren ondoriozko diru-sarrerarik eza arintzeko; horretarako, bereziki, jarduteko funtsa hobetu nahi da, oro har, Donostiako ekonomiaren berrindartzea bultzatzen den bitartean.
  • NORI ZUZENDUTA: Merkataritzan diharduten enpresa eta autonomoak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan, oinarrien I. eranskinean agertzen diren JEZ epigrafeetako batean, izena emanda badaude:
  • GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Hasta 990€.
  • ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: 2021eko ekainaren 7ko 09:00etatik uztailaren 6ko 23:59ra arte, edo, bestela, deialdi honetan dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.

a) Ekainaren 7tik 13ra bitartean erregistratutako eskaeren kasuan, lehenengo eskaera erantsi da eta ekainaren 14tik aurrera 8. artikuluan eskatutako dokumentazioa erantsi da. - Eskaerak: 2021/06/07 – 2021/06/13. - Dokumentazioa duten eskaerak: 2021/06/14 – 2021/06/25.

b) Ekainaren 14tik aurrera erregistratutako eskaeren kasuan, 8. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera aurkeztu beharko da.

  • GASTUAK HAUTATZEKO EPEA: 2021/01/01etik dirulaguntza eskatzen den egunera arte.
  • GASTU HAUTAGARRIAK: Lokalaren alokairuari loturiko gastuak; Langile Autonomoen Araubide Bereziaren kuotak; langile gastuak; jarduerako horniduren eta zerbitzuen kostuak; gestoria, aholkularitza eta aseguruen gastuak.
  • DEIALDIAREN EPEMUGA: 2021eko uztailaren 6a

COVID-19ak eragindako inpaktua txikiagotzea da laguntza hauen helburua; hain zuzen, dendei lagundu nahi zaie beren jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eutsi diezaieten, aldi horretan izandako diru-sarrerarik eza arintzeko dirulaguntzak emanez, jarduteko funtsa hobetze aldera.

Onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):

  • Dirulaguntza jaso behar duen jarduera ekonomikoaren lan zentroa Donostian egotea.
  • Altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan, honako talde hauetan agertzen diren JEZ epigrafeetan.
  • Pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta langileen batez besteko kopurua 7 baino txikiagoa izatea. Batez besteko kopuruak barnean hartzen ditu bazkide langileak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria enpresaren araberakoa izango da, eta gehienez ere 900 euro izango da. Laguntzaren oinarria honako kasu hauetan handituko da:

  • % 5eko igoera, generoaren arabera (emakumea)
  • % 5eko igoera hiriaren ekialdean; Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Egia, Loyola eta Martutene.

Igoerak metagarriak dira.

2021/01/01etik eta laguntza eskatzeko egunera bitartean fakturatutako eta ordaindutako gastuak. Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  • Lokalaren alokairuari dagozkion gastuak.
  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari loturiko kuotak.
  • Langile gastuak.
  • Jarduera egiteari loturiko horniduren eta errepikatzen diren zerbitzuen kostua.
  • Zerga, lan, kontabilitate, lege edo administrazio arloko gestoria eta aholkularitza.
  • Jarduerari berari eta enpresa/autonomoaren jabetzako ondasunei loturiko aseguruak.

Kontzeptuen % 100 lagunduko da diruz. Ez dira onartuko 100 eurotik beherako gastuak (zergak kanpo), langile autonomoen ordainagiriei loturikoak izan ezik. Inola ere ez dira diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

Epea: Eskaerak 2021eko ekainaren 7ko 09:00etatik uztailaren 6ko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, deialdi honetan dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.

Ekainaren 7tik 13ra bitartean egindako eskaerak, hasiera batean, eskatzen den dokumentazioa erantsi gabe formalizatuko dira. Ekainaren 14tik aurrera, webgunean dokumentazioa igotzeko atal bat aktibatuko da. Ekainaren 7tik 13ra bitartean formalizatutako eskaeren kasuan, ekainaren 26a baino lehenago erantsi beharko zaio espedienteari eskatzen den dokumentazioa, eta data horretan dokumenturik ez duten eskaerak gaitzetsi egingo dira.

Ekainaren 14tik aurrera egingo diren eskaerak ohiko moduan aurkeztuko dira, eskaera formalizatzeko unean eskatzen den dokumentazioa erantsita.

Donostiako merkataritza enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko dira.

Izapidetzea: Eskaerak bide telematikoz aurkeztu ahal izango dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

Bide horiek ezin badira erabili, Donostiako Sustapenarekin harremanetan jarri behar da, eskaera izapidetzeko modua erabaki dezan.

Eranskinak osorik bete beharko dira, eta behar bezala sinatuta egon beharko dute.

Informazioa / kontsultak: Edozein informazio eskatzeko edo galdera egiteko, 943482800 telefonoa edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa erabil daiteke, gaian "Merkataritza Laguntzak COVID-19" adierazita. Jendearentzako ordutegia Donostiako Sustapenaren webgunean adierazitakoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Dirulaguntza eskatzeko interesa duten enpresa edo erakundeek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • a. Eskabide orria (“Eskaera” eranskina)
  • b. “Bankuko datuak" izeneko eranskina edo banku agiri baliokidea.
  • c. Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NAN agiriaren kopia.
  • d. Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFK agiriaren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NAN agiria.
  • e. Dirulaguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • f. Dirulaguntza eskatzen duen enpresaren lan bizitzaren egiaztagiria.
  • g. 2020ko ekainaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldiko batez besteko langile kopuruari buruzko txostena.
  • h. Autonomoen Erregimenean emandako altaren kopia eta autonomoen azken kuota ordaindu izanaren frogagiria.
  • i. "Finantza txostena" eranskina: N Finantzaketaren xede diren gastuei loturiko fakturen zerrenda.
  • j. Aurkeztutako gastuak behar bezala egiaztatzen dituzten faktura, ordainagiri, nomina eta kontabilitate dokumentuen kopia.
  • k. Gastu horiek ordaindu izana egiaztatzen duten agirien kopia.

Onuradunak bere gain hartzen du egindako erantzukizunpeko adierazpenen eta gainerako dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizun osoa.

Interesdunek Donostiako Sustapenean 2018, 2019 edo 2020. urteko deialdiko dirulaguntzetako bat eskatu badute, ez dute berriro atal honetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar, baldin eta indarrean jarraitzen badu eta datuak aldatu ez badira.

Donostiako Sustapenak zuzenean –ziurtagiri telematikoen bidez– eskuratuko du zerga betebeharrak betetzearen egiaztapena (Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Udal Zerga Bilketa), baita jarduera ekonomikoaren gaineko zergan izandako gorabeheren zerrenda ere (altak, bajak, aldaketak, jarduera epigrafeak), Gipuzkoako Foru Ogasunak igorritakoa

Eskaerak erregistroan duten hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntza bakoitzari esleitutako baliabide ekonomikoak amaitu arte.

Ordaindutako zenbatekoa inoiz ez da Oinarri arautzaileak betez aurkeztu eta justifikatu diren gastuen zenbatekoa baino handiagoa izango. Dirulaguntza epe bakarrean ordainduko da, eskaera osatu eta onartu ondoren.

Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, dokumentazioa zuzentzeko aldiak epe horren barruan kontuan izan gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, ez du esan nahi dirulaguntza eman denik.

Eskaera ebazte aldera, derrigorrean aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertuko du Donostiako Sustapenak. Eskatu gabe aurkezten den bestelako dokumentazio guztia ez da aztertu beharko dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko.

Dirulaguntza ematea edo ukatzea Donostiako Sustapenak emandako esanbidezko ebazpenaren bidez adieraziko da, eta posta elektronikoz jakinaraziko da. Ebazpenak eskatzaileei jakinaraziko zaizkie, eta onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Deialdi honi buruzko jakinarazpenak bitarteko elektronikoez bidaliko dira, eskaeran adierazitako helbide elektronikora.

Eskatzailea ebazpenarekin ados ez badago, alegazioak aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere hilabeteko epean –ebazpena ematen den egunetik aurrera–; horretarako, Donostiako Sustapenarekin harremanetan jarri beharko du, izapidea burutzeko prozedurari buruzko informazioa eskuratzeko. Donostiako Sustapenak erabakitakoa bete beharko da, eta, hala beharrez gero, bi aldeak Donostiako Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioaren mende geratuko dira.

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Menú