Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia itxita

Tokiko enpresek kontratatzeko laguntzen programa. Laguntza hauek Donostian enplegua sustatzera bideratuta egongo dira eta 2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako laguntzen deialdiaren barnean sartzen dira  (2021eko ekainaren 30eko EHAA).

  • HELBURUA: Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden hiriko langabeak lan munduan txerta daitezela sustatzea. Langabe horiek Donostian ekintza zentroa duten enpresetan txertatuko dira, hainbat kolektiborentzako laguntza mota desberdinen bidez.Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden hiriko langabeak lan munduan txerta daitezela sustatzea. Langabe horiek Donostian ekintza zentroa duten enpresetan txertatuko dira, hainbat kolektiborentzako laguntza mota desberdinen bidez.
  • HARTZAILEA: Bertako enpresak (persona fisiko eta juridikoak). Bertako enpresatzat joko dira, Donostian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: gutxienez 3 hilabete eta 6 hilabete edo gehiagoko kontratazioak, gutxienez % 50eko lanaldiarekin.gutxienez 3 hilabete eta 6 hilabete edo gehiagoko kontratazioak, gutxienez % 50eko lanaldiarekin.
  • ZENBATEKOAK (eurotan): 3.000€-tik 9.900€ bitartean.3.000€-tik 9.900€ bitartean.

3.000€ jardunaldi osoko 3 hilabeteko kontratuagatik.  Laguntza hau 4.500€ arte handitu daiteke kolektibo (*) konkretu batzuetako pertsonak kontratatuz gero.3.000€ jardunaldi osoko 3 hilabeteko kontratuagatik. Laguntza hau 4.500€ arte handitu daiteke kolektibo (*) konkretu batzuetako pertsonak kontratatuz gero.

6.000€ 6 hilatebteko jardunaldi osoko kontratuagatik. 

Zenbateko hau 9000€ arte handitu daiteke kolektibo (*) konkretu batzuetako pertsonak kontratatuz gero.Lan egindako denborarekiko eta lanaldiarekiko proportzionala den zenbatekoa, 3 eta 6 hilabete bitarteko kontratuetarako.

* KOPURU GUZTIEK % 10EKO IGOERA IZANGO DUTE KONTRATUA EMAKUME BATEKIN EGITEN BADA 

(*) Kolektiboak: DSBEren hartzaile titularrak edo onuradunak. 35 urtetik beherako pertsonak.  Iraupen luzeko langabeak. Iraupen luzeko langabetzat joko dira, kontratatu aurreko 540 egun lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda daudenak, betiere aldi horretan, gutxienez, 360 egunean langabezia egoeran egon badira.  55 urtetik gorako pertsonak.
  • GASTUAK HAUTATZEKO EPEA/LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: lan kontratuak hasteko data 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartekoa. lan kontratuak hasteko data 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartekoa.
  • ESKAERA EPEA: Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauen iragarkia argitaratzen den egunetik hasi eta laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoak amaitu arte izango da (kasu horretan, baliabideak amaitu direla Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da) edo, bestela, deialdia amaitu arte, 2022ko urtarrilaren 31ra arte.Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) oinarri hauen iragarkia argitaratzen den egunetik hasi eta laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoak amaitu arte izango da (kasu horretan, baliabideak amaitu direla Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da) edo, bestela, deialdia amaitu arte, 2022ko urtarrilaren 31ra arte.

XEDEA

Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden hiriko langabeak lan munduan txerta daitezela sustatzea. Langabe horiek Donostian ekintza zentroa duten enpresetan txertatuko dira, hainbat kolektiborentzako laguntza mota desberdinen bidez.

a) Kolektibo hauetakoak diren langabeak kontratatzeko laguntzak:

  • DSBEren (Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta) hartzaileak edo onuradunak.- 35 urtetik beherako pertsonak.
  • Iraupen luzeko langabeak: Iraupen luzeko langabetzat joko dira, kontratatu aurreko 540 egun lehenago Lanbide
  • Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda daudenak, betiere aldi horretan, gutxienez, 360 egunean langabezia egoeran egon badira.
  • 55 urtetik gorako pertsonak

b) Kolektibo horietakoak ez diren langabeak kontratatzeko laguntzak.

Horretarako, hainbat zenbateko dituzten laguntzak martxan jarri dira, lanaldiaren eta kontratuaren iraupen desberdinen araberakoak, 4. artikuluko baldintzak betetzen dituzten jarduera ekonomikoko sektore guztientzat.

NORI ZUZENDUTA

Donostiako persona langabeak kontratatzen dituenen tokiko enpresei zuzendua, Donostian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoei

Laguntza deialdi honetara bideratutako errekurtso ekonomikoak agortu dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, deitu 943482800 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora. Azken kasuan, mezuaren gaia hau izango da: "2021EKO KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK" Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Eskaera orriarekin batera, laguntza ekonomiko hau eskatu nahi duten enpresa edo erakunde interesdunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: 

ERANSKINAK

  • "Eskaera" eranskin orria.
  • "Bankuko datuak" eranskin orria, dagokion banku erakundeak zigilatuta. Bankuko datuen eranskina edo banku dokumentu baliokidea
  • "Kontratazio datuak" eranskin orria

ENPRESAREN DOKUMENTUAK:

  • Eskatzailearen NANaren kopia, pertsona fisikoa bada.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFK eta, hala badagokion, sinatzailearen NANa. 
  • Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.

KONTRATAZIOAREN DOKUMENTUAK

  • Lan kontratuaren kopia non lanpostua, iraupena, lanaldia eta lantokia adieraziko diren.
  • Lan kontratuaren komunikazioa non lanbidea adieraziko den.
  • Kontratatutako pertsonaren NANaren/AIZaren kopia.
  • Lanbidek emandako "Inskripzio aldien txostena" dokumentua, kontratazio hasi ondorengo data duena. 
  • Langilearen lan bizitza osoa, Gizarte Segurantzak emandakoa eta dirulaguntzaren xede den kontratua hasi ondoren emandakoa.
  • Donostiako Udalak emandako errolda ziurtagiria, kontratuaren xede den pertsonaren kontratazio egunaren edo hori eskatzeko Donostia Sustapenari eskatutako baimenaren ondorengoa.
  • Kontratazioa diru sarrerak bermatzeko errentaren titularrei edo onuradunei egiten bazaie, egoera hori ziurtatzen duen Lanbidek emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.

Eskatzaile bakoitzeko, guztira, 5 laguntza eman ahal izango dira gehienez.

Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa eta diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek izango dira:

5.1. Kolektibo hauetakoak diren langabeak kontratatzeko laguntzak:

  • DSBEren hartzaile titularrak edo onuradunak.
  • 35 urtetik beherako pertsonak.
  • Iraupen luzeko langabeak. Iraupen luzeko langabetzat joko dira, kontratatu aurreko 540 egun lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda daudenak, betiere aldi horretan, gutxienez, 360 egunean langabezia egoeran egon badira.
  • 55 urtetik gorako pertsonak.
  1. 9.000,00 euroko gehieneko laguntza, lanaldi osoko 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko.
  2. 4.500,00 euroko gehieneko laguntza, lanaldi osoko 3 hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko.
  3. Lanaldi partzialeko 3 eta 6 hilabeteko iraupenak dituzten kontratazioen kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) iraupenarekiko eta lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da, eta lanaldiak ezingo du izan % 50etik beherakoa.

Kolektiboentzako laguntza guztietan, azkeneko zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonaren soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuen % 100etik gorakoa, kontratu amaierako kalte ordainak eta dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu osteko enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren kuota barne.

5.2. Kolektibo horietakoak ez diren langabeak kontratatzeko laguntzak:

  1. 6.000,00 euroko gehieneko laguntza, lanaldi osoko 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko.
  2. 3.000,00 euroko gehieneko laguntza, lanaldi osoko 3 hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko.
  3. Lanaldi partzialeko 3 eta 6 hilabeteko iraupenak dituzten kontratazioen kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) iraupenarekiko eta lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da, eta lanaldiak ezingo du izan % 50etik beherakoa.

Ez-kolektiboentzako laguntza guztietan, azkeneko zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonaren soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuen % 75etik gorakoa, kontratu amaierako kalte ordainak eta dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu osteko enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren kuota barne.

Lehen azaldutako zenbateko ekonomiko guztiak, %10 igoko dira, kontratuak emakumeentzat direnean.

Laguntza eskatu ostean lanaldia igotzeko egiten diren aldaketek ez dute eraginik izango amaierako justifikazioaren ondoren ematen den laguntzaren amaierako ebazpenean. Izan ere, laguntzak ezingo du izan hasieran emandako laguntzak baino zenbateko handiagoa.

Laneko kontratazioek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Kontratatuko pertsonek langabeak izan beharko dute eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzuan) enpleguaren eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute. Izen emate data lan erlazioa hasi aurreko egunekoa izango da. Langabeek ezingo dute egon alta egoeran, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langile gisa ezta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere, gutxienez lan erlazioa hasi aurreko egunetik.
  • Kontratatzeko beharrak 5. artikuluan jasotako modalitateren batekoak izango dira eta lan erlazioa hasteko data 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartekoa.
  • Kontratatuko diren pertsonak Donostian erroldatuta egongo dira, kontratuaren hasiera baino lehenagoko datarekin. Lan erlazioa hasi aurreko egunean, gutxienez, erroldatuta egon behar da, 2/2014 Foru Arauaren, urtarrilaren 17koren, Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergarenaren 42. artikuluan erakunde kontratatzailearekin (pertsona onuraduna) edo, artikulu horretan ezarritako moduan, harekin lotutako beste edozein erakunderekin lotuta dagoen pertsona fisikoaz bestelako helbide batean.
  • Lanpostua zuzenean erlazionatuta egongo da enpresaren jarduerarekin.
  • Lantokia Donostian izango du laguntzaren xede den kontratazioa duen pertsonak.
  • Kontratuak mantenduko dira dirulaguntzaren xede den nahitaezko iraupenean. Lan erlazioa dirulaguntzaren xede den aldia baino lehen amaitzen bada, laguntza atzera botako da, salbu eta lan erlazioa arrazoi objektiboengatik edo enplegatzailearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik amaitzen denean; kasu horretan, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, lan kontratuaren benetako iraupenarekiko proportzioan.
  • Kolektiboetako langabeei egiten zaizkien kontratazioek tipologia hauetako baten batekoak izan beharko dute:
  1. DSBEren (Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta) hartzaileak edo onuradunak.
  2. 35 urtetik beherako pertsonak kontratuaren egunean.
  3. Iraupen luzeko langabeak: Iraupen luzeko langabetzat joko dira, kontratatu aurreko 540 egun lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe enplegu eskatzaile gisa, "enplegu eskatzaile" gisa izena emanda daudenak, betiere aldi horretan, gutxienez, 360 egunean langabezia egoeran egon badira.
  4. 55 urtetik gorako pertsonak kontratuaren egunean.

Ez dira diruz laguntzeko modukotzat joko kontratazio hauek:

  • % 50etik beherako lanaldiarekin egiten diren kontratazioak.
  • Lanaldia aldatu zaien kontratuak, salbu eta hasieran kontratatuko lanaldia igotzeko aldaketak badira.
  • 5. artikuluan adierazitako kontratu aldi edo iraupen txikiagoko kontratazioak.
  • Onuradunarekin 2/2014 Foru Arauaren, urtarrilaren 17koaren, Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergarenaren 42. artikuluan xedatutako terminoetan lotuta dagoen edozein pertsona fisikoren kontratazioa.
  • Onuradunaren ezkontidearen, izatezko bikotearen (2/2003, maiatzaren 7koan, Legean ezarritakoarekin bat eratutako izatezko bikoteak direnean), bigarren mailako aurrekoen, ondorengoen edo albokoen kontratazioa (jatorria ahaidetasuna izan, odol ahaidetasuna izan, afinitatea izan, izatezko bikotea eratzetik sortutako harremana izan edo adopzioa izan), ezta onuradun horrekin 2/2014 Foru Arauaren, urtarrilaren 17koaren, Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergarenaren 42. artikuluko 3. apartatuko terminoetan lotura duten pertsonak ere.
  • Pertsonen lan kontratazioak, baldin eta enplegua sustatzeko hala deialdi honetan nola tokiko ekintzetarako aurreko deialdietan enpresa berean laguntza jaso duten kontratazioak badira.
  • Ez dira onartuko laguntza eskaeraren ondoren egindako kontratuen luzapenak.
  • Ez da onartuko kontratuak batzea (amatasunagatiko ordezko kontratuan izan ezik). Dirulaguntzaren xede den laguntza bakoitzerako kontratu bakarra onartuko da.
  • Ez dira onartuko prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo aldizkako kontratu finkoak.
  • Ez dira onartuko aldi baterako laneko enpresen kontratuak, langileak beste enpresa bati aldi baterako lagatzeko kontratazioari dagokionez.

Pertsona onuradun bakoitzeko, guztira, 5 laguntza eman ahal izango dira gehienez.

Laguntza guztiak ordainketa bakarrean ordainduko dira, egindako kontratazioaren azken justifikazioa egin ondoren.

Eskaerak erregistro ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, eta laguntza honetarako bideratutako baliabide ekonomikoak amaitu arte, oinarri hauetako 2. artikuluaren arabera. 

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da eskaera erregistratu zen egunetik, epe horretan ez dira kontuan izango dokumentazio administratiboa zuzentzeko aldiak. Laguntza emateko ebazpena ezarritako epean ez emateak ez du esan nahi laguntza ematen denik.

Eskaera ebazteko unean, Donostia Sustapenak horrekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazioa berrikusiko du.

Donostia Sustapenak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko da laguntza.

Ebazpenak pertsona eskatzaileei jakinaraziko zaizkie eta pertsona onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Deialdi honi buruzko jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez gauzatuko dira, eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez. 

Emandako ebazpenarekin desadostasunean egonez gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dira hilabete bateko gehieneko epean ebazpena ematen denetik hasita, eta Donostia Sustapenak zehazten duenari jarraituko zaio, eta, hala badagokio, bi alderdiak Donostiako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Era berean, aurrekonturik ez dagoelako dirulaguntzarik gabe gelditu diren erreserbako eskaeren zerrenda bat sortu ahal izango du Donostia Sustapenak, ondoren aurrekontua dagoenean, onartu ahal izateko.

Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, justifikazioa egin ondoren. 

Azken justifikazioa aurkezteko gehieneko epea 60 egun naturalekoa izango da, dirulaguntzaren epealdia amaitzen denetik kontatzen hasita.

Epe hori eskaeraren ondoren emango den ebazpenean zehaztuko da.

Dokumentazioa era telematikoan aurkeztu beharko da, eta eskaera aurkezteko erabili zen kanal berdina erabiliko da. Ez dira onartuko posta elektronikoaren bidez aurkeztutako justifikazioak.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Online eskaera

Menú