Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia itxita

Bases que regulan el Programa de Ayudas para Apoyar la consolidación de empresas de reciente creación, en el marco plan de reactivacion economica 2021 (PREK) de Fomento San Webastian: “Ayudas consolidación de Empresas COVID-19 2021”

  • XEDEA: Donostia Sustapenaren programen bidez sortutako enpresak sendotzen laguntzea
  • NORENTZAT: Donostia Sustapenaren programa eta laguntzen bidez, 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 artean sortutako enpresentzat *ikus oinarriak
  • ZENBATEKOA (eurotan): 1.200€ + %20a bazkidea emakume + %20a bazkidea 45 urtetik gora edo 35 urtetik behera.
  • GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2021/01/01etik laguntza-eskaera aurkezten den egunera arte.
  • DEIALDIAREN EPEA: oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik, 2021/10/15 arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/14.

Berriki sortutako enpresen sendotzea bultzatzea Donostia Sustapenaren laguntzarekin eta horiek merkatuan mantentzen laguntzea jarduera eta sortutako enplegua mantentzeko laguntza ekonomikoen bidez.

Laguntza hori 2020eko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean sortutako enpresetarako dago aurreikusia. Enpresa horietako gehienak alarma-egoeran sortuak dira, eta horrek ekarritako murriztapen eta mugekin.

Jardueraren gastuak ordaintzeko laguntza bat da, zailtasunezko egoera batean sortu berriak diren enpresen jarduna mantentzen laguntzeko.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan hasierako alta, edo dagokionean zentsu aitorpeneko alta, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean emanda izatea, bi egun horiek barne. EZIN izango dira onuradun izan 2020. urtean zehar sortu arren, 2020ko deialdiko Sendotzeko laguntzen onuradun izan direnak.
  • Laguntzaren eskatzaile den enpresa ekintzailetzarako Laguntzen onuradun izana edo Donostia Sustapenak ekintzailetzarako eta gaitasunak hobetzeko garatu dituen programa, zerbitzu edota jardueretan parte hartu izana.Hauen onuradun edo parte-hartzaileak:2020 sormenerako laguntzak, Ekin+ programak, Enpresak sortzeko zerbitzua, Explorer (Yuzz), Incubadora edo Reactiva-T. Halaber, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte a) atalean adierazitako epeetan sortu diren eta, epealdi berean, Donostia Sustapenak identifikatutako sektore estrategikoetako clusterretako batekin bat egin duten enpresek.
  • Laguntza hau eskatzeko egunerako enpresa alta egoeran mantentzea EJZ zergan eta gutxienez alta bat egotea Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian. Langile Autonomoen Jardueraren Etetea (LAJE) eskatu duten enpresak Langile Autonomoen Araubide Berezian altan mantentzen direla ulertzen da.
  • Helbide fiskala eta laguntzaren xede den jardueraren helbidea Donostian kokatuta egotea.Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan egoitza sozial eta fiskal ezberdina onartuko da, betiere, Sustapenaren iritziz, jarduera Donostiako lanleku batean egiten dela adierazteko behar besteko ebidentzia badago.
    •   a) Pertsona juridikoen kasuan, jarraian zerrendatzen diren betekizunak bete behar dira.
    •   b)Bere aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    •   c) Batez beste, plantillan 50 pertsona baino gutxiago eduki behar ditu. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko jardun osoko urteko langileak izango dira kontuan. Lanaldi partziala duten langileen kasuan, lan egindako orduen proportzioaren araberakoa izango da zenbaketa.
    •   d) % 25 edo gehiagoan ez daitezela egon aurreko 1. eta 2. puntuetan aurreikusitako betekizunetakoren bat betetzen ez duten enpresekin partaidetuta, zuzenean edo zeharka.

Entitatea sozietate talde bateko kidea bada, Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren arabera, aurreko 1. eta 2. puntuetan aipatutako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari dagozkio.

Aktibo osoa eta eragiketa bolumena kalkulatzeko kontuan hartu behar dira Merkataritza Kodeko 46. artikuluan eta kode hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren arabera egin beharreko ezabaketak. 

Ezingo dute pertsona onuradun izaera izan honakoek:

  • Irabazi asmorik gabeko Fundazio eta Elkarteek.
  • Ezingo dira onuradun izan % 25 baino gehiagoan Sektore Publikoak diren erakundeen (halakotzat ulertuta, Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak lekualdatzeko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeko 3. artikuluan barneratzen diren erakundeak), irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondarezko sozietateen edota Elkargo Profesionalen mendeko edo horiek partaidetutako erakundeak.

Modu espezifikoan, ordea, onuradun izan ahalko dira aurreko betekizuna betetzen ez duten pertsona juridikoak, betiere, Ekin+ programan onuradun izan badira.

Eskaera aurkezteko epea oinarria hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2021eko urriaren 15era bitartekoa izango da.

Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Eranskinak osorik bete beharko dira eta behar bezala sinatuta egon beharko dira. Sinadura behar duen atxikitako dokumentazioak sinadura digitala izan beharko du.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahalko dira soilik Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Eskaera egin ahal izateko webgunetik irisgarri den formatua duen online zerbitzuen atarian alta egoeran egon beharko da. Bertan atarian alta egin eta laguntzen eskaerak egiteko gida modura lagungarri den eskuliburu bat dago eskuragarri.

Edozein informazio edo kontsultarako 943.482800 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan artatuko da, azken horretan zera adierazi beharko da gai modura: Sendotze Laguntza 2021

Laguntza ekonomiko hori eskatzeko interesa duten enpresa edo erakunde guztiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Eskaera eranskina
  • Finantza memoria eranskina
  • Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta fitxa, dagokion banku erakundeak zigilatuta (“Bankuko Datuak” eranskina), edo banku agiri baliokidea.
  • Pertsona fisikoaren kasuan, eskatzailearen NAN agiriaren kopia.
  • Pertsona juridikoaren kasuan, eskatzailearen IFK zenbakiaren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahalordearen NAN agiria.
  • Pertsona fisiko edo juridiko onuradunaren bazkidetako bat gutxienez Gizarte Segurantzan altan mantentzen dela egiaztatzeko dokumentua (Lan Bizitza)
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Fakturen kopia eta horien ordainagiria, 6. artikulua hitzartutakoaren arabera. Gastua justifikatzeko ez dira kontuan izango 100 eurotik beherako (BEZ aparte) zenbatekoko gastuak frogatzeko faktura eta dokumentuak.

Soilik txartelarekin edo banku-transferentzia bidez ordainketen ordainagiriak onartuko dira. Agiri horietan egindako eragiketari buruzko informazioa jasoko da (Onuraduna, kontzeptua, zenbatekoa, data, etab.) eta ez da banku-mugimenduen zerrenda onartuko.

Donostia Sustapenak zuzenean eskuratuko du zerga betebeharren gaineko egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez (Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Udal Diru Bilketa), baita Gipuzkoako Foru Ogasunak emaniko ekonomia jardueren gaineko zergako historikoa ere (altak, bajak, aldaketak, jarduera epigrafeak)

Laguntzaren oinarrizkoz enbatekoa 1200 eurokoa izango da.

Zenbateko hori % 20 areagotuko da (240€) pertsona bazkide bat edo pertsona juridiko onuraduneko parte-hartzaile bat gutxienez emakumea baldin bada, eta % 20 gehiago (240€) pertsona bazkide bat edo pertsona juridiko onuraduneko parte-hartzaile bat gutxienez 45 urtetik gorakoa edo 35 urtetik beherakoa baldin bada.

Laguntzaren onuradun osoa izateko ezinbestekoa izango da gutxienez haren zenbateko berdineko gastuak aurkeztea. Bestela, laguntza aurkeztutako eta behar bezala justifikatutako gastu guztietarako izango da.

Enpresa eskatzaileek 2021eko urtarrilaren 1etik hasi eta laguntza eskatzen den egunera arte sortu eta ordaindutako gastuak aurkeztu ahalko dituzte.

Hauek izango dira diruz laguntzeko kontzeptuak:

  1. Lokalaren errentamendutik eratorritako gastuak, betiere, pertsona eskatzailearen etxebizitza bateko zatia ez bada edo beste enpresa batekin partekatzen den eremua ez bada eta 2. mailarako arteko odolkidetasun edo kidetasunezko ahaidetasunik ez badago lokalaren errentatzailearekin eta errentatzaile modura jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
  2. Langile Autonomoen Araubide Bereziari dagozkion kuotak, kontratatutako pertsonen soldatak eta gizarte segurantza.
  3. Jarduerarekin lotutako hornidurei dagozkien gastuak (Argia, telefonoa, Interneta, etab.).
  4. Enpresei zerbitzu emateko gastuak (Gestoria, aholkularitza, web mantenua, publizitatea, aseguruak, etab)
  5. Jardunaren garapena hobetzeko prestakuntza-gastuak
  6. Inbertsioak.

Ez dira 100 eurotik beherako (zergak aparte) faktura eta gastuak onartuko, autonomoen ordainagiriei buruzkoak salbuetsita.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, oro har, diruz lagundutako jardueraren ezaugarriei argi eta garbi erantzuten dietenak eta oinarriotan ezarritako epearen barruan gauzatzen direnak. Diruz lagundutako gastuen eskuratze kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat honako hauek:

  1. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.
  2. Obligazio bat betetzea bermatzen duten fidantzak, gordailuak edo tankerakoak.

Eskaerak erregistroko hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira laguntza mota bakoitzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea hiru hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez dira kontuan izango dokumentazioko akatsak konpontzeko epeak.

Ordaindutako zenbatekoa sekula ez da eskaeran justifikatu eta behar bezala dokumentatutako zenbatekotik gorakoa izango eta oinarri hauetako 5. artikuluekin jasotako kontzeptuekin bat etorriko dira.

Laguntza ematearen ebazpena hitzartutako epean ez igortzeak ez du suposatuko haren emakida.

Donostia Sustapenak egiaztatuko du enpresa eskatzaileak ekintzailetza babesteko garatu diren laguntza, zerbitzu, programa eta jardueretan parte hartu duen.

Enpresa berriak sendotzeko laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira. Ordainketa laguntzaren ebazpena ematen den egunean egingo da eta justifikatutako gastuen zenbaterako iritsiko da, emandako zenbatekoaren maximo batera arte.


DOCUMENTACION RELACIONADA

Online eskaera

Menú