Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Enpresa ekimen berritzaileak sortzeko, hazteko eta finkatzeko programan parte hartzeko oinarriak. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Enpresa berritzaileak Donostian sortzearen, bultzatzearen, haztearen eta finkatzearen alde egitea da
  • HARTZAILEA: Donostian sortuko den enpresa-proiektu berritzaile bat duten pertsona ekintzaileak, eta Donostian dauden eta sortu berriak diren enpresak, enpresa-proiektu berritzaile batekin eta gehienez 5 urteko antzinatasunarekin (ikus oinarriak).
  • LAGUNTZEN ZENBATEKOA: 
    •   a)  * Ekin + aholkularitza: 10 hilabete.
    •   b)  * Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro
    •   c)  * Proiektua baliozkotzea proiektu berritzaile gisa Donostiako Sustapenaren programen eta laguntzen deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan
  • DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2021ko Azaroak 30).
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/16.

Ekin+ programaren helburua da Donostia hirian enpresa proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Horretarako, denboraldi mugatu batean ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskainiko zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta heltzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileen errendimendu altuko komunitatea bultzatuko da eta topaguneak sortu dira ekimen ekintzaile berriak eta tokiko enpresa bultzatzaileak elkartzeko.

Soluzio berritzaileak aurkezten dituzten enpresa proiektu berriei laguntza eman nahi zaie, bai orokorrean, bai eraldaketa ekonomiko eta sozialari laguntzen eta erantzuten diotenei.

  • Ekintzaileak, enpresa proiektu berritzailea dutenak eta eskaera aurkeztu ondoren Donostian eratzeko asmoa dutenak.
  • Donostian kokaturiko enpresa sortu berriak eta enpresa proiektu berritzailea dutenak, gehienez 5 urteko antzinatasunarekin.

Baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Donostia hirian garatuko diren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztea.

b) Eskatzaileak konpromisoa hartzea programa hau garatzeko ibilbide-orrian eskatzen eta hitzartzen den denbora erabiliko duela. Gutxienez, pertsona batek 4 hilabetez egindako lanaldi osoaren baliokidea izango da, eta proiektuarekin lotutako pertsona baten edo batzuen artean egingo da. Eskaera egindakoan beste bizkortze programa batzuetan parte hartzen ari diren proiektuen kasuan edo hori Ekin+ programa garatzean egingo duten programen kasuan, Donostiako Sustapenari jakinarazi beharko diote, eta azken horrek programa honen baldintzak aldatu ahal izango ditu kasu zehatz horretarako, edo, are gehiago, ukatu ere egin ahal izango du.

c) Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak badira, eskabidea egiteko unean baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • c1) Laguntzaren xede den jardueraren helbide fiskala eta/edo lantokia Donostian izatea.
  • c2) Ekonomia jardueren gaineko zergan hasierako alta, edo hala dagokionean zentsu aitorpenaren alta, eskaera aurkezten den eguna baino gehienez 5 urte lehenago egitea.
  • c3) Gainera, pertsona juridikoa izanez gero, honako hau bete:
    •   1) Pertsonaren aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo haren operazioen bolumena ez izatea kopuru horretatik gorakoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den moduan.
    •   2) Plantillaren batez bestekoa ez iristea 50 langilera. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanaldi osoko urte bakoitzeko langileak. Lanaldi partzialeko langileen kasuan, zenbaketa izango da lan eginiko orduekiko proportzionala. Entitatea sozietate talde bateko kide denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudeak taldeko entitate guztiei buruzkoak izango dira. Guztizko aktiboa eta operazio bolumena zenbatzeko orduan, aintzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluaren eta hura garatzeko arauen arabera egin beharreko ezabatzeak.

Honako hauek ez dute izango onuraduna izateko aukerarik:

  • Irabazi asmorik gabeko elkarteak.
  • Honako hauekiko lotura edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoko erakundeak (horrela izango dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeko 3. artikuluaren barneko erakundeak; horren bitartez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare elkarteak eta/edo elkargo profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

d) Oraindik enpresa eratu gabe duen proiektua bada, enpresa hori Donostia hirian kokatzeko konpromisoa adierazi beharko du eta alta ematea enpresa gisa fase intentsiboa amaitu aurretik. Hori egin ezean, Donostiako Sustapenak programan parte hartzea etengo du, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik aurkakoa baimentzen ez badu.

e) Ezingo dute deialdi honetan parte hartu programa honen 2019. eta 2020. urteetako deialdietako onuradunak.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021ko Azaroaren 30era arte izanen da.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Informazio gehiago izateko edo kontsultaren bat egiteko, deitu 943 482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta gaian honakoa adierazi: EKIN+ programa. Jendea artatzeko ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazten da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoz eskatu behar da, aipatu helbidera idatziz, eta banakako edo taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren eta proiektu edo laguntzaren tipologiaren arabera.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera, eskatutako dokumentazio administratibo osoa nahiz dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztuko dira.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera orria (eranskina).
  • Laguntza eskatzen duen erakundearen "bankuko datuak" (eranskina), dagokion banku erakundeak zigilatua, edo bankuko agiri baliokidea, banku erakundeak behar bezala zigilatua. Pertsona ekintzaileen kasuan, justifikazioa egiten denean emanen da.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, ahaldunaren NANa.
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duten egiaztagiriak.

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria teknikoa” eranskina)

Memorian teknikoan, garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko dira, eta proiektuaren diseinu orokorra agertuko da (faseen garapena, eginkizunak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak); halaber, proiektuaren garapena zein egoeratan aurkitzen den adierazi beharko da. Besteak beste, atal hauek sartu behar dira:

  • Proiektuaren izenburua.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak, eta, behar izanez gero, sozietatearenak: IFK, eratze data, kapital soziala...
  • Aurrekariak eta proiektuaren beharrizanaren justifikazioa; proiektuak zein arazo konpontzen duen adieraziko da, eta produktua-merkatua aurreikuspena jaso.
  • Proiektuaren deskribapena eta helburuak:
    •   a) Ekimenaren egungo egoera produktua eta teknologia/prozesua dimentsioan, itun estrategikoak edo lankidetzako bestelako formula batzuk eta hornitzaileak sartuta.
    •   b) Ekimenaren egungo egoera merkatua dimentsioan, time to market, merkatuaren karakterizazioa eta proposatzen duen negozio eredua barne; halaber, segmentu planteamenduak, balio proposamenak, banaketa eta komunikazioa, eta bezeroekiko harremana ere jasoko dira, besteak beste.
    •   c) Ekimenaren egungo egoera ekonomia eta finantza dimentsioan eta lege arlokoan: inbertsioen aurreikuspena, finantzaketa premiak, monetizazio eredua...
  • Proiektuaren nazioarteko proiekzioa eta eskalagarritasun orokorra.
  • Proiektuaren fase nagusien eta garapenaren deskribapen laburra: lanaren kronograma, segimendua eta kontrol adierazleak.
  • Jarduera Plan orokorraren definizioa epe laburrera ekimenaren eremu funtzional ezberdinetan: produktua/teknologia garapena, marketina eta negozio garapena, araudi erako premien betetzea...
  • Lantaldearen (barnekoa + kanpokoa) deskribapena.
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta esperotako emaitzak: proiektuaren bideragarritasun teknikoaren, komertzialaren eta ekonomiko/finantzarioaren defentsaren laburpena.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala: proiektuak duen lotura hiriko ildo estrategikoekin eta Sustapenak sustatutako sektore estrategikoekin.

1.) Ekin+ Aholkularitza, bi fase ezberdinetan:

  • Fase Intensiboa: 4 hileko iraupena.
  • Jarraipen Fasea: 6 hileko iraupena.

Fase horietan, zerbitzu hauek eskainiko dira:

  • Aholkularitza eta prestakuntza espezializatua.
  • Lanerako ibilbide orriaren diseinua, lortu beharreko helburuekin eta garatu beharreko gertaerekin.
  • Banako tutoretza, ezarritako helburuak lortzeko.
  • Aholkularitza aditua honako gai hauetan: finantzaketa planaren, negozio ereduaren eta gaitasun pertsonalen garapena, nazioartekotzea, berrikuntza, jabetza industriala eta intelektuala, merkaturatzea...
  • Finantzaketa aukerak, Elkargi SGR Abal Funtserako lehentasunezko aukera eta guzti.
  • Proiektua garatzeko Talent House eraikineko Ekin+ co-working aretoa erabiltzeko aukera programan guztian.
  • Hedapena: programan parte hartzen duten proiektuak bistaratzea eta sustatzea, Donostiako Sustapenak antolatutako ekitaldien eta jardueren bitartez.

2.) Ekin+ Disponibilitatea laguntza: gehienez 5.000 euroko laguntza ekonomikoa, lanerako ibilbide orrian ezarritako helburuak lortzeagatik eta egindako lanarengatik.

3.) Proiektua proiektu berritzaile bezala baliozkotzea 2021eko Donostiako Sustapenaren programa eta laguntza deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan, betiere laguntza mota bakoitzean onuraduna izateko ezarritako baldintzak betetzen badira eta dagokion laguntza behar bezala eskatzen bada.

Oraindik enpresa eratu gabe duen proiektua bada, bai aholkularitza, bai laguntzaren ordainketa bai proiektua proiektu berritzaile bezala baliozkotzea enpresa hori Donostia hirian kokatzearen menpe egongo da, programa hasten denetik gehienez fase intensiboa igaro baino lehen. Epe hori igarotakoan, baldintza hori beteta ez badago, Donostiako Sustapenak programan parte hartzea etengo du, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik aurkakoa baimentzen ez badu.

Eskaerak erregistro ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa” eranskina), 100 puntura arte; edonola ere, gutxienez 65 puntu lortu beharko dira proiektua onartua izateko.
  • Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa, proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa egiaztatzeko.

Proiektuak, onartua izateko eta elkarrizketa egiteko, gutxienez 65 puntu lortu beharko ditu memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioan.

Ondorengo ezaugarriren bat duten tokiko proiektuak izango dira:

Ideiaren bideragarritasuna: Merkatu argia eta definitua erakustea edota balio proposamenaren abantaila lehiakorra.  30 puntu
Ideiaren egingarritasuna:Talde sustatzailearen egokitasuna, ezagutza maila, esperientzia, kapital erlazionala, proiektuaren garapenaren kronograma... 35 puntu
Ekimenaren inbertigarritasuna: Proiektuaren eskalagarritasunaren potentziala eta altxortegiko fluxuak sortzekoa epe ertainera-EXIT... 20 puntu
Ekimenaren inpaktu soziala eta ekonomikoa: Besteak beste, COVID-19ak eragindako egoerak sortutako gizarte, hiri eta enpresa arloko erronkari erantzuna ematea. Era berean, Donostiako Sustapenak sustatutako ildo eta sektore estrategikoek bultzatzen dituzten proiektuak. 15 puntu
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA 100 puntu

Donostiako Sustapenak harremanetan jarri ahal izango du eskatzaileekin, proiektuek gutxieneko puntuazio hori gainditu ez arren, 60 puntu edo gehiago lortu badituzte, proiektua behar bezala ulertu den egiaztatzeko.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen denetik


LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Online eskaera

Enpresa bat oraindik sortu ez duen ekintzailea bazara, EKIN+ programan parte hartzeko eskaera egin dezakezu esteka honetan

Online eskaera ekintzailea

Menú