Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Hautaketa prozesua abian

Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak eta Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau  SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

AZKEN BERRIA

1) INGELES PROBA

Bigarren taldean ingelesezko online frogak Irailaren 2an egingo ditu.

Hona hemen zerrenda. Deskargatu.

Pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute azterketaren loturarekin.

Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:

1) Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia

  • Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek B2 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B1 maila.
  • B2/B1 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.
  • Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)
  • Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),
  • TOEFL: 80-120/213- 247/550-597
  • IELTS: 6.0
  • Trinity grade: 10-11
  • Callan method: 8-11
  • Ingeleseko tituluen baliokidetasun-taula

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.

Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiarenNgainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.

2) Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:

  • Talde-dinamikak
  • Elkarrizketa pertsonalak.

* Gazteak helmugako herrialdera urria eta abendua artean aterako dira.

1. BEKEN DESKRIBAPENA

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • Gazteei zuzendua dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.500 €/hilean.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

2. BALDINTZAK.

  • 2.1.) Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2.2) 2021eko urtarrilaren 1ean, 31 urte bete gabe izatea
  • 2.3.) Vecindad administrativa en la Comunidad Autónoma del País Vasco con antigüedad superior a los 12 meses inmediatamente anteriores a la apertura de plazo de presentación de solicitudes, o de 5 años continuados a lo largo de los 10 años inmediatamente anteriores.
  • 2.4.) Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozeinlaguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • 2.5.) Salbuespen gisa, 2020an COVID 19aren pandemiagatik bekak bertan behera geratu eta gero, edizio honetan berriz aurkeztu ahal izango dira 2019an Global Training beka bat lortutako onuradunak, hurrengo kasu hauetako batean baldin badaude:

a) Beka bertan behera geratu zen helmugako herrialdera irten urretik edo atzerrian 3 hilabete (egonaldiaren % 50, programaren aurrekontuaren kargura) egon baino lehen.

b) Atzerrian 3 hilabete baino gehiago eta 4,5 hilabete baino gutxiago (egonaldiaren % 75, programaren aurrekontuaren kargura) egon eta gero, beka ematen duen erakundeak, Basque Trade & Investment-ekin (Nazioartekotze Euskal Agentzia) ados jarrita, hautagaiak bekari probetxua ateratzeko arrazoi objektiboak daudela erabakitzea, deialdi honetara berriz aurkezteko salbuespena justifikatuz

Edonola ere, deialdi honetara berriz aurkezteko aukerak ez dio hautagaiari, inolaz ere, plaza ziurtatuko. Horrela, hautaketa prozesuan berriz parte hartu eta eskatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.

  • 2.6.) Ezin izango dira berriz aurkeztu, aurreko atalean deskribatutako baldintzak betetzen badituzte ere, 2019ko Global Training programaren beken entitate arduradunen bati oraindik dirua itzuli behar dioten hautagaiak.
  • 2.7.) Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
  • 2.8.) Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
  • 2.9.) Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide heziketako titulazioen kasuan. Ingeles maila egiaztatzeko, ezagutza maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • 2.10.) Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • 2.11.) Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, e

3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

  • 2021 ko Ekainak 14tik Uztailak 16ko 14.00arte.

* Gazteak helmugako herrialdera urria eta abendua artean aterako dira.

GLOBAL TRAINING 2021 Izena emateko prozedurarako azalpenak

1. Izena emateko prozedura.

1.1. Eskari bakarra. Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.

1.2. Nola aukeratu izena emateko erakunde gestorea.

  • Eskatzaileak kontsultatu beharko ditu erakunde bakoitzaren web guneak, erakunde gestore bakoitzak gestionatuko dituen eskaintzak argitaratuta egongo baitira.
  • Eskatzaileak erakunde bakoitzak web gunean dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.

Erakunde bakoitzari buruzko informazioa eta eskaintzen berri ematen duten web orrietarako estekak: Erakundeak

1.3. Erakunde gestorea hautatu eta gero. Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak kudeatutako hautapen prozesuak hartuko du parte eta erakunde horren agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.

2. Garapen eta Donostia Sustapena izena emateko prozesua

Jarraian, PDF erantsian, Garapen eta Donostia Sustapenak eskainitako Global Training 2021 beka eskatzeko prozedura zehazten da.

On line-ez izen ematea. Zure eskaera ESKUGARRI DAUDEN BEKAK hegaletan egin ahal duzu, zuen ikasketara bat etortzen den beka aukeratzen.

Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen- prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (kopia).
  • Zinpeko deklarazioa.
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).
  • Bekadunaren zeregin eta betebeharrak behar bezala burutzeko eragotz lezakeen gaixotasunik ez duela zehaztuko duen mediku-egiaztagiria. (El certificado médico tiene que ser el documento oficial emitido por el Colegio de Médicos, cumplimentado por el médico de cabecera del candidato o candidata. Información sobre como obtener el documento oficial (según provincia: Álava / Bizkaia Gipuzkoa).

becasgt21logos

Menú