Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostian, 2021ean, enpresa berriak sortzen laguntzeko laguntza programa arautzen duten oinarriak. Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK). “Empresak Sortzeko Laguntzak 2021”.

  • HELBURUA: Donostian sortutako enpresa berriak laguntzea.
  • NORI ZUZENDUA: 2021/01/01 eta 2021/12/31 artean sortuako enpresei, bi datak barne.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (eurotan): 4.000€
  • ESKAERA EPEA: GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 2021/12/31ra arte edo laguntzarako baliabide ekonomikoak agortu arte.
  • GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA: ekonomia jardueren gaineko zergan altan eman baino 2 hilabete lehenagotik, alta eman ondorengo 12 hilabetera.
  • GASTU MOTA: Inbertsioak, egokitze lanak, formakuntza gastuak, komunikazio eta publizitate gastuak, alokairu gastuak, autonomoak, soldatak, gizarte sugurantza.
  • DEIALDIAREN EPEA: baliabideak ekonomikoak amaitu arte edo 2021/12/31 arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/14.

Laguntza horien helburua Donostiako lurralde eremuan enpresa berriak sortzen laguntzea da.

Zuzkidura ekonomikoak handituz, honako enpresa hauei lagunduko zaie batez ere:

  • Emakumeek sustatutakoak;
  • Lan merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituen gizataldeak sustatutakoak;
  • Donostiako Sustapenak bultzatu eta dinamizatzen dituen kluster batekoak edo jarduera kalean bertan daukan establezimendu komertziala dutenak.
  • Enpresa proiektu berritzaile bat bada.
  • Azken miliako eta zero emisioko proposamen logistikoei lotutako ekimenak, biozientzien edo adimen artifizialaren arloko proiektuak
  • Lantokia Donostiako Sustapenaren sustapen estrategian aipatzen diren auzoetan dutenak.
  • Lanpostuak sortzen dituztenak, bai norberaren konturakoak (2. bazkidea), bai langileak kontratatzekoak.

Donostiako Sustapenaren zerbitzu eta programekin batera, dirulaguntzen deialdi honetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen da, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten gizataldeak integratzea bultzatzen du, eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzen du.

Onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

  1. Dirulaguntza jaso behar duen jardueraren zerga egoitza eta lantokia Donostian egotea. Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan, egoitza soziala eta zerga egoitza desberdinak izatea onartuko da, baldin eta, Sustapenaren iritziz, jarduera Donostiako lantoki batean egiten dela frogatzen duen nahikoa ebidentziarik badago.
  2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan edo, hala badagokio, zentsu aitorpenean lehenengo izen ematea 2021ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) egitea.
  3. Lehendik zegoen eta aktibo zegoen enpresa baten forma juridikoaren aldaketa hutsaren ondorioz sortutako enpresa berria ez izatea.
  4. 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte alta ematea bazkide batek eta/edo bazkideek Gizarte Segurantzan (autonomoen araubidean edo baliokidean) edo langileak kontratatzeko araubide orokorrean. Laguntza eskatu ahal izango da, hala autonomoen araubidean edo baliokidean alta berrien kasuan nola autonomoen araubidean edo baliokidean lehendik alta emanda daudenen kasuan, baldin eta enpresa berri bat sortzen bada eta enplegua sortzen bada, bai bazkide berriak sartuta bai sortutako enpresarako langile berriak kontratatuta.
  5. Dirulaguntza jaso behar duen enpresa eratu aurretik, bazkideetako batek Donostiako Sustapenak aldizka eskaintzen dituen prestakuntza saioetako parte hartzailea izan denean. Hala ere, Donostiako Sustapenak aipatu prestakuntza egiteko beharretik salbuetsita egotea deklaratu ahal izango du, baldin eta, ikasketei, prestakuntzari edo esperientziari esker, garatu nahi den negozio ereduari buruz nahikoa ezagutza izatea edo enpresa plan bat egotea egiaztatzen bada. Enpresa planak honako hauek eduki beharko ditu gutxienez: Talde sustatzailearen izena, negozio ideiaren deskribapena, merkatu azterketa, AMIA, balioaren proposamena, merkataritza estrategia, gastuak, inbertsioak, errentagarritasun atalasea eta finantzaketa.
  6. Pertsona juridikoen kasuan, jarraian zerrendatzen diren baldintza guztiak bete behar dira:
  •   Aktiboak 10 milioi euro ez gainditzea edo, bestela, eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean jasota dagoen definizioari jarraikiz, 10 milioi euro ez gainditzea.
  •   Langileen batez besteko kopurua 50etik beherakoa izatea. Langileen batez besteko kopurua kalkulatzeko, urteko lanaldi osoan lan egiten duten langileak hartuko dira aintzat. Lanaldi partzialeko langileen kasuan, lan egindako orduekiko proportzionala izango da zenbaketa.
  •   Aurreko 1. eta 2. zenbakietan dauden betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka).

Erakundea sozietate taldekoa ez denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluarekin bat, aurreko 1. eta 2. zenbakietan aipatutako kopuruek taldea osatzen duten erakunde guztiei egingo diete erreferentzia.

Aktibo osoa eta eragiketa bolumena kalkulatzeko, kontuan izango dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hori garatzeko araudietan xedatutakoarekin bat datozen bidezko baztertzeak.

Honako hauek ezin izango dira onuradunak izan:

  • Irabazi asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak.
  • Enpresak ezin izango dira onuradunak izan, Sektore Publikokoak, irabazi asmorik gabekoak, ondare-sozietateak eta/edo profesionalen elkargoak diren erakundeen menpe badaude edo erakunde horiek (hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duen Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluak jasotzen dituenak) enpresan % 25etik gorako partaidetza badute.

Enpresa sortzeari lotutako gastuak lagunduko dira gehienezko 4.000€-ko zebatekoa arte.

Lagunduko diren gastuak:

Enpresa abian jartzeari eta lehenengo hilabeteetan ibiltzeari berez dagozkion eta horretarako behar diren gastuak diruz lagundu ahal izango dira, ekonomia jardueren gaineko zergan edo, hala badagokio, zentsu-aitorpenean izena eman baino 2 hilabete lehenagotik izena eman ondorengo 12 hilabetera bitarteko aldian egindakoak, hala nola:

  • Jarduera ekonomikoari loturiko inbertsioak. Ibilgetu materiala finantza errentamenduren (leasing) bidez eskuratzen denean, kuotak bakarrik (interesik gabe) diruz lagundu ahal izango dira.
  • Ibilgailuen kasuan, jarduera ekonomikoa egiteko bakarrik erabiltzen direnak, hori era frogagarrian egiaztatzen bada.
  • Jarduera ekonomikoari lotutako ondasun higiezinak egokitzeko eta/edo birgaitzeko lanak.
  • Enpresa eratzeko gastuak, hala nola: irekiera lizentziak, jarduera lizentziak, baita negozioa abian jartzeko derrigorrezko beste tasa batzuk ere.
  • Patenteak, baliagarritasun modeloak, markak eta industria diseinuak izapidetu eta eskuratzeak eragindako gastuak.
  • Jarduerari buruzko prestakuntzaren gastuak, baita bazkideen lanerako gaitasunak hobetzeko prestakuntzarenak ere.
  • Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian ordaintzeko kotizazio kuotak.
  • Soldatak (nominak eta/edo gizarte segurantza)
  • Proiektuari loturiko komunikazioaren gastuak. Horien artean, honako hauek egon daitezke: publizitate kanpainak, web orrien diseinua, sare sozialen diseinua…
  • Lehendik dauden enpresen eskuraketa, enpresa horren jarduerarekin jarraitzeko.
  • Jarduera ekonomikoari loturiko ondasun higiezinen alokairuak ordaintzeko gastuak. Ez dira onartuko alokairu kontratuak, horien jabeak enpresako bazkideak eta bigarren maila arteko senideak badira.

Egiaztatzeko orduan, ez dira aintzat hartuko 100 eurotik beherako (zergak barne) gastuen fakturak eta egiaztagiriak. Salbuespen dira autonomoen kuotak, diruz lagun baitaitezke, zenbatekoa edozein dela ere.

Txartelarekin edo banku transferentziarekin egindako ordainketen egiaztagiriak onartuko dira soilik. Egiaztagiri horietan egindako eragiketari buruzko informazioa agertuko da (onuraduna, kontzeptua, zenbatekoa, data, etab.) eta ez da onartuko banku mugimenduen zerrendarik.

Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat honako hauek:

  • Enpresak ondoren komertzializatzen dituen merkataritza-produktuen eta/edo lehengaien erosketa, ezta laginak egiteko edo ekoizteko produktuen erosketa ere.
  • Material suntsikorren eta bulego materialaren erosketa.
  • Hornidurak (argindarra, ura…).
  • Aholkularitza (zerga, lan, kontabilitate edo administrazio arloan, liburu edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga eta kontabilitate arloko betebeharrekin loturikoak.
  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.
  • 100 eurotik beherako zenbatekoa adierazten duten fakturak, zergak kanpoan utzita. Salbuespen dira autonomoen kuotak, diruz lagun baitaitezke, zenbatekoa edozein dela ere.

Eta, bereziki, alokairuen kasuan, ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat joko honako hauek:

  • Obligazio bat betetzea bermatzen duten fidantzak, gordailuak edo tankerakoak.
  • Abalen gastuak eta antzekoak.
  • Beste batzuen aholkularitza eta bitartekotza (higiezinen agentziak…).

Oinarrizko zenbatekoa: Dirulaguntzaren oinarrizko zenbatekoa 1.000 euro da, 2020. urtean zehar enpresa berri bat sortzeagatik.

Gehikuntzak: Dirulaguntzen oinarrizko zenbatekoa igo ahal izango da, baldintza hauetako bat betetzen bada:

1.) Emakume ekintzaileak: 200 euro gehiago, enpresak emakume bazkideak baditu.

2.) Lan merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituen gizatalde batekoa izatea: 200 euro gehiago, bazkideetako batek gizatalde hauetako batekoa izatearen baldintza betetzen badu:

  • 45 urtetik gorakoak.
  • 35 urtetik beherakoak.
  • Epe luzeko langabetuak. Epe luzeko langabetutzat honako hauek hartuko dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langile autonomoen erregimen berezian edo baliokidean izena eman aurreko 540 egunetan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon direnak, baldin eta aldi horretan gutxienez 360 egun langabezian egon badira.
  • Gizarte-bazterketaren arriskuan daudenak, hau da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, baita honako hauek ere:
    • a) 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak, adingabeen babeserako erakundeetatik datozenak.
    • b) Droga mendekotasuneko arazoak eta bestelako adikzio nahasmenduak dituzten pertsonak, errehabilitazioan edo gizarteratzeko prozesuan daudenak.
    • c) Espetxeetan dauden pertsonak, beren espetxe egoerak enplegua izateko aukera ematen badie, eta daukaten lan harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututa dagoen lan harreman bereziaren aplikazio eremukoa ez bada, baita baldintzapeko askatasunean daudenak eta preso ohiak ere.
    • d) Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki zentroetan ibili diren pertsonak.
    • e) Desgaitasuna duten pertsonak (% 33koa edo handiagoa).
    • f) Genero indarkeriaren biktimak izan diren emakumeak.

Adierazitako gizatalde batekoa izatea egiaztatu ahal izateko, enpresaren alta eguna hartuko da aintzat. Gizatalde hauetakoa izatea ez da metagarria igoera aplikatzeko; egoera horietako bat bakarrik egiaztatuko da, enpresak hautatutakoa.

3.) Familia betebeharrak dituzten ekintzaileak:

Familiaren bizitza eta lana bateratzea ahalbidetzeko, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko ere, bai lana eskuratzeko eta lanean irauteko arloan, bai familia arloko betebeharrak betetzeko buru belarri aritzeko dituzten posibilitateen arloan, 400 euro gehiago aurreikusten da, bazkideetako batek honako hauekin bizi dela egiaztatzen badu:

  • 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak eta/edo adingabeak familia harreran (16 urte bitartekoak, % 33ko edo handiagoko desgaitasuna badute).
  • Odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren maila arteko senideak, egiaztatutako mendetasun egoeran.

Elkarrekin bizitzea adingabeak eta/edo egiaztatutako mendekotasun egoeran dauden senideak zerrendatzen dituen errolda ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Salbuespen moduan, adingabeekin batera erroldatuta egotea ez da eskatuko banantze, dibortzio eta deuseztasunaren ondoriozko zaintza eta babespe konpartituaren kasuetan. Halakoetan, adingabeak bere zaintza eta babespea esleituta dutenekin erroldatuta egon behar du.

4.) 200 euroko laguntza lantokia honako auzo hauetan egoteagatik:

  • Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Amara Berri, Loiola eta Martutene.

5.) Donostia Sustapenak sustatutako eta dinamizatutako kluster batekoa izatea edo jarduera kalean bertan dagoen alokatutako establezimendu komertzial batean egitea. 500 euroko igoera Donostia Sustapenak lagundutako kluster batean izena emandakoei edo jarduera kalean bertan dagoen alokatutako establezimendu komertzial batean egiten dutenei.

6.) Enplegua sortzeagatik egiten den gehikuntza: Honako kasu hauetan areagotuko da dirulaguntzaren oinarrizko zenbatekoa:

  • 500 euro enpresan 2. bazkidea egoteagatik, langile autonomoen araubide berezian edo baliokidean izena ematea badakar.
  • 1000 euro langileak kontratatzeagatik, gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratuekin.

Lankide autonomoen eta enpresa eskatzaileak kontratatutako bazkideen kasuan.

  1. Kasuan aipatutako zenbatekoa jasoko dute oinarrizkoaz gain.

7.) Azken miliako eta zero emisioko soluzio logistikoen enpresentzako eta biozientzien edo adimen artifizialaren arloko enpresentzako 1.000 euroko gehikuntza.

Gehigarri hau eskatzen dutenak 10. Artikuluan adierazten den Proiektu Espezializatu Eranskina aurkeztu beharko dute. Enpresa berritzaieleentzako gehigarria ere eskatzen bada, biozientzia eta adimenartifizialetako proiektuek ez dute eranskin hauaurkeztu beharko.

8.) Enpresa berritzailea: 500 euro gehiago, 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera berritzailetzat jo diren proiektuak dituzten enpresentzat.

Aipatutako igoerak metagarriak dira, honako hauek izan ezik:

- 6. puntuan (enplegua sortzeagatiko gehikuntza), bi kasuetako bat bakarrik aukeratu ahal izango da.

Enpresa bakoitzak eskaera bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.

GEHIKUNTZAK
Metagarriak
Onarriko laguntza 1. Emakumea 2. Kolektiboa 3. Konziliazioa 4. Lantokia Auzoa 5. Klusterra Alokairua 6. Lan sortzea 7. Azken M. Bio/A.A 8. Berritzailea
 1.000€  200€  200€  400€  200€  500€  500€ / 1.000€  1.000€  500€

Enpresa bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, GAOn, argitaratu eta hurrengo egunean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eta 2021/12/31ra arte edo laguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak amaitu arte.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

Baliabide horiek erabili ezin diren kasuan, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarriko beharko da, eta tramitatzeko modua zein izango den zehaztuko du.

Eranskinak osorik bete beharko dira eta behar bezala sinatuko dira.

Eskaera orri honi oinarri hauetan eskatutako administrazio agiri guztiak erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, deitu 943.482800 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora. Azken kasuan, mezuaren gaia hau izango da: 2021sorkuntza laguntza.

Publikoari arreta emateko ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa izango da.

Laguntza ekonomiko hau eskatu nahi duten enpresek edo erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Dokumetazioa.

  ERANSKINAK
 1     Eskaeraren eranskina (elektronikoki sinatu behar da) 
 2    Enpresa eskatzailearen bankuko datuei buruzko eranskina. Banku erakundeak zigilatuko du eranskina edo bankuaren dokumentu baliokidea aurkeztuko da (titulartasun ziurtagiria).
 3    Memoria finantzarioari buruzko eranskina. Fakturak eta ordainketen egiaztagiriak erantsiko dira.
 4    Proiektu espezializatua eranskina (Azken miliako irtenbide logistiko / Biozientzia / Adimen artifiziala). (Igoera hori eskatzen den kasuan bakarrik)
 5    Proiektu berritzailearen memoriari buruzko eranskina. (Igoera hori eskatzen den kasuan bakarrik).

  ENPRESAREN DOKUMENTUAK
 6  Enpresa eskatzailearen IFK
 7 Pertsona juridiko bat bada, eratzeari buruzko eskritura edo dokumentuak, jarduera arautzen duten arauak jasotzen diren estatutuak edo eratze akta, behar bezala inskribatuta, dagokion erregistro publikoan, dena delako pertsona juridiko motaren arabera.
 8 Nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua aurkeztuko da.
 9 Enpresa eskatzaileak Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.
 10 Fakturen kopiak eta horien ordainketa egiaztagiria, 5. artikuluan xedatutakoaren arabera. (Dokumentu horiek eskaeraren unean edo justifikazioaren unean aurkez daitezke).

  BAZKIDEEN DOKUMENTUAK
 11  Laguntza nahi duten eskatzailearen eta gainerako bazkideen NANa.
 12 Autonomoen araubidean edo araubide baliokidean alta eman izanaren partearen kopia, laguntza nahi duen sustatzaile bakoitzarena.
 13 Enpresa eskatzaileak Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria, laguntza nahi duen sustatzaile bakoitzarena.
 14

Donostia Sustapenak eskainitako prestakuntza egitetik salbuesteko egiaztagiriak aurkeztu behar diren kasuan:

  • Ikasketengatik/prestakuntzarengatik bada, titulu akademikoak aurkeztuko dira.
  • Esperientziarengatik bada, laneko bizitza aurkeztuko da, baita erantzukizunpeko adierazpen bat ere. Esperientzia zein enpresatan eskuratu den eta eskuratutako esperientzia zein izan den adieraziko da adierazpen horretan.
  • Enpresa plana izateagatik bada, enpresa plana aurkeztu beharko da.

  IGOERAK EGIAZTATZEKO DOKUMENTUAK
 15   
 16 Alokairuagatiko igoerarako: bi aldeek behar bezala sinatutako errentamendu kontratua.
 17 Enplegua sortzeagatiko igoera: Bigarren bazkidearen Gizarte Segurantzako altaren ebazpena edo kontratatutako pertsonaren kontratua.
 18

Kontziliazioagatiko igoerarako: Errolda agiria, adingabeekin eta/edo mendekotasun egoeran dauden senideekin bizitzen dela egiaztatzen duena.

  • Familiako ahaidetasun maila egiaztatzen duen dokumentazioa, eta familia harrera iraunkorraren kasuan edo adoptatzeko xedea duen zaintzaren kasuan, horri buruzko ziurtagiria.
  • Adingabeen kasuan, beren adina egiaztatzen duen dokumentazioa. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen kasuan, mendekotasunaren ziurtagiria

Onuradunak bere gain hartzen du egindako erantzunkizunpeko adierazpen guztien egiazkotasunaren erantzukizuna, baita aurkeztutako gainerako dokumentazioarena ere.

Interesdunek 2017tik ondorengo deialdietako laguntzaren bat eskatu badute Donostia Sustapenean, ez da beharrezkoa izango atal honetan eskatutako dokumentazioa aurkeztea, indarrean badago eta ez bada daturik aldatu.

Donostia Sustapenak, ziurtagiri telematikoen bidez, zuzenean lortuko du zerga betebeharrei buruzko akreditazioa (Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Udaleko Diru bilketa), baita Gipuzkoako Foru Ogasunak igorritako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren historia ere (altak, bajak, aldaketak, jardueraren epigrafeak).

Eskaerak erregistroan duten hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntza bakoitzari esleitutako baliabide ekonomikoak amaitu arte.

Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, dokumentazioa zuzentzeko aldiak epe horren barruan kontuan izan gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, ez du esan nahi dirulaguntza eman denik.

Eskatzaileak jaso nahi dituen gehikuntzak adierazi beharko ditu eskaeran. Donostiako Sustapenak erabakiko du eskatzaileak eskatutako gehikuntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituen ala ez, eta ez da behartuta egongo eskaerari erantsitako agirian adierazi ez diren gehikuntzak aintzat hartzera.

Emakumea edo aipatutako gizataldeen parte izateagatik, familia eta lana bateratzeagatik, kokapenagatik eta enplegua sortzeagatik ematen diren gehikuntzen kasuan, 8. artikuluan aipatutako dokumentazioa oinarri harturik egingo da azterketa.

Donostia Sustapenak sustatutako eta dinamizatutako kluster batekoa izateagatiko edo kalean bertan alokatutako establezimendu batean jarduera egiteagatiko igoeren kasuan, Donostia Sustapenaren esku egongo da egiaztapena.

Enpresek azken miliako soluzio logistikoentzako, biozientzien sektoreko enpresentzako edo adimen artifizialeko enpresentzako gehigarriak eskatzen badituzte, Proiektu Espezializatua Eranskina bete beharko dute. Irtenbide logistikoen enpresen kasuan, beren negozio-ereduagatik, antolamendu-egituragatik eta zero isuriko ibilgailuen flotagatik irtenbide tradizionalen alternatiba bideragarri eta jasangarriak diren enpresak izan ahalko dira igoera horren onuradun. Biozientzien eta adimen artifizialaren sektoreko enpresen kasuan, sektore horietan proiektuak garatzen ari diren enpresak izan ahalko dira igoeraren onuradun.

Enpresa berritzaileentzako gehikuntza ere eskatuz gero, biozientzietako eta adimen artifizialeko proiektuek proiektu berritzailearen eranskina bakarrik aurkeztu ahal izango dute, proiektu espezializatuaren eranskina aurkeztu beharrik gabe.

Proiektu berritzaileagatiko igoeraren kasuan, bi bide hauetako baten bidez baliozkotu ahal izango da:

  1. Pertsona eskatzaileak Donostiako Sustapenak 2019, 2020 edo 2021eko deialdietan kudeatu dituen potentzial handiko ekintzailetza sustatzeko programetako batean parte hartu izana: Ekin+, Habia edo Explorer, edo ildo horretan garatu ditzakeen beste batzuk.
  2. Aurkeztutako proiektuaren memoria ebaluatuta, eta "Proiektu berritzailearen memoria" izeneko eranskineko gidoiarekin. Kasu honetan, proiektu berritzailetzat jotzeko, gutxienez 25 puntu lortu beharko ditu, irizpide hauen arabera baloratuko direnak.
ENPRESA BERRITZAILEAREN BALORAZIOA 50
1. ENPRESAK DUEN BERRITZAILE ETA BIDERAGARRITASUN MAILA. 30
2. I+G+b-REKIKO ETA TEKNOLOGIAREKIKO DUEN LOTURA MAILA. 20

Eskaera ebazteko, Donostia Sustapenak aurkeztutako nahitaezko dokumentazioa berrikusiko du. Eskatu gabe aurkeztu den beste edozein dokumentu ez da berrikusi beharko laguntza ebazteko.

Donostia Sustapenak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira laguntzak eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dira.

Ebazpenak pertsona eskatzaileei jakinaraziko zaizkie eta pertsona onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Deialdi honi buruzko jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez gauzatuko dira, eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Emandako ebazpenarekin desadostasunean egonez gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dira hilabete bateko gehieneko epean ebazpena ematen denetik hasita; horretarako, Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri beharko da eta honek adieraziko ditu alegazioak egiteko prozedurak. Donostia Sustapenak erabakitzen duena onartuko da eta bi aldeak, hala badagokio, Donostiako Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren mende egongo dira.

Enpresa berriak sortzeko dirulaguntzak bi alditan ordainduko dira, gastuak justifikatu ondoren.

Lehen ordainketa laguntzaren ebazpena ematen denean egingo da eta eskaeraren unean justifikatutako gastuen zenbatekoaren parekoa izango da, emandako laguntzaren % 80ra arte, gehienez.

Bigarren ordainketa, enpresari alta eman zitzaion egunetik (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eguna, edo zentsu aitorpenaren alta eguna) 12 hilabete pasatu ondoren egingo da. Justifikatutako gainerako zenbatekoa ordainduko da, emandako laguntzaren gehienekora arte. Ordainketa hau jardueraren lehen 12 hilabeteetan enpresa mantendu izanak baldintzatuko du.

Amaierako justifikazioa aurkezteko gehieneko epea hilabete 1ekoa izango da, 12 hilabete pasatu ondoren enpresaren alta ematen den egunetik (alta eguna Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, edo zentsu aitorpenaren alta eguna).

Epe hauek betetzen ez badira, ez da egingo laguntzaren bigarren ordainketa.

Justifikatzeko eta laguntza ordaintzeko onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa hau izango da:

  JUSTIFIKAZIO DOKUMENTUAK
 1  Eranskina: Xede berdinerako erakunde pribatuei edo publikoei ordura arte eskatutako edo jasotako gainerako laguntzen erantzunkizunpeko aitorpena jasotzen duen "Justifikazioa".
 2 "Memoria finantzarioari" buruzko eranskina. Gastuen eta ordainketen egiaztagiriak erantsita.
 3 Diru laguntzaren xede diren gastuen egiaztagiriak eta egindako gastuen egiaztagiria, bi kasuetan, eskaeraren unean ez badira aurkeztu.
 4 Enpresa eskatzaileak Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.
5 Laguntza nahi duen sustatzaile bakoitzaren laneko bizitza, enpresaren alta egunetik 12 hilabete pasatu ondoren igorritakoa (alta eguna Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, edo, hala badagokio, zentsu aitorpenaren alta eguna).
7 Enplegu sorkuntzagatiko igoera eman den kasuan: Kontratatuko aldian enplegua mantentzen dela egiaztatzen duen enpresaren laneko bizitza.

Donostia Sustapenak, ziurtagiri telematikoen bidez, zuzenean lortuko du zerga betebeharrei buruzko akreditazioa (Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Udaleko Diru bilketa), baita Gipuzkoako Foru Ogasunak igorritako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren historia ere (altak, bajak, aldaketak, jardueraren epigrafeak).

Dokumentazioa bide telematikoz aurkeztu beharko da. Posta elektroniko bidez bidalitako egiaztagiriak ez dira onartuko. Era berean, eranskin guztiak osorik bete beharko dira.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Online eskaera

Menú