Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

“Talentua Itzultzeko eta Erakartzeko programa 2021”: Talentu gaitua erakartzeko eta itzultzeko laguntzak emateko oinarriak, hiriko giza kapitala indartzeko. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren 35 urtetik beherako langile kualifikatuen kontratazioa sustatzea, tokiko enpresa-proiektu berritzaileak garatzeko.
  • HARTZAILEA: Enpresa txikia, ertaina eta handia. Ikastetxea Donostian duen ZTBESko kidea..
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Gutxienez 12 hilabeteko kontratazioa lanaldiaren% 100ean. Urteko gutxieneko soldata gordina: 40.000 euro. LAGUNTZEN ZENBATEKOA: 52.400 euro Kontratatutako pertsona emakumea bada, laguntza% 10 gehitzen ahalko da.
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean egindako kontratuak.
  • DEIALDIAREN EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza mota bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, 2021eko Azaroaren 10ean.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen diren eta hiriaren etorkizuneko garapenean eragina izango duten tokiko proiektuen garapena sustatzea, horietara 35 urtetik beherako profesional gaituak txertatuz, atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi direnak.

Laguntza horien bitartez, berrikuntza sortzen duten erakunde donostiarretan ezagutza aditua eta esperientzia daukaten pertsonak txertatu nahi dira, profesional donostiarren itzuleraren eta beste profesional batzuen erakarpenaren bitartez, aipatu erakundeek behar dituzten ezagutza espezializatuak dituztenak.

Deialdi honetan parte hartzeko, onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Proiektu berritzaileak, I+G+b proiektuak edota enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzen dituzten proiektuak aurkeztea.
  2. Tokiko proiektu bat izatea eta kontratatu behar den pertsonaren lantokia Donostian egotea.
  3. Dirulaguntza hauen onuraduna irabazi-asmoak dituen ekonomia-jarduera bat garatzen duen pertsona fisikoa izatea edo, bestela, pertsona juridikoa.
    Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak.
    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Sare hori ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen du.
  4. Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko zuzentarauen transposizioa egiten dutenak Espainiako ordenamendu juridikora) % 25 baino gehiagoko partaidetza duten erakundeak. 2014/24/EB, otsailaren 26koa,

Hala ere, salbuespen gisa, onuradun izan ahalko dira, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

  • Gainetik duten edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte izanen da, 2021eko azaroaren 10ean.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Informazio gehiago izateko edo kontsultaren bat egiteko, deitu 943 482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta gaian honakoa adierazi: “Talentua itzultzeko eta erakartzeko dirulaguntzak 2021”. Jendea artatzeko ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazten da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoz eskatu behar da, aipatu helbidera idatziz, eta banakako edo taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren eta proiektu edo laguntzaren tipologiaren arabera.

Egoki den eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo, tekniko eta ekonomiko guztia erantsiko da.

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera-orria ("Eskaera" eranskina).
  2. Dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", egoki den banku-erakundeak sinatua, edo horren baliokidea den banku-dokumentua, banku-erakundeak behar bezala sinatua.
  3. Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NANaren kopia.
  5. Gizarte Segurantzaren betebeharrekin egunean izatea frogatzen duten egiaztagiriak.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kidea bada, Teknologia, berrikuntza eta lehiakortasunaren Kontseilariordearen ebazpena, zeinak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko gisa izendatzen eta aitortzen duen.

Dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa:

Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen argi adieraziko du. Honako atal hauek barne hartuko ditu ("Memoriaren gidoia" eranskina):

Proiektuari dagokion dokumentazioa

  • Proiektuaren izenburua.
  • Eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren helburuak eta deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Lan-kronograma.
  • Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna:
  • Proiektuaren helburuak, adierazleen jarraipena.
  • Fase nagusien eta proiektuaren garapenaren deskribapen labur bat.
  • Beharrak: gastuak, langileak, laguntza teknikoa...
  • Proiektuak izan dezakeen eragina, posizionamendu lehiakorrari, proiektuaren emaitzek erakundean, hirian edota merkatuan izango duten eraginari eta nazioarteko proiekzioari dagokionez.
  • Fasean lortzea espero den emaitzak, eskatutako laguntzak jaso ditzaketenak.
  • Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregagaiak, bilerak, etab.
  • Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun-irizpideetan oinarritua.
  • Proiektuak hiriko lerro estrategikoekin eta sustatutako sektore estrategikoekin duen lotura.

Lanari dagokion dokumentazioa:

  • Eskatutako Profilaren deskribapena
  • Sortutako Lan-aukeraren deskribapena: iraupena, harrera, jarraipena, barne-garapena.
  • Lan-taldearen deskribapena (barnekoa-kanpokoa), langile-kopurua areagotzeko aurreikuspena, ...
  • Enpresako erreferentziazko pertsona, hautaketa-prozesurako.
  • Estali beharreko eskaintzaren kudeaketarekin eta hautagaien bilaketarekin lotutako egutegia, zera adieraziz:
    •   a) Eskaintzak argitaratuko diren gutxi gorabeherako datak.
    •   b) Hautaketa-prozesua ixtea aurreikusten den data.
  • Kontratatutako pertsonarentzat aurreikusitako Harrera-plana, zeinak honakoa barne hartuko duen: enpresaren funtzionamendua, bere jarduera eta osatuko duen proiektua, eta kontzeptuari eta garapen jasangarriaren (ekologikoa, ekonomikoa eta soziala) garrantziari buruzko sentsibilizazioaren atal bat.

Gomendatzen den gehieneko luzera 8 orrikoa da. Memoriaren kopia digital bat entregatuko da edo posta elektronikoz bidaliko da, helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Proiektu bakoitzeko kontratazio bakar bati eman ahal izango zaio dirulaguntza. Donostia Sustapena izango da bi eskaera proiektu berari ote dagozkion zehaztuko duena.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 52.400 €-koa izango da eta kontratuek, gutxienez, 12 hilabeteko iraupena eta % 100eko lanaldia barne hartuko dute.

Laguntza horrek % 10eko gehikuntza izan dezake kontratatutako pertsona emakumezkoa baldin bada.

Kontratazio bakoitzean abonatu beharreko dirulaguntzen amaierako zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen kostu errealaren % 100 izan daiteke, enpresak bere gain hartua eta ordaindua, hain zuzen ere.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira zuzenean aipatu baldintzak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin lotutakoak, hau da: soldata (dietak barne hartu gabe) eta gizarte segurantza enpresaren kontura, lehenengo 12 hilabeteetakoa, lan-kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita (aldia aukeratu egin daiteke).

Lan-kontratazioek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lan-kontratuaren hasiera 2021eko Urtarrilaren 1a eta 2021eko Azaroaren 30a bitartean izatea (lan-kontratuaren hasiera-data)
  • Jasoko den soldata, eta bi alderdiek sinatutako kontratuan islatuko dena (eurotan), gutxienez, urtean 40.000 euro gordinekoa izatea.
  • Kontratuaren iraupena urte 1 edo gehiagokoa izango da eta lanaldia % 100ekoa.
  • Kontratazioari kontratatutako denboran zehar eta lanaldi-motan eutsi beharko zaio.
  • Ebazpen-datan oraindik egin ez diren kontratazioak dirulaguntzaren ebazpen-datatik, gehienez, 2 hilabeteko epean egin beharko dira, epemuga 2021eko azaroaren 30a izango da
  • Kontratatutako pertsonek proiektuari egokitutako hasierako harrera bat jasotzea bermatuko da, Talentua itzultzeko eta erakartzeko programaren erakunde onuradunaren baitan.
  • Honako kontratazio hauek ez dira diruz lagunduko:
    •   Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuak edo aldizkako kontratu finkoak.

Eskaerak sarrera-erregistroaren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • 1. eta 2. atalei buruzko balioztapena, gehienez 50 puntu, laguntza onartu ahal izateko, gutxienez, 35 puntu lortu behar dira.
  • 3. atalari buruzko balioztapena, gehienez 50 puntu, laguntza onartu ahal izateko, gutxienez, 30 puntu lortu behar dira.

Proiektuak honako balioztapen-irizpideen arabera ebaluatuko dira:

1. Proiektuaren balioztapen teknikoa  47 
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea (proposamena) 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak. 17
1.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta. 3
1.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, ... 17
2. Hiriarekin eta Donostia Sustapenak zehaztutako lerro eta sektore estrategikoekin duen lotura 3
3. Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposamenari buruzko balioztapen teknikoa 50
Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposameneko profilaren prestakuntza 20
Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta jasangarritasuna. 15
Proiektua eta kontratatuko den pertsona garatzeko planteatzen den lan-taldea 15
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 100

Donostia Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. eta 2. ataletarako gutxieneko puntuazioa gainditu ez arren, 30 puntu edo gehiagoko puntuazioa duten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertzen duten egiaztatzeko.

Eskatutako dirulaguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen denetik zenbatzen hasita.

Dirulaguntza bi ordainketatan egingo da:

Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

Dirulaguntzaren ebazpenaren aurretik egindako kontratazioek, gehienez, hilabete bateko epea izango dute aipatu dokumentazioa aurkezteko, ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita.

Dirulaguntzaren ebazpenaren ondoren egindako kontratazioek, gehienez, hilabete bateko epea izango dute aipatu dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren egunetik zenbatzen hasita.

Bigarren ordainketa (emandako zenbatekoaren % 30) kontratazioaren lehenengo urtearen amaierako justifikazioaren ondoren egingo da eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da

Kontratuaren hasiera-datatik 12 hilabete igaro ondoren (ordezkapen-kasu bat bada, bi kontratuen artean igarotako denbora ez da zenbatzen), gehienez, bi hilabeteko epea egongo da justifikazioa aurkezteko.


DOCUMENTACION RELACIONADA

Online eskaera

 

UE logoOinarri hauetan aurreikusten diren Talentua Itzultzeko eta Erakartzeko programaren laguntzak Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planean (PREK) sartzen dira, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu % 50ean Europako Gizarte Funtsaren Euskadi 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan, "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea” izeneko programarako.
Menú