Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Hautaketa prozesua abian

Connecting Talent 2021 Nazioarteko Mugikortasunaren Programaren helburua da unibertsitate-titulazioa duten gazte donostiarren trebetasunak garatzen laguntzea, nazioarteko erreferentziako erakundeetan 6tik 12 hilabete bitarteko egonaldi profesionalak eginaz.Connecting Talent 2021 Nazioarteko Mugikortasunaren Programaren helburua da unibertsitate-titulazioa duten gazte donostiarren trebetasunak garatzen laguntzea, nazioarteko erreferentziako erakundeetan 6tik 12 hilabete bitarteko egonaldi profesionalak eginaz.

Donostiako Sustapenak Connecting Talent Nazioarteko Mugikortasun programa abiaraztearen aldeko apustua egiten jarraitzen du 2021ean. Hiriko berrikuntza-ekosistemaren nazioarteko konexioak bultzatzearen aldeko apustu argia da, baita Donostiako gazteei gaitasunak garatzearen eta balio erantsiko aukera profesionalak eskaintzearen aldekoa ere.

MODALITATEAK:

1) International Connecting Talent Helmuga.

  • Donostiako Sustapenak aldez aurretik identifikatutako proiektuak dira, atzerriko erakundeetatik datozenak, zure nazioarteko egonaldia garatzeko.
  • Aukera ezazu hemen zure intereseko proiektua:

2) Garatu zure proiektua (Autokandidatura)

  • Modalitate honetan zeure proiektua aurkeztu beharko duzu, betiere berrikuntza-proiektua bada eta hiriaren estrategiarekin bat badator.
  • Horretarako, deialdian bertan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzu
  • Aurkeztu zure eskaera eta proiektua aukeratu duzun bekara

INGELESEKO PROBA EGIN BEHAR DUTEN PERTSONAK (2021/12/20)

BEKEN EZAUGARRIAK

  • 35 urte bitarteko donostiar gazteentzat.
  • 35 urte bitarteko donostiar gazteentzat.
  • 6 eta 12 hilabete bitarteko egonaldiak/bekak.
  • Baldintza: unibertsitate-titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
  • Hileko diru kopuru gordina: 1500 euro hilabeteko⦁ Eremu geografikoa: mundu osoa.

BETEKIZUNAK

  • Diplomatura, lizentziatura eta/edo goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
  • 35 urte bete gabe izatea 2021eko urtarrilaren 1ean.
  • Donostian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2021eko urtarrilaren 1ean, edo ikasketak hirian egin izatea betiere EAEn erroldatuta egonda.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo hortik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  • Kasu guztietan, ingeles maila altua izatea, C1 unibertsitate-ikasketa ofizialetako gradu-tituluetarako (antzinatasuna 4 urtekoa edo hortik beherakoa bada)
  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administratiboki edo penalki zigortuta ez egotea diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko eta horretarako gaitasunak kentzen dituen legezko debekurik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

IZENA EMATEKO EPE TELEMATIKOA

Bai 1. modalitatean, bai 2. modalitatean, epea zabalik 2021/11/30era arte.

* 2022ko otsailetik aurrera irtengo dira gazteak helmugara (gutxi gorabehera)

ONLINE ESKATZEKO PROZESUA 1. MOTA: PROIEKTUAK

Pertsona bakoitzeko eskaera bat onartuko da soilik.

Eskatu zure proiektua: 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Curriculum Vitaea ingelesez eta gaztelaniaz.
  2. Eskabidea aurkezten zaion proiektuari buruzko motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz).
  3. Eskatutako titulazioa duela egiaztatzen duen dokumentazioa (kopiak), eta, hala badagokio, dagokion homologazioa, instantzia eskudunak emana.
  4. Ingelesaren C1 ziurtagiria. Ziurtagiri hori baliozkotzat jotzeko, gehienez 4 urteko antzinatasuna izango du 2021eko urtarrilaren 1etik zenbatzen hasita.
  5. Jaiotza-data egiaztatzen duen dokumentazioa (NANa, jaiotza-agiria edo hori egiaztatzen duen beste edozein)
  6. Erroldatze-ziurtagiria, pertsona erroldatuta dagoen EAEko udalak emana.
  7. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen eranskina. (Zinpeko adierazpena).

2. MOTA: ZURE PROIEKTUA GARATU (autoeskaera)

Pertsona bakoitzeko eskaera bat onartuko da soilik.

Eskatu zure beka:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Proiektu bat parte hartzeko eskabidea, eskabide-eranskina: "Application form proiektua" (webgunearen bidez).
  • Nazioarteko proiektua deskribatzen eta justifikatzen duen Memoria; bertan, bekarako proiektua eta deialdi honen esparruan garatu beharreko jarduera identifikatu eta justifikatuko dira, eta bekarako erakundearen onarpena aurkeztuko da (Eranskina: “Application Form Proiektua”
  • Curriculum Vitaea ingelesez eta gaztelaniaz.
  • Eskabidea aurkezten zaion proiektuari buruzko motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz).
  • Eskatutako titulazioa duela egiaztatzen duen dokumentazioa (kopiak), eta, hala badagokio, dagokion homologazioa, instantzia eskudunak emana.
  • Ingelesaren C1 ziurtagiria. Ziurtagiri hori baliozkotzat jotzeko, gehienez 4 urteko antzinatasuna izango du 2021eko urtarrilaren 1etik zenbatzen hasita.
  • Jaiotza-data egiaztatzen duen dokumentazioa (NANa, jaiotza-agiria edo hori egiaztatzen duen beste edozein)
  • Erroldatze-ziurtagiria, pertsona erroldatuta dagoen EAEko udalak emana.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen eranskina. (Zinpeko adierazpena).

Hautaketa-prozesua honako proba hauek osatzen dute:

1) Ingeleseko froga: ahozkoa eta idatzia

  • Azterketa nahitaezkoa izango da ingeleseko erakunde ofizial baten C1 mailako titulurik ez duten pertsonentzat, gehienez 4 urteko antzinatasuna.
  • C1 titulazioa ziurtatzen duten erakunde ofizialak
    •     Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)
    •     Cambridge: Certificate in advanced english (CAE)
    •     TOEFL: 80-120/213- 247/550-597
    •     IELTS: 6.0
    •     Callan method: 8-11

Ingeleseko tituluen baliokidetasunen taula

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du eta beka bakoitzean jasota geratuko da.Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du eta beka bakoitzean jasota geratuko da. 

Gainerako hizkuntzetarako ez da maila-frogarik egingo, eta dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gogoratu gainerako hizkuntzetan ez dela beharrezkoa titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila akademiek edo irakasle partikularrek dokumentatu ahal izango dute.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako antzinatasuneko titulu ofiziala izan gabe hautapen-frogak ezarritako egunetan egiten ez dituzten pertsonak hautagai izateari utziko diote hautapen-prozesuan.

2) Ingeles-proba gainditu duten edo titulua duten pertsonei, honako hauetarako deia egingo zaie

  • Talde-dinamikak
  • Elkarrizketa pertsonalak

* 2022ko otsailetik aurrera irtengo dira gazteak helmugara (gutxi gorabehera)


DOCUMENTACION RELACIONADA


Nazioarteko mugikortasunaren programak Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan. Programa ondorengoa da: "Donostia Gazteekin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea".

conecting talent logos

Menú