Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Tokiko enpresa proiektu eta erakundeetan prestakuntza duten gazteen kontratazioa bultzatzeko laguntza programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Donostiako enpresen lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza bultzatzea, proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz.
  • HARTZAILEA: egoitza Donostian duen enpresa txikia
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK:
    •   Aholkularitza espezializatuari, prestakuntza espezializatuari, sustapenerako eta nazioartekotzerako inbertsioak eta on-line ekintzak.
    •   Laguntza eskuratzeko proiektuari buruzko gutxieneko puntuazioa.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 8.000 €, %80ko gastuekin
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 2021eko Urtarrilaren 1etik 2021eko Abenduaren 31ra bitartean egindako eta fakturatutako gastuak
  • DEIALDIAREN EPEA: oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta biharamunetik laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2021eko azaroaren 10era arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

Innplanta laguntzen helburua da Donostiako enpresen lehia gaitasuna areagotzeko enpresa proiektu berritzaileak babestea, proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz. Proiektu bat ezartzeko laguntza ekonomiko bat da, bai berrikuntza edo nazioartekotze arloetan, bai enpresen lehiakortasuna areagotzen duten garapen espezifikoetan (zerbitzu espezializatuak, teknologia eskuratzea, patente berriak erregistratzea, etab.).

Honako hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

a) Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.

b) Tokiko proiektu bat izatea, ondoren zehazten den moduan:  

  • Talentu Berritzailea laguntzen kasuan (1. kapitulua), laguntzaren bidez kontratatuko den pertsonaren lantokiak Donostian egon beharko du.
  • Innplanta laguntzen kasuan (2. kapitulua), Donostian kokatuko da lagundutako jarduera edo inbertsioa. Nazioartekotze eta sustapen ekintzetarako laguntzen kasuan, Donostian kokatuko da onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
  • I+G+b agenteen bidez proiektu teknologikoak garatzea xede duten Bonu Teknologikoa laguntzetan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6, 3.7 kapituluak), Donostian kokatuko da diruz lagundutako proiektuaren zentroa edo establezimendua.

c) Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Pertsona juridikoen kasuan, Innplanta laguntzak jasotzeko (2. kapitulua), baldintza hauek ere bete beharko dira:

  1. Pertsonaren aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo haren operazioen bolumena ez izatea kopuru horretatik gorakoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den moduan.
  2. Plantillaren batez bestekoa ez iristea 50 langilera. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanaldi osoko urte bakoitzeko langileak.  Lanaldi partzialeko langileen kasuan, zenbaketa izango da lan eginiko orduekiko proportzionala.

Entitatea sozietate talde bateko kide denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudeak taldeko entitate guztiei buruzkoak izango dira.

Guztizko aktiboa eta operazio bolumena zenbatzeko orduan, aintzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluaren eta hura garatzeko arauen arabera egin beharreko ezabatzeak. Salbuespen gisa, Bonu Teknologikoa laguntzen kasuan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6 eta 3.7 kapituluak), onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak. .

d) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Salbuespen gisa, Talentu Berritzaile laguntzen kasuan (1. kapitulua), onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Sare hori ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen du.

e) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko zuzentarauen transposizioa egiten dutenak Espainiako ordenamendu juridikora) % 25 baino gehiagoko partaidetza duten erakundeak. 2014/24/EB, otsailaren 26koa.

Hala ere, salbuespen gisa, onuradun izan ahalko dira, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

  • Gainetik duten edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea. Salbuespen hori Talentu Berritzailea laguntzen kasuan bakarrik aplikatzen da (1. kapitulua).

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: Innplanta Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Eskaera egiten denean, gainera, justifikazioan eskatzen den dokumentazioa aurkezten ahalko da. Kasu horretan, justifikazioa osorik egin beharko da. Justifikazio bakar bat onartuko da, laguntzaren xede diren gastu guztiekin eta justifikazio partzialik gabe.

Beraz, eskaera bi modutan egin daiteke:

a.) Laguntza bakarrik eskatzea (justifikatu gabe):

Eskabidea bakarrik aurkeztuz gero, web orriaren bidez egin beharko da, “Enpresak eraldatzeko laguntzak” izeneko tramitearen bidez, eta honako agiri hauek aurkeztu:

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.

Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Innplanta laguntzak” izeneko dokumentazioa:

  1. Innplanta Laguntzaren xede den jardueraren xehetasunak (“Innplanta Laguntzaren dokumentazio espezifikoaren gidoia” eranskina): deskribapena, justifikazioa, lortu nahi den inpaktua, enplegua mantentzea…
  2. Innplanta Laguntzaren xede den jardueraren aurrekontu zehatza, zerbitzuaren/produktuaren hornitzaileak egindakoa.
  3. Laguntzaren xede den jardueraren finantza memoria. Kopia bat entregatu beharko da formatu digitalean (pdf eta excel): “Innplanta Laguntzaren finantza memoriaren eranskina”

b) Laguntza une berean eskatu eta justifikatzea.

Eskabidea eta justifikazioa aurkezteko, webgunearen bidez egin beharko da, “Enpresa eraldaketarako laguntzak, eskabidea eta justifikazioa” izeneko tramitearen bidez, eta honako agiri hauek aurkeztu:

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.

Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Innplanta laguntzak: eskabidea eta justifikazioa” dokumentazioa

  1. Innplanta laguntzaren xede den jardueraren xehetasuna (“Innplanta berariazko dokumentazioaren gidoia” eranskina): deskribapena, justifikazioa, lortu nahi den eragina, enpleguari eustea, laguntzaren xede diren gastuen xede diren zerbitzu garatuen froga fede-emailea eta enpresak egindako lanaren emaitzak. Hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin eta ezarri direla frogatzeko behar diren ebidentziak bildu behar ditu
  2. Eranskina: “Justifikazioa”
  3. “Finantza memoria” eranskina.
  4. Diru-laguntzaren xede diren zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak eta 4. kontzeptuan (“lanpostua sendotzea”) emandako zenbatekoaren araberako nominak.
  5. Egindako ordainketen egiaztagiriak.
  6. Diru-laguntzaren xede diren zerbitzuak hornitzen dituen erakundea Donostian izateagatik %10eko gehikuntza eskatu nahi izanez gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:
    1. Entitate juridikoa izanez gero, IFKren kopia
    2. Jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa bada (autonomoak): AIZaren kopia, zinpeko aitorpenarekin batera (“Hornitzailearen zinpeko aitorpenaren eranskina”)
  7. kontzeptuan (“Lanpostua finkatzea”) laguntza eskatzen bada, kontratatutako pertsonaren kontratua jasotzen duen enpresako lan-bizitza aurkeztu beharko da.

Gehieneko laguntza 8.000 €-koa izango da.

Bi laguntza emango dira gehienez erakunde eskatzaile bakoitzeko.

Laguntzak gauzatzeko epea izango da 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra. Diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturek ere aldi horretakoak izan beharko dute. Justifikazio fakturak ordaindu beharko dira 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 25era bitartean. Fakturak osorik ordaindu beharko dira.

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta horietako bakoitzean onartutako gastuetarako laguntzaren portzentajea edo zenbatekoa:

 1. AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA, lerro hauetan:

 %70ean finantzagarria  

  • 1.1. Transformazio digitala eta aldaketa teknologikoa,
  • 1.2. Jabetza intelektuala
  • 1.3. I+G+b proiektuak finantzatzea CDTIren, Ikerketako Estatu Agentziaren eta Europako Batzordearen deialdietan: enpresen I+G+b proiektuak garatzeko; hala nola EIC Accelerator, Neotec etab.
  • 1.4. Mentoring teknologikoa ZTBESk aitortutako I+G+b unitateak dituzten enpresen bidez.
  • 1.5. Proiektu berritzailearekin lotutako langileen formakuntza espezializatua, business management, diseinu eta teknologiarekin lotutako gaietan, bai formakuntza gastuetan bai aholkularitza espezializatuko gastuetan.

%50ean finantzagarria

  • 1.6. Produktuen eta Zerbitzu berrien diseinua.
  • 1.7. Antolakuntza aldaketak eta enpresa kudeatzeko eredu berriak.
  • 1.8.. Orientazio estrategikoa eta finantza aholkularitza, negozio ereduari lotua:
  • 1.9. Marketinga eta komunikazio digitala.
  • 1.10. DonostiaINN webinarretatik eratorria.

Jarduera hauek eskaintzen dituzten erakundeek helbide fiskala Donostian badute, jardueren finantzaketa portzentajea izan daiteke gastu bakoitzerako adierazitakoa baino % 10 handiagoa; hau da, % 80 edo % 60ean finantzagarriak izan daitezke.


 2. Berrikuntza esanguratsuak sartzera bideratutako INBERTSIOAK

Lehia abantailak dakartzaten produktu, zerbitzu eta prozesuetan berrikuntza esanguratsuak sartzera bideratutako elementuak eta ondasunak erosteko gastuak, baita estuki lotuta daudenak ere produktuak eta prozesuak garatzearekin, sartzearekin edo hobetzearekin, eta produktu berriak sartzearekin edo egungo produktuak eta prozesuak hobetzearekin:

%70ean finantzagarria

  • 2.1) Informazioa prozesatzeko ekipoak erostea edo alokatzea, tresnak erostea, erabilera lizentziak eskuratzea, tresna eta aplikazio informatikoak ezartzea produktu eta prozesu berriak edo hobetuak diseinatzeko, garatzeko eta gauzatzeko.
  • 2.2) Jabetza industrialaren eta intelektualaren babesa: patenteak, fabrikazio prozedurak eta lizentziak.
  • 2.3) Inbertsioak ekipamenduan, makinerian eta instalazio teknikoetan; hala nola laborategi ekipoak, neurketa ekipoak eta probak eta saiakuntzak egitekoak.
  • 2.4) Ikertzeko eta proiektuak garatzeko gastuak.
  • 2.5) Prototipoak eta instalazio pilotuak eraikitzeko behar diren material suntsikorrak.
  • 2.6) Probak eta saiakuntzak egiteko behar diren material suntsikorrak.

Jarduera hauek eskaintzen dituzten erakundeek helbide fiskala Donostian badute, jardueren finantzaketa portzentajea % 80 arterainokoa izan daiteke.


 3. PROMOZIO ETA NAZIOARTEKOTZE EKINTZAK

Bazkideak, banatzaileak, agenteak eta bezeroak ingurune birtualean bilatzeko ekintzekin lotutako gastuak:

%40ean finantzagarria

  • 3.1) Bazkideak, banatzaileak, agenteak eta bezeroak bilatzeko ekintza digitalak: kanpainak sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan.
  • 3.2) Bidaiak azoketara, aliantzak bilatzeko edo produktuak/zerbitzuak ezagutarazteko.
  • 3.3) Bulegoak edo delegazioak zabaltzea atzerrian.

Jarduera hauek eskaintzen dituzten erakundeek helbide fiskala Donostian badute, jardueren finantzaketa portzentajea % 50 arterainokoa izan daiteke.


 4. LANPOSTUAK FINKATZEA TALENTU BERRITZAILEA 2020 ETA INVESTIGA 2020 LAGUNTZEN BIDEZ

Gehienez ere 1.500 euro, Talentu Berritzailea 2020 eta 2021, eta Investiga 2020 laguntzen deialdian finantzatutako kontratuetako langileen kostuen gastuetan (kontratuak proiektua gauzatu bitartean mantentzen badira), enplegua finkatze aldera, betiere langile horiek lotura badute deialdi honetan onartzen diren ekintzen garapenarekin.

Ez dira finantzatuko Talentu Berritzailea 2020 eta 2021, eta Investiga 2020 laguntzek finantzatutako epealdiko kostuak, geroago sortutako kostuei dagozkienak baizik.

Ez da igoerarik emango proiektua aurkeztean eskatu ez bada.

Justifikaziorako, ez da kontuan hartuko 100 eurotik beherako gastua (zergak kenduta) frogatzen duen fakturarik eta agiririk.

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

  • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
  • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
  • I+G proiektuak izatea
  • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
  • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
  • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko.
  • Innplanta laguntzaren balorazioa

Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira.

Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Donostiako Sustapenak aukera izanen du gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuekin harremanetan jartzeko, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak laguntza bakoitzaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

Eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektuak garatu beharreko ekintzaren edo jardueraren deskribapenaren arabera ebaluatuko dira, bai eta aurrekontu banakatuaren arabera ere, eskatutako laguntza baloratzeko.

Balorazio hori irizpide hauen arabera egingo da:

  • Gastuen balorazioa: hautagarriak diren eta proiektuarekin bat datozen.
  • Gastua egokia izatea proiektuan hautemandako beharretarako.
  • Aurkeztutako aurrekontuen zenbatekoak, partida horien kostu errealen balorazioaren arabera.
  • Enpresaren inplikazioa eta aurrerapenak, proiektuaren lanketan.
  • Produktu edo zerbitzu horren etorkizuneko salmenten zenbatespena, merkatura iristen denean.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilekoa izango da, eskaeraren erregistroko datatik hasita

A modalitatean egindako eskaerak (A-Laguntza bakarrik eskatzea (justifikatu gabe)), 2022ko otsailaren 25a arte justifikatuko dira.


DOCUMENTACION RELACIONADA

Online eskaera

Menú