Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko laguntzen programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzea eta haien lehiakortasuna hobetzea
  • HARTZAILEA: Enpresak stian egoitza duten enpresak, pertsona ekintzaileak eta ZTBESko entitateak (ikus laguntza mota eta baldintza)
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: laguntza motak:
    •   1) Talentu berritzailea (1. kapitulua): 35 urtetik beherako langile kualifikatuak kontratatzea
    •   2) Innplanta (2. kapitulua): Enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektu estrategikoak garatzeko programa.
    •   3) Teknologia-bonuak (3. kapitulua): I+G+B agenteen bidez proiektu teknologikoak garatzeko programa
  • DEIALDIAREN EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza mota bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, 2021eko azaroaren 10ean.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

Laguntza hauen xedea da Donostia Sustapena SAk babes ditzakeen tokiko proiektu berritzaileak bultzatzea, bai proiektu horiek martxan jarri, sendotu eta merkatuan finkatzeko, bai hiriko sare ekonomikoa eratzen duten enpresen lehiakortasuna areagotu eta haien posizionamendua indartzeko.

Laguntza multzo hau, berrikuntzaren eta talentuaren garapenaren aldeko apustuan oinarritua, lerro hauen bidez planteatzen da:

  • Enplegu sorkuntza bultzatzea langile kualifikatuentzat, eta tokiko talentua garatzea.
  • Ezagutza teknologikoaren eta zerbitzu aurreratuen ekarpena, osagai teknologikoko proiektuak sustatu eta garatzeko.
  • Tokiko proiektu berritzaileen eta estrategikoen azelerazioa.
  • Tokiko enpresen lehiatzeko gaitasuna areagotzea, proiektu estrategikoak garatuta berrikuntzan, nazioartekotzean eta garapen espezifikoetan (zerbitzu espezializatuak, teknologia eskuratzea, patente berrien erregistroa, etab.).

Tokiko proiektu bat izan beharko du, honako ezaugarri hauetakoren batekin:

  • Balio bereizgarri bat egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
  • Teknologiaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak.
  • Produktu edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak.
  • Egungoak baino eraginkorragoak izango diren negozio prozesuak edo ereduak, inpaktu handiagoa izango dutenak gure hiriaren garapen sozioekonomikoan.
  • Profil kualifikatuak izango dituzten proiektuak, balio erantsi handiko profil profesional berriak garatuko dituztenak.

DonostiaINN programak laguntza hauek biltzen ditu:

  1. Talentu Berritzailea (1. kapitulua): 35 urtetik beherako langile kualifikatuak kontratatzeko laguntza programa, proiektu berritzaileak garatzeko.
  2. Innplanta (2. kapitulua): Enpresetan proiektu estrategikoak garatzeko programa, haien lehiakortasuna areagotzeko.
  3. Proiektu teknologikoak I+G+b agenteen bidez garatzeko programak: Bonu teknologikoak (3. kapitulua)
  • lankidetzan CEITekin (3.1 kapitulua)
  • lankidetzan TECNUNekin (3.2 kapitulua)
  • lankidetzan VICOMTECHekin (3.3 kapitulua)
  • lankidetzan TECNALIArekin (3.4 kapitulua)
  • lankidetzan IIS Biodonostiarekin (3.5 kapitulua)
  • lankidetzan CIC NanoGUNErekin (3.6 kapitulua)
  • lankidetzan CIC BiomaGUNErekin (3.7 kapitulua)

Honako hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

a) Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.

b) Tokiko proiektu bat izatea, ondoren zehazten den moduan:  

  • Talentu Berritzailea laguntzen kasuan (1. kapitulua), laguntzaren bidez kontratatuko den pertsonaren lantokiak Donostian egon beharko du.
  • Innplanta laguntzen kasuan (2. kapitulua), Donostian kokatuko da lagundutako jarduera edo inbertsioa. Nazioartekotze eta sustapen ekintzetarako laguntzen kasuan, Donostian kokatuko da onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
  • I+G+b agenteen bidez proiektu teknologikoak garatzea xede duten Bonu Teknologikoa laguntzetan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6, 3.7 kapituluak), Donostian kokatuko da diruz lagundutako proiektuaren zentroa edo establezimendua.

c) Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Pertsona juridikoen kasuan, Innplanta laguntzak jasotzeko (2. kapitulua), baldintza hauek ere bete beharko dira:

  1. Pertsonaren aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo haren operazioen bolumena ez izatea kopuru horretatik gorakoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den moduan.
  2. Plantillaren batez bestekoa ez iristea 50 langilera. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanaldi osoko urte bakoitzeko langileak.  Lanaldi partzialeko langileen kasuan, zenbaketa izango da lan eginiko orduekiko proportzionala.

Entitatea sozietate talde bateko kide denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudeak taldeko entitate guztiei buruzkoak izango dira.

Guztizko aktiboa eta operazio bolumena zenbatzeko orduan, aintzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluaren eta hura garatzeko arauen arabera egin beharreko ezabatzeak. Salbuespen gisa, Bonu Teknologikoa laguntzen kasuan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6 eta 3.7 kapituluak), onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak. .

d) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Salbuespen gisa, Talentu Berritzaile laguntzen kasuan (1. kapitulua), onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Sare hori ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen du.

e) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko zuzentarauen transposizioa egiten dutenak Espainiako ordenamendu juridikora) % 25 baino gehiagoko partaidetza duten erakundeak. 2014/24/EB, otsailaren 26koa.

Hala ere, salbuespen gisa, onuradun izan ahalko dira, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

  • Gainetik duten edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea. Salbuespen hori Talentu Berritzailea laguntzen kasuan bakarrik aplikatzen da (1. kapitulua).

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: “DonostiaINN laguntzak 2021”. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Laguntza bat baino gehiago eskatzen direnean aldi berean proiektu bererako, behin bakarrik aurkeztu beharko da artikulu honetan aipatutako dokumentazioa, eta memoria bakar batek barne hartuko ditu eskatutako laguntza guztiak.

Eskaera inprimakiari gehituko zaio dokumentazio administratibo guztia, baita dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.

Laguntza bakoitzean dokumentazio tekniko eta ekonomiko gehigarria eskatu ahal izango da (dagokion kapituluan zehaztuko da).

Deialdi honetan jada onartutako edo ebaluazioan dagoen proiektu batean, beste laguntza bat eskatu ahal izango da

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra, kontuan izanik laguntza guztiak (“Memoria Gidoia” eranskina), 70 puntu gehien jota; gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko.
  • Balorazio espezifikoa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzeko ebaluazio irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.

Proiektu bat onartu eta dagokion laguntzaren ebaluaziora igaro dadin, gutxieneko puntuazioa (55 puntu) lortu beharko du balorazio orokorrean.

Proiektuak ebaluatuko dira balorazio irizpide hauen bidez:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Donostia Sustapena harremanetan jarriko da gutxieneko puntuaziora iritsi ez baina 50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuen eskatzaileekin, proiektua ondo ulertzeko helburuaz.

Salbuespen gisa, Ekin+ enpresa eratua programak 2021eko deialdian onartu dituen proiektuak soilik ebaluatuko dira laguntza bakoitzaren balorazio espezifikoan, eta onartutzat hartuko da proiektuaren balorazioa (“Memoria Gidoia” eranskina).Ekin+ ekintzailea programaren 2021eko deialdiaren kasuan, soilik eskuratu ahal izango dira Bonu Teknologikoa programaren (3. kapitulua) laguntzak.

Laguntza ematea edo ez erabakitzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik kontatzen hasita


LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Online eskaera


 

Menú