Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Biodonostia osasun ikerketako institutuarekin elkarlanean bioosasunaren alorreko enpresa ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta finkatzea sustatzeko programan parte hartzeko oinarriak. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Bioosasunaren arloko enpresa proiektu berritzaileak sortu, bultzatu, hazi eta sendotzeko laguntza ematea.
  • HARTZAILEA: Donostian sortuko den enpresa-proiektu berritzaile bat duten pertsona ekintzaileak, eta Donostian dauden eta sortu berriak diren enpresak, enpresa-proiektu berritzaile batekin eta gehienez 10 urteko antzinatasunarekin (ikus oinarriak).
    LAGUNTZEN ZENBATEKOA: 
    •   a) * Ekin + aholkularitza: 10 hilabete.
    •   b) * Biodonostiako mentoring espezializatua.
    •   c)Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro.
    •   d) Proiektua baliozkotzea proiektu berritzaile gisa Donostiako Sustapenaren programen eta laguntzen deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan
    •   e)Nazioarteko konexioa bioosasunaren arloko ekosistema berritzailearekin.
  • DEIALDIAREN EPEA: GAO-ean argitaratutako egunetik laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2021ko Azaroak 30).
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/16.

Ekin+ Osasuna programaren helburua da Donostian osasunaren alorreko enpresa proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta finkatzea sustatzea.

Proiektua datza Biodonostia OIIarekin batera ekintzaileei eta enpresa sortu berriei hasierako aldian lagun egitean; proiektu berritzaile, azeleragarri eta inbertitzeko modukoak baliozkotzean, abiaraztean, finantzatzean eta heltzen laguntzean; proiektu berritzaileen errendimendu handiko komunitate bat sortzea sustatuz eta topaguneak eratuz ekintzialetza-ekimenentzateta tokiko trakzio enpresentzat.

Asmoa da laguntza eskaintzea irtenbide berritzaileak aurkezten dituzten enpresa proiektuei, bai irtenbide orokorrak bai pandemia honek ekarri duen eraldaketa ekonomiko eta soziala sustatzen duten eta hari erantzuteko xedea dutenak aurkezten dituztenei.

  • Ekintzaileak, enpresa proiektu berritzailea dutenak eta eskaera aurkeztu ondoren Donostian eratzeko asmoa dutenak.
  • Donostian kokaturiko enpresa sortu berriak eta enpresa proiektu berritzailea dutenak, gehienez 10 urteko antzinatasunarekin.

Onuradunek honako betekizun hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko:

a) Donostia hirian garatuko diren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztea.

b) Eskatzaileak konpromisoa hartzea programa hau garatzeko ibilbide-orrian eskatzen eta hitzartzen den denbora erabiliko duela. Gutxienez, pertsona batek 4 hilabetez egindako lanaldi osoaren baliokidea izango da, eta proiektuarekin lotutako pertsona baten edo batzuen artean egingo da. Eskaera egindakoan beste bizkortze programa batzuetan parte hartzen ari diren proiektuen kasuan edo hori Ekin+ Osasuna programa garatzean egingo duten programen kasuan, Donostiako Sustapenari jakinarazi beharko diote, eta azken horrek programa honen baldintzak aldatu ahal izango ditu kasu zehatz horretarako, edo, are gehiago, ukatu ere egin ahal izango du.

c) Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak badira, eskabidea egiteko unean baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • c1) Laguntzaren xede den jardueraren helbide fiskala eta/edo lantokia Donostian izatea.
  • c2) Ekonomia jardueren gaineko zergan hasierako alta, edo hala dagokionean zentsu aitorpenaren alta, eskaera aurkezten den eguna baino gehienez 10 urte lehenago egitea.
  • c3) Gainera, pertsona juridikoa izanez gero, honako hau bete:
    •   1) Pertsonaren aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo haren operazioen bolumena ez izatea kopuru horretatik gorakoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den moduan.
    •   2) Plantillaren batez bestekoa ez iristea 50 langilera. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanaldi osoko urte bakoitzeko langileak. Lanaldi partzialeko langileen kasuan, zenbaketa izango da lan eginiko orduekiko proportzionala. Entitatea sozietate talde bateko kide denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudeak taldeko entitate guztiei buruzkoak izango dira. Guztizko aktiboa eta operazio bolumena zenbatzeko orduan, aintzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluaren eta hura garatzeko arauen arabera egin beharreko ezabatzeak.

Honako hauek ez dute izango onuraduna izateko aukerarik:

  • Irabazi asmorik gabeko elkarteak.
  • Honako hauekiko lotura edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoko erakundeak (horrela izango dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeko 3. artikuluaren barneko erakundeak; horren bitartez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare elkarteak eta/edo elkargo profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

d) Oraindik enpresa eratu gabe duen proiektua bada, enpresa hori Donostia hirian kokatzeko konpromisoa adierazi beharko du eta alta ematea enpresa gisa fase intentsiboa amaitu aurretik. Hori egin ezean, Donostiako Sustapenak programan parte hartzea etengo du, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik aurkakoa baimentzen ez badu.

e) Ezingo dute deialdi honetan parte hartu programa honen 2019. eta 2020. urteetako deialdietako onuradunak, bai Ekin+ edota bai Ekin+ Osasuna

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021ko Azaroaren 30era arte izanen da.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Informazio gehiago izateko edo kontsultaren bat egiteko, deitu 943 482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta gaian honakoa adierazi: EKIN+ Osasuna programa. Jendea artatzeko ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazten da.

Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoz eskatu behar da, aipatu helbidera idatziz, eta banakako edo taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren eta proiektu edo laguntzaren tipologiaren arabera.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera, eskatutako dokumentazio administratibo guztia atxikiko da, baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera orria (eranskina).
  • Laguntza eskatzen duen erakundearen "bankuko datuak" (eranskina), dagokion banku erakundeak zigilatua, edo bankuko agiri baliokidea, banku erakundeak behar bezala zigilatua. Pertsona ekintzaileen kasuan, justifikazioa egiten denean emanen da.
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, ahaldunaren NANa.
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duten egiaztagiriak.

Deskribapen memoria tekniko eta ekonomikoa (“Memoria teknikoa” eranskina”)

Garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko ditu memoriak. Informazio tekniko eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu globala azaldu beharko da (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma eta emaitzen adierazleak); gainera, zein egoeratan dagoen agertu beharko da. Honako apartatu hauek jasoko ditu:

  1. Proiektuaren izenburua.
  2. Eskatzailearen identifikazio datuak eta, hala dagokionean, sozietatearenak: IFZ: eratzeko data, kapital soziala eta abar.
  3. Proiektuaren aurrekariak eta haren beharraren justifikazioa. Adierazi beharko da zein arazori ematen dion irtenbidea, eta produktuaren eta merkatuaren bateragarritasunaren aurreikuspena ere bai.
  4. Proiektuaren eta helburuen deskribapena:
  5. Ekimenaren egungo egoera, produktuaren eta teknologia/prozesuaren dimentsioan, aliantza estrategikoak eta lankidetza eta hornitzaileen beste formula batzuk barne.
  6. Ekimenaren egungo egoera, merkatuaren dimentsioan, honako hauek barne: time to market; merkatuaren ezaugarriak eta proposaTutako negozio eredua; segmentuen planteamendua; balio proposamena; banaketa eta komunikazioa; eta bezeroekiko komunikazioa.
  7. Ekimenaren egungo egoera, dimentsio ekonomiko eta finantzarioan, eta legezkoan: inbertsioen aurreikuspenak, finantzazio beharrak, monetizazio ereduak eta abar.
  8. Nazioarteko proiekzioa eta proiektuaren eskalagarritasun orokorra.
  9. Proiektuaren fase nagusien eta garapenaren deskribapen laburra: lanaren kronograma, adierazleen eta kontrolaren jarraipena.
  10. Epe laburreko jarduketa plan orokorra definitzea ekimenaren esparru funtzionaletarako: produktuaren/teknologiaren garapena, marketinga eta negozio garapena, legezko eta arauzko beharrak betetzea, eta abar.
  11. Lan taldearen deskribapena (barrukoa eta kanpokoa).
  12. Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak: Proiektuaren bideragarritasun teknikoaren, merkataritzakoaren, ekonomikoaren eta finantzarioaren defentsaren laburpena.
  13. Proiektuaren eragin potentziala: proiektuak hiriaren ildo estrategikoekin duen lotura eta Sustapenak bultzatutako sektore estrategikoekin duena.

1.) Ekin+ Aholkularitza, bi fase ezberdinetan:

  • Fase Intensiboa: 4 hileko iraupena.
  • Jarraipen Fasea: 6 hileko iraupena.

Honako zerbitzu hauek emango dira fase horietan:

1.) Aholkularitza espezializatua.

1.1.) Ekin+ programaren aholkularitza

  • Lanaren ibilbide orria diseinatzea, erdietsi beharreko helburuak eta lortu beharreko mugarriak jasoko dituena.
  • Ezarritako helburuak erdiesteko banakako tutorizazioa.
  • Adituen aholkularitza, finantza planaren garapenaren, negozio ereduaren, gaitasun pertsonalen, internazionalizazioaren, berrikuntzaren, jabetza industrial eta intelektualaren, merkatuan sartzearen eta I+G+b proiektuak finantzatzeko deialdien inguruan.
  • Finantzaziorako sarbidea, Elkargi EBB abal funtsean lehentasunezko sarbidea barne.
  • Talent House eraikineko Ekin+ coworking espaziorako sarbidea, proiektua garatzeko, programak iraun bitartean.
  • Zabalkundea: programan parte hartzen duten proiektuak ikusaraztea eta sustatzea, Donostia Sustapenak antolatutako ekitaldien eta jardueren bidez.

1.2.) Osasunaren alorreko adituen mentoringa, Biodonostia OIIko ikertzaileen bidez:

  • Akonpainamendu prozesua, sektoreko adituekin esperientziak eta ikaskuntzak partekatuz, enpresa proiektua praktika klinikoan aplikatzeari buruz orientatzen duten osasun arloko profesionalekin elkarrizketak eginez.
  • Proiektuaren aplikazio-eremuarekin lotutako jarduera-datuak ematea.
  • Osasun-arloko garapenetan ibilbide-orriari buruzko orientazioa.

2.) Eskuragarritasun laguntza: gehienez ere 5.000 euroko laguntza ekonomikoa, dedikazioagatik eta laneko ibilbide orrian ezarritako helburuak erdiesteagatik.

3.) Proiektua proiektu berritzaile gisa baliozkotzea Donostia Sustapenaren berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren barruko programen eta laguntzen 2021ko deialdietarako, baldin eta onuradunak laguntza mota bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen baditu, eta dagokion laguntza behar bezala eskatzen badu.

4.) Nazioarteko konexioa, bioosasunaren alorreko ekosistema berritzailearekin

En el caso tratarse de un proyecto aún sin constituir la empresa, tanto el asesoramiento, el pago de la ayuda, y la validación del proyecto como proyecto innovador, estará condicionado por la constitución de la empresa en San Sebastián en el plazo máximo de la fase intensiva. Pasado este plazo, y si no cumpliera con este requisito, Fomento de San Sebastián suspenderá la participación en el programa, salvo que autorice lo contrario por causas debidamente justificadas.

Eskaerak sarrera erregistroan sartzen diren hurrenkeran ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Memoria tekniko eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa” eranskina), 100 puntura arte. Proiektua onartzeko, 65 lortu beharko dira, gutxienez.
  • Elkarrizketa Donostia Sustapenarekin eta IIS Biodonostiarekin, proiektua eta talde sustatzailea zehatzago ezagutzeko, eta proiektuak hasieran lortutako balorazioa egiaztatzea, hasieran adierazitako irizpideen arabera.

Proiektu bat onartu dadin, eta elkarrizketa egin dezan, memoria tekniko eta ekonomikoaren balorazioan gutxienez 65 puntu lortu beharko ditu.

Osasunaren alorreko tokian tokiko proiektuak izan beharko dira, honako ezaugarriren bat dutenak:

  • Irtenbide berri bat osasunaren, osasungintzaren eta abarren alorrean.
  • Balio diferentziala, merkatuarekin edo egungo sozietatearekin alderatuta.
  • Teknologiaren, ezagutzaren eta/edo berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
  • I+G proiektuak.
  • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak.

Proiektuak honako balorazio irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

Ideiaren bideragarritasuna: Merkatu garbi eta definitu bat azaltzea, baita balio proposamenaren lehiarako abantaila ere.  30 puntos
Ideiaren egingarritasuna: Talde sustatzailearen egokitasuna, ezagutza maila, esperientzia, harreman kapitala, proiektuaren garapènaren kronograma, eta abar. 35 puntos
Ekimenean inbertitzeko aukera: Eskalagarritasun potentziala eta epe ertainean altxortegi fluxuak sortzekoa. 20 puntos
Ekimenaren eragin sozial eta ekonomikoa: Gizarte, hiri edo enpresa erronka bati erantzuna ematea, zeinaren jatorria den, besteak beste COVID-19ak sortutako egoera. Donostia Sustapenak babestutako ildo eta sektore estrategikoak sustatzen dituzten proiektuak ere bai. 15 puntos
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA 100 puntos

Donostia Sustapena harremanetan jarri ahalko da gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten proiektuen egile diren eskatzaileekin, 60 puntu edo gehiago eskuratu dituztenekin, proiektua ondo ulertu dela bermatzeko.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilekoa izango da, eskaeraren erregistroko datatik hasita.


LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Online eskaera

Enpresa bat oraindik sortu ez duen ekintzailea bazara, EKIN+ OSASUNA programan parte hartzeko eskaera egin dezakezu esteka honetan

Online eskaera ekintzailea

Menú