Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko laguntzen programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez CIC NANOGUNEkin lankidetzan
  • NORENTZAT: Lantokia Donostian duen enpresa. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonuaren kofinantzaketa: Sustapena %55, ZTK %35 eta onuraduna %10. Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa hartu beharko du bere gain.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 15.500€
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 6 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2022eko Uztailaren 31 da.
  • DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2021ko Azaroaren 10era arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

CIC NanoGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

CIC nanoGUNE nanozientzian eta nanoteknologian espezializatutako ikerketa kooperatibo zentrua da eta Donostian kokatuta dago. 2009ko urtarrilean ireki zen eta gaur 80 ikerlari baino gehiago ditu bere lantaldean. Urte hauetan, nanozientzia esparru anitzetan abangoardia ikerketak garatu ditu eta jakintza eta teknologia eskualdaketarako proiektuetan aurrena izan da. Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene edo Prospero Biosciences bezalako nanoteknologiko oinarria duten enpresa berrien sorkuntzan betekizun handia eduki du. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziak Maria de Maeztu saria eman dio bere ikerketa proiektuagatik. Sari hau estatu mailan garrantzitsuenetakoa da.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.
  2. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko zentroa edo establezimendua Donostian duen tokiko proiektua izatea.
  3. Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Salbuespen gisa, onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak.
  4. Ezin izango dira onuradun izan irabazi asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak,
  5. Ezin izango dira onuradun izan beste erakunde batzuen % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak, beste erakunde horiek izanik Sektore Publikoko erakundeak (sektore publikoko erakundetzat hartuko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen dituen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotakoak), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare sozietateak edo elkargo profesionalak. Hala ere, espezifikoki, onuradun izan ahalko dira atal honetako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta ez-betetzearen zioa badator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide baten mende egotetik edo haren partaidetzatik.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: DonostiaINN Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izanez gero, sare horretako Agente Zientifiko Teknologiko izatea egiaztatzen duen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen erabakia.

Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

CIC NanoGUNE bono teknologikoaren diru-laguntzaren bitartez proiektuak babesteko zuzendutako Donostiako Sustapenak eta CIC NanoGUNEk zuzendutako baliabide ekonomikoak 41.850 euro dira. Kopuru hau aldatu ahal izango da bi alderdiek hala erabakitzen badute.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, hiru bonu proposatzen dira, gehienez, 15.500 € bakoitzeko (BEZ kanpo). Bonoaren aldi bereko finantzaketa honakoa izango da:

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
15.500€

Sustapena 55%

CIC Nanogune 35%

Enpresak / ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek papera fabrikatzeko erabilitako altzairuzko arrabolen itsaspen eta lehortze propietateak hobetu nahi ditu.

Paperaren ekoizpen kateko altzairuzko arrabolen materialak estaltzeko aukera ikertu nahi da, itsaspenaren aurkako eta lehortzeko propietateak hobetzearren.

Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

  1. Altzairuzko arrabolaren gainazalean mikroegiturak fabrikatzea, prentsatze eta lehortze prozesuan altzairuzko arrabolen itsaspenaren aurkako propietateak eta/edo hidrofilikoak hobetzearren.
  2. TiCN, TiAIN, DLC… motako material ez-organikoen edo Teflón® erako material organikoen propietateak eta horien eragina aztertzea, prentsatze eta lehortze prozesuetan altzairuzko arrabolen estaldura gisa erabiltzeko.
  3. a) eta b) konbinatzea. Mikroegiturak dituzten prototipoak fabrikatzeko teknika gisa litografia optikoa erabiliko litzateke. Behin prozesua optimizatuta, industriarako eskalatzea litografia optikoaren eta/edo laser ablazioaren bidez egin daiteke.

Aipaturiko materialekin arrabolak estaltzeko dauden teknikak honako hauek dira: ihinztadura katodikoko lurrunketa sistemak (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition). Lurrunketa teknika estaltzeko aukeratutako materialaren arabera hautatuko da. Aipaturiko teknikak jada industrian erabiltzen dira edo laster erabiltzen hastea aurreikusten da.

Lehen urratsa litzateke prototipoak fabrikatzea, estaltzeko material ezberdinak eta/edo mikroegituren diseinu ezberdinak erabiliz altzairuzko pieza txikietan. Prototipo horiek hasierako analisiak egiteko balioko dute.

Proposamenak abantaila ekonomikoak, energetikoak eta ingurumenekoak ditu. Gainera, aurrerapen horri esker, paperaren fabrikazio prozesua eraginkorragoa izatea aurreikusten da.

Paperaren leuntasuna eta distira hobetzea.

2. Adibidea: (ENPRESA): farmazia sektoreko enpresa batek bere formulazioen eraginkortasuna hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea osagai aktiboak nola banatzen diren matrize polimerikoko eskala nanometrikoan.

Produktu farmazeutikoen hainbat formulaziotan osagai aktiboen presentzia eta nanoeskalako banaketa ikertu nahi da. Eremu hurbileko mikroskopio optikoa erabiliko litzateke (s-SNOM).

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Espektroskopia infragorriaren bidez (FTIR espektroskopia), material organikoak identifika daitezke; hori dela eta, asko erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (osagai farmazeutiko aktiboak nahiz matrize polimerikoak). Duela gutxi nano-FTIR teknika garatu da, espektroskopia infragorria egiteko aukera ematen duena eskala nanometrikoan, eta karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera ireki du. Infragorriaren espektroak nanoeskalan neurtu ez ezik (nano-FTIR; 30x30x60 nm inguruko bolumenaren karakterizazio kimiko osoa), xurgapen irudi nanometrikoak ere neur daitezke (2D mapaketa, infragorrien maiztasun zehatz batean, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin). FTIRen antzera, nano-FTIR karakterizazio teknika ez suntsitzailea da. NanoGUNE erreferentea da mundu mailan teknika honetan, eta neurketa zerbitzuak eskaintzen ditu.

Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

  1. Laginez hornitzea. Enpresak aztertu beharreko laginak emango lituzke. Ziurrenik, enpresak kontrol laginak ere emango lituzke (adib., osagai hutsak, muturreko formulazio ez komertzialak).
  2. Laginak prestatzea. Eremu hurbileko mikroskopia (s-SNOM) bidez karakterizazioa egiteko, laginen ebakidurak egingo lirateke. Prozedura horri esker, s-SNOM bidez neurtzeko gainazal lau egokiak lortuko lirateke, eta, gainera, laginaren gainazaleko osagaiak degradatuta ez egotea ziurtatuko litzateke.
  3. Erreferentziazko infragorriaren xurgapeneko espektro lokalak neurtzea (nano-FTIR espektroak, material hutsetan). Espektro horien arabera, osagai bakoitzaren xurgapen maiztasun esklusiboak aukeratuko lirateke, ondorengo neurketetan erabiltzeko.

d) Laginean dauden osagaien nanoeskalako mapaketa egitea. Horretarako, xurgapen irudiak neurtuko dira lehen hautatutako maiztasunetan (adib., 5x5 m-ko irudiak).

e) Irudietan aurkitutako osagaietan infragorriaren xurgapen espektroa neurtzea (nano-FTIR), karakterizazio kimiko osoa egiteko.

Osagai guztien nanoeskalako banaketa ezagututa hobeto ulertuko lirateke produktu farmazeutikoen fabrikazio prozesuak, prozesu horiek optimizatuko lirateke, eta, batez ere, produktuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko lirateke.

3. Adibidea: (ENPRESA): polimeroen enpresa batek hainbat tamainatako core-shell partikulak fabrikatzen ditu, polimeroen konbinazio ezberdinak erabilita. Jakin nahi dute bi faseak bereizita dauden eta core-shell konformazioa osatzen duten, ala bi faseak nanoeskalan nahastuta dauden.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Partikulak matrize batean enbutitzea, ebakidura bat prestatzea (hots, partikulen zeharkako ebakidurak) eta ebakidura horren karakterizazio kimikoa egitea, bi faseen banaketa ikusteko. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat desberdinak izan daitezkeen arren, laneko metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

4. Adibidea: (ENPRESA): kosmetiko enpresa batek hainbat osagairen presentzia eta nanoeskalako banaketa aztertu nahi ditu produktu kosmetiko batean. Horrez gain, produktu horren eta osagai horien banaketa aztertu nahi ditu gizakiaren ilean, bai eta horiek kentzea erraza ote den ere.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagin bat prestatzea proposatuko litzateke. Laginaren egoera/biskositatearen arabera, produktu horren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean edo laginaren beraren ebakidura bat egingo litzateke. Gizakion ileari dagokionean, ez luke prestaketa espezifikorik beharko, zuzenean ilean neurtu ahal izango litzateke eta. Lagin horietan, produktu kosmetikoaren karakterizazio kimikoa egingo litzateke (eta giza ilearena ere bai, batez ere proteinak), eta osagaien presentzia eta banaketa neurtuko lirateke, produktuan bertan nahiz giza ilean. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopio optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Laginen prestaketa espezifikoa nahiz analisi espezifikoa apur bat desberdinak izan daitezkeen arren, laneko metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea)

5. Adibidea: (ENMPRESA): altzairuzko moldeak egiten dituen enpresa bat ohartu da bere azken produktuaren propietate mekanikoek okerrera egin dutela, ekoizpen prozesuan hainbat altzairu hornitzaile eta mekanizazio prozesu txandakatzearen ondorioz.

Proposatuko litzatekeen irtenbidea:

Prozesatua izan aurretik eta ondoren, mikroskopia elektronikoaz altzairuaren karakterizazioa eginda, metalaren kristal egiturari buruzko informazio garrantzitsua lortu genezake, eta piezan dauden elementu guztiak identifikatuko genituzke. Datu horiei esker jakingo genuke arazo horiek jatorriz kalitate txarreko altzairua erabiltzeagatik diren, ala moldearen fabrikazio prozesuari lotutako arazoen ondorio diren.

CIC NANOGUNE BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.

Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa.

CIC NANOGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA
1. FABRIKAZIO PLATAFORMA

1.1. Geruza fineko hazkunde-zerbitzuak (estaldurak / coatings)

Zer eskaintzen dugu:

  • Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
  • Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
  • Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).
  • .

Aukerak:

  • Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
  • Estaldura islagaitzak.
  • Estaldura biobateragarriak.
  • Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
  • Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
  • Apaindura-estaldurak.
  • Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
  • Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.

Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…

Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)


1.2. Nano/mikro fabrikazioaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  1. Mikro/nano egituren fabrikazioa.

Aukerak:

  1. Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
  2. Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
  3. Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
  4. Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.

Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…

Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam).


1.3. Laginak prozesatzeko zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
  • Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
  • Hautazko jaulkitzea.
  • Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
  • Laginen eta probeten eskuzko leunketa.

Aukerak:

  • Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
  • Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
  • Gainazalaren aldaketa topografikoak.
  • Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
  • Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2 u O2 atmosferatan.
  • Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.

nteresgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…

Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.


1.4. Nano/mikrozuntz zerbitzuak – Electrospinning

Zer eskaintzen dugu:

Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.

Aukerak:

  • Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
  • Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
  • Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
  • Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.

Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…

Ekipoa: elektrospinnig sistema.

2. KARACTERIZAZIO PLATAFORMA

2.1. Egiturazko karakterizazioaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
  • Materialen kristal-fasea identifikatzea.
  • Topografiaren 2D analisia.
  • Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
  • Egiturazko simulazioa.

Aukerak:

  • Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
  • Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
  • Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
  • Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
  • Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak,…
  • Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
  • Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.

Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.

Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM)


2.2. Karakterizazio magnetikoaren eta elektrikoaren zerbitzuak

Propietate elektrikoen neurketak

  • Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)
  • Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.
  • Erresistentzia magnetikoaren neurketak.

Neurketa magnetikoak

  • Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).
  • Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).

Aukerak:

  • Propietate magnetikoen karakterizazioa.
  • Propietate elektrikoen karakterizazioa.
  • Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.

Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.

Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak.


2.3. Karakterizazio kimikoaren zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu:

  • Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
  • Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
  • Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.

Aukerak:

  • Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
  • Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
  • Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
  • Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
  • Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).

Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.

Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX)


  • 2.4. Bestelakoak (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

  • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
  • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
  • I+G proiektuak izatea
  • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
  • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
  • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko.
  • Bono Teknologikoari buruzko berariazko balorazioa (“Teknologia-bonuen berariazko dokumentazioaren gidoia” eranskina): 30 puntu gehienez. Gutxienez 15 puntu lortu behar dira laguntza onartu ahal izateko.

Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira.

Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Donostiako Sustapenak aukera izanen du gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuekin harremanetan jartzeko, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

Bonu teknologikoaren laguntza (Eranskina: “Bonu teknologikoen berariazko dokumentazioaren gida”) ondoren adierazten den bezala baloratuko da.

1. Bonu Teknologikoaren balorazio espezifikoa  
1. Aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuen egokitasuna 10
2. Jasotako zerbitzu teknikoen ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea 10
3. Enpresak teknologia zer mailatan bereganatu duen: ekipoaren egokitasuna, zentro teknologikoekin aldez aurretik izandako lan esperientziak 10
BONU TEKNOLOGIKOAREN BALORAZIO ESPEZIFIKOA 30

Behin eskaera onartuta, teknologia eta ikerketa zentroak aurrekontu bat egingo du, eta negoziazio fase bat egingo da hiru aldeen artean (pertsona onuraduna, teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzaren pean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko.

Bonu Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren azken dimentsioa eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta onuradun horrentzako bonu bihurtuko da, aurrekontuan jasotako jarduerak egiteko. Bonua emateak ez du esan nahi onuradunari zenbateko ekonomikoa zuzenean ordainduko zaionik.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Online eskaera

Menú