Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

NEURRIA: Merkataritzaren eraldaketa digitaleko prozesuak bultzatzera zuzendutako neurriak, Covid-19ak sorrarazi duen testuinguru sozioekonomikoan laguntzeko eta horretara egokitzeko tresnatzat.

XEDEA: Merkataritza-ekimen digitalak bultzatzea, hiriko merkataritzako enpresen eta autonomoen eraldaketa digitala sustatzeko, haien lehiakortasun dimentsioa hobetzera begira.

ONURADUNAK / BALDINTZAK:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea, honako epigrafeetakoren batean:
  • Diruz lagundutako inbertsioa Donostian kokatutako lantokira bideratzea.
  • Erakunde onuradunak lantoki bat edukitzea Donostian.
  1. 1.64 taldea: Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina.
  2. 1.65 taldea: Elikagai ez diren produktu industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina. Farmaziei eta erregaiei eta ibilgailuen erosketari dagozkien epigrafeetako (1.6521; 1.655, 1.654) multzoetakoak izan ezik.
  3. 1.66 multzoa: Merkataritza mistoa edo integratua; txikizkako merkataritza, merkataritza-establezimendu iraunkor batetik kanpo. 1.691 taldea: Etxerako gai elektrikoak, ibilgailu automobilak eta bestelako kontsumo ondasunak konpontzea. 1.971 taldea: Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak. 1.972 taldea: Ile-apainketako eta edertasuneko aretoak. 1.7552 taldea: Bidaia agentziek jendeari eskaintzen dizkioten zerbitzuak.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea laguntzaren xede den jardueran, urtebetetik gora eta etenik gabe, oinarri hauek argitaratzen diren egunean.
  • Pertsona juridikoen kasuan, enpresa txikia izateko baldintza betetzea eskaeraren unean.

DIRUZ LAGUNTEKO KONTZEPTUAK:

  • Komunikazio eta marketin digitala: kanal digitalak identifikatzen laguntzeko inbertsioak eta gastuak, sareetan ospea eta posizionamendua hobetzea, bezeroaren esperientzia hobetzea, fidelizaziorako aplikazioak, etab.
  • Inteligentzia analitikoa (datuen analisia): online analitikara bideratutako inbertsioak eta gastuak (webgunea, sare sozialak eta abar). Horri esker, datuak neurtu, bildu, aztertu eta online kanalaren trafikoa azter dezakegu, erabiltzaile digitalen portaera ezagutzeko. Analisi datuak eta online negozioa monitorizatzeko funtsezkoak izan daitezkeen adierazleak identifikatzea eta horiek interpretatzea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta horietako bakoitzean hartutako gastuetarako laguntzaren ehunekoa edo zenbatekoa:

  • Aholkularitza espezializatuari lotutako gastuak, inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak. Aholkularitzari lotutako gastuen % 20koa izango da laguntza, eta gehienez ere BERREHUN (200,00 €) EUROKOA.
  • Ekintza-eremu batzuetan –marketin digitala, datuaren analisia eta E-commerce tresnak garatzeko eta ezartzeko behar diren inbertsioak eta gastuak. Atal honetan deskribatutako eremuetan egindako inbertsioaren eta gastuen % 80koa izango da laguntza, eta gehienez ere MILA ETA BOSTEHUN EUROKOA (1.500,00 €).
  • Ordenagailuak eta tabletak erostea. Kontzeptu horretan egindako inbertsioaren % 30ekoa izango da laguntza, eta gehienez HIRUREHUN (300) EUROKOA.

Laguntza hau, aurreko paragrafoetan azaldutako esparruetan egindako inbertsio eta gastuengatik ateratzen dena, handitu egin daiteke honako baldintza hauek betetzen badira:

  • % 30eko gehikuntza erakunde eskatzailea Donostia marketplaza: www.dssmarketplaza.eus udal plataformari atxikita badago eskaera egiten den unean edo atxikitzen bada eta bertan alta ematen bazaio, 15 egun naturaleko epean, laguntza-eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita, eta hala erasota utziz gero eskabidearen eranskinean.
  • % 10eko gehikuntza, onuraduna hiriaren ekialdean baldin badago eta eskabidearen eranskinean hala adierazten badu. Hiriko ekialdekotzat jotzen dira auzo hauetako merkataritza enpresak: Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.
  • % 10eko gehikuntza zerbitzua garatzen edo ematen duen enpresa Donostiakoa baldin bada.

Gehikuntzak metatu ahal izango dira, baina laguntzaren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, BI MILA (2.000 €) EURO baino handiagoa izan.

Laguntza bat emango da enpresako. Inola ere ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta zeharkako gainerako zergak.

BATERAGARRITASUNA. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira xede bererako beste dirulaguntza, laguntza edo bitarteko batzuekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada, Oinarri arautzaileetako 7. artikuluan ezartzen denarekin bat.

ZUZKIDURA EKONOMIKOA: 2021eko AZAROAK 26

ZUZKIDURA EKONOMIKOA: 125.000,00€

INBERTSIOAK ETA GASTUAK EGITEKO EPEA. Laguntza eskatzen den jardueretako inbertsioak eta gastuak egiteko epea 2021eko ekainaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31 artekoa izango da.

ESKAERA EGITEKO EPEAK: Eskaera aurkezteko epea GAOn argitaratzen denetik 2022ko urtarrilaren 31 artekoa edo bitarteko ekonomikoak agortu artekoa izango da.

Eskaerak norgehiagokarik gabeko lehiaren bidez ebatziko dira, hau da, sarrera-erregistroko hurrenkeraren arabera.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Online eskaera


 

devisePrograma hau Donostiako Sustapenak parte hartzen duen DEVISE europar proiektuaren jardueren barruan kokatzen da. DEVISE-aren helburua da hiriko sektore estrategikoen digitalizazioa bultzatzeko eta EBko Interreg Europe programak kofinantzatzen du. DEVISE proiektuari buruzko informazio gehiago lortu dezakezu hurrengo estekan: https://www.interregeurope.eu/devise/
Menú