Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko laguntzen programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez CIC BIOMAGUNEkin lankidetzan
  • NORENTZAT: Lantokia Donostian duen enpresa. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonuaren kofinantzaketa: Sustapena %55, ZTK %35 eta onuraduna %10. Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa hartu beharko du bere gain.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 15.500€
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 6 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2022eko Uztailaren 31 da.
  • DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2021ko Azaroaren 10era arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

CIC biomaGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

CIC biomaGUNE ikerketa-zentro kooperatiboa da, biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza erregeneratiboaren eremuetan ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea helburu duena, ikerketako eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak eginaz edota sektore anitzeko eta hirugarrenetara irekitako agente sozialei eta enpresa-mundukoei emaitzak erakusteko, hedatzeko eta prestatzeko jarduerak eginaz.

CIC biomaGUNEren animaliategian AAALACen ziurtagiria dago; haren irudi molekularraren unitatea Azpiegitura Zientifiko Tekniko Berezi (ICTS) izendatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Zentroko I+G+B kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 araua betetzen du.

CIC biomaGUNE Estatuko Ikerketa Agentziak María de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa akreditatuta dago.

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.
  2. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko zentroa edo establezimendua Donostian duen tokiko proiektua izatea.
  3. Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Salbuespen gisa, onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak.
  4. Ezin izango dira onuradun izan irabazi asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak,
  5. Ezin izango dira onuradun izan beste erakunde batzuen % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak, beste erakunde horiek izanik Sektore Publikoko erakundeak (sektore publikoko erakundetzat hartuko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen dituen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotakoak), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare sozietateak edo elkargo profesionalak. Hala ere, espezifikoki, onuradun izan ahalko dira atal honetako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta ez-betetzearen zioa badator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide baten mende egotetik edo haren partaidetzatik.

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: DonostiaINN Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izanez gero, sare horretako Agente Zientifiko Teknologiko izatea egiaztatzen duen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen erabakia.

Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, gehienez 15.500€-ko balioa den bonu bat planteatzen dira, BEZa kanpo. Bonuaren kofinantzaketa honako hau izango da:

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
12.500€

Sustapena 55%

CIC BIOMAGUNE 35%

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

1. Adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek produktu eskaintza dibertsifikatu nahi du ekoitzitako paperari balioa gehituaz, sentsorikaren sektorean sartzeko.

Paperari propietate sentsorikoak emateko aukera ikertu nahi da, analitoak detektatzeko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.

Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

  1. Eredu analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena erabakitzeko.
  2. Nanopartikulak diseinatzea eta fabrikatzea nahi diren propietateekin, eta propietateak egiaztatzea.
  3. Behar adina nanopartikula ekoiztea proba pilotuak egiteko.
  4. Paper aldatua ekoiztea eta eredu analitoa detektatzeko propietateak egiaztatzea.

Nanopartikulak hasieran eskuz ekoitziko lirateke kimika koloidalaren bitartez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatuko litzateke erreaktore espezifikoak erabilita. Analitoak detektatzeko, Ramanen espektrometria erabiliko litzateke.

Proposamen honen abantailak dira: balio erantsi oso handiko produktua, inbertsio oso txikiarekin eta ekoizpen prozesua ia aldatu ere egin gabe.

2. Adibidea: inplante biomedikoetan, medikuntza birsortzailean eta abarretan material berriak erabiltzea aztertzen duen ekintzailea. Pertsona horrek bere produktuaren egonkortasun eta biobateragarritasun azterketa behar du. Irudi molekularrari esker, inplanteetako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak lortu daitezke, eta zelula kultiboen bidez toxikotasuna zehaztu daiteke.

Azterketa honetan zehaztuko litzateke esperimentaziorako animalia batean ezarritako material baten bilakaera eta material horrek zeluletan eragiten duen toxikotasuna. Behar izanez gero eta material motaren arabera, materialaren markaketa erradioaktiboa egingo litzateke, organismoan nola banatzen den aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta iraizte ibilbideak ikusteko.

CIC BIOMAGUNE BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

CIC BIOMAGUNE ZERBITZUEN KATALOGOA
1. FABRICACIÓN DE NAOPARTÍCULAS (Plataforma de nanofabricación coloidal)

Produkzio, euskarri esperimental, aholkularitza eta nanopartikulen prestakuntza zerbitzuak (10 - 200 nm), metodo ezberdinekin sintetizatuak, material ezberdinekin eta propietate ezberdinekin. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta funtzionalizazio superfizial ugarikoak izan daitezke.

Egunero ekoitzi ohi ditugun nanopartikulen adibideetan honako hauek sartzen dira:

  • Tamaina ezberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
  • Urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura ezberdinekin;
  • Silika eta pNIPAM nanopartikulak.

Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.

2. Laginen analisia mikroskopia elektronikoaren bitartez (Mikroskopia elektronikoaren plataforma - EM)

TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi-zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.

Ekipo hauek ditugu:

  • FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken generazioko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera.
  • LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin ekipatua.
  • image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko edozein ekiporako.
  • Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoa, 626 eredyam edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
  • JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, lagin-kopuru handia prozesatzeko, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
  • JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin ekipatua eta OXFORD INCA EDXS sistema.
  • Laginen prestaketarako xede anitzeko kamera, GATAN ALTO1000, SEMean zuzenean muntatua.
  • Murgiltze bidezko izozkailua, plunge freezer system FEI VITROBOT
  • Goi presioko izozkailua, LEICA HPM100
  • freeze substitution sistema, LEICA AFS-II
  • Cryo-ultramicrotome LEICA UC7/FC7
  • freeze fracture, freeze etching eta sputtering sistema, GATAN ALTO1000
3. Masen espektroskopia zerbitzua eta makromolekulen karakterizazioa (masen espektroskopia plataforma - MS)

Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, aplikazio ezberdinetarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura-zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etabar). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.

Sistema analitiko ezberdinak ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta bestelako konbinazio egokiak aplika ditzakegu helburu esperimentalean.

Plataforma honek ondorengo ekipoak ditu:

  • UPLC LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer-erkin akoplatuta, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
  • Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC)
  • Voyager-DE PRO Biospectrometry Workstation. MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) masen espektrometroa, reflector analyzer bat duena.
  • UltrafleXtreme III
  • iCAP-Q ICP-MS Thermo Fisher masa-espektrometroa da, eta ppb / ppt mailako detektatze-mugak dituen plasma induzituaren iturri akoplatua (ICP-MS) du. Talka/erreakzio zelula eta energia zinetikoaren bereizkeria (KED) ditu, egoera atomikoan dauden elementuak detektatzeko.
4. Lagin likidoen analisia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren bitartez eta MRI-rako kontraste-agenteen analisia (Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren Plataforma - NMR)

NMR bidezko analisi-zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste-agenteen azterketa Erresonantzia Magnetikoaren bitartez (MRI).

Metodoa aplikatzeko adibideetan honako hauek sartzen dira: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.

1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.

Erabiltzen den ekipamendua:

  • NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI sondarekin ekipatua ohiko lanetarako eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P sonda, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
  • Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste-agenteak aztertzeko diseinatua.
5. Biomaterialen eta biosuperfizien propietate fisiko-kimikoen karakterizazioa, metodo analitikoen sorta zabala aplikatuta (Espektroskopia optikoaren plataforma).

Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; poblazio zelularren edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.

Zerbitzua prestatzeko, teknika analitiko ezberdinak ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.

Gure ekipoak:

  • Mikroskopio fokukidea (Zeiss LSM 880), mototoi anitzeko laserrarekin.
  • Cell Observer / Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer)
  • Raman-IR mikroskopioa (Renishaw in Via Raman)
  • Fluxu-zitometroa (BD FACSCantoll)
  • Dikroismo zirkularra (Spectropolarimeter Jasco J815)
  • UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio)
  • Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorologia)
  • Scannig Calorimeter hedagarria (DSC Nano III 6300)
  • Isothermal Titration calorimeter (VP-ITC-MicroCal)
6. Azaleren karakterizazioa eta produkzioa eskala atomikoan (Azalerak fabrikatzeko eta analizatzeko plataforma)

Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez-organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa-prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido-geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xehen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.

Halaber, azalera baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, morfologian prozesu superfizialek duten eragina, e.a. azalduaz.

Horrez gain, sputtering bidez, elementu ezberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jarri ditzakegu.

Plataforma honetan ondorengo ekipamendua dago:

  • SPECS SAGE HR 100 sistema, batez beste 100 mm-ko erradioko PHOIBOS analizatzailearekin ekipatua, zehaztapen atomiko kuantitatiborako eta azaleraren kimika 5-10 nm inguruko sakoneraino. XPS sistemak X izpien AlKα edo MgKα iturria erabiltzen du.
  • sputtering ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, azalerako pelikula xeheak, dentsoak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
  • AFM Multimode V indar atomikoko mikroskopioa azaleren laginen alderdi morfologikoa, zimurdura, alekaren tamaina, e.a. zehazteko.
7. Konposatu kimikoen, makromolekulen eta nanopartikulen erradiomarkaketa (Erradiokimika plataforma)

Hainbat irrati-isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECTen irrati-trazatzaileez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakozindinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.

Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.:

Plataformak ondorengo ekipamendua du:

  • IBA Cyclone 18/9 ziklotroia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) bizkortzeko; 7 iturekin honako hauen ohiko produkziorako: [18F]F-, [18F]F2, [13N]NH4+, [15O]O2, [11C]CO2 eta [11C]CH4, eta itu solidoa 89Zr eta 64Cu produzitzeko.
  • Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi-moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
  • Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
  • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia-tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin ekipatua.
  • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi radiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldi baterako 10 neurri 15-1000 keV tartean.
  • Gasen kromatografia (GC) sugarreko ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
  • Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).
8. Molekula eta nanopartikula erradioaktiboen biobanaketaren in vivo azterketak irudi nuklearraren bitartez (Irudi nuklearraren plataforma)

Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliaz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional ugari eta esanguratsua eskuratzen da.

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

Plataformak ondorengo ekipamendua du:

  • β, g, X-Cube de Molecubes hiruhileko sistema, PET, SPECTeta CT irudi nuklearrak bereizmen submilimetriko bereziarekin egiteko
  • PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Esku-ohearen mugimendua urrunetik kontrolatua, gorputz osoaren irudi eta guzti. Berreraiketa FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidez. Erosketa egonkorra edo dinamikoa, multi-ohea eta zerrenda-moduan.
  • SPECT-CT (eXplore speCZT CT 120). FOV axiala, 8 cm-koa; FOV transaxiala, 7,6 cm-koa (arratoia) eta 3,2 cm-koa (sagua). Detektagailu solidoen eraztun osoa (10 buru) eta kolimatzaile zilindriko trukagarriak. Bereizmen energetiko handia: hainbat isotoporen aldi bereko detekzioa.
  • Autoerradiografia-sistema. Interesatzen diren ehun/organoetan erradiotrazatzailearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko ataletan ere bai, energia kapturatzeko matrizearen laginaren esposizioaren bitartez.
9. Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-zerbitzua (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma - MRI)

Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta; tartean, animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioetan, ebakuntza-gelak ekipatuta daude animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko; halaber, ekipo osagarri ugari daude; anestesia-sistemak, monitorizazio fisiologikoaren ekipoak RM-rekin bateragarriak, infusio-ponpak, termostatizazio-sistemak, e.a.

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

  • MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina ugari.
  • MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu altuko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste ia 8 kanal. Bobina ugari (13C, 19F eta 31P bezalako nukleoen detekzioa).
  • Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.
10. Irudien analisia (Image Analytics plataforma)

Irudien analisiaren plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipo ezberdinetan lortutako irudi guztien prozesatua eskaintzen du (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia). Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

11. Esperimentazio-animaliak ukuiluratzeko eta maneiatzeko zerbitzua (Animaliategia)

4 gela independente ditugu karraskariak banako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera-azterketetarako.

Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak ukuiluratzen ditugu.

Animaliategia AAALAC International-ek egiaztatua dago; hau da, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, animalien giza tratua zientzian sustatzen duena.

Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago...

12. in vivo entseguen zerbitzu integrala, esperimentatzeko animalia txikiena (Irudi Molekularraren Unitatea)

Erradiokimika, Irudi nuklearra, Erresonantzia Magnetikoaren Irudia, Irudiaren Analisia eta Animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa-proiektuak eta proiektu multimodalak egiteko eremu preklinikoan, edota aplikazioak garatzeko Irudi Molekularraren eta Funtzional Preklinikoaren eremuetan eta Nanomedikuntzan.

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

  • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
  • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
  • I+G proiektuak izatea
  • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
  • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
  • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko
  • Bono Teknologikoari buruzko berariazko balorazioa (“Teknologia-bonuen berariazko dokumentazioaren gidoia” eranskina): 30 puntu gehienez. Gutxienez 15 puntu lortu behar dira laguntza onartu ahal izateko.

Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira.

Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Donostiako Sustapenak aukera izanen du gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuekin harremanetan jartzeko, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

Bonu teknologikoaren laguntza (Eranskina: “Bonu teknologikoen berariazko dokumentazioaren gida”) ondoren adierazten den bezala baloratuko da.

1. Bonu Teknologikoaren balorazio espezifikoa  
1. Aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuen egokitasuna 10
2. Jasotako zerbitzu teknikoen ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea 10
3. Enpresak teknologia zer mailatan bereganatu duen: ekipoaren egokitasuna, zentro teknologikoekin aldez aurretik izandako lan esperientziak 10
BONU TEKNOLOGIKOAREN BALORAZIO ESPEZIFIKOA 30

Behin eskaera onartuta, teknologia eta ikerketa zentroak aurrekontu bat egingo du, eta negoziazio fase bat egingo da hiru aldeen artean (pertsona onuraduna, teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzaren pean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko.

Bonu Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren azken dimentsioa eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta onuradun horrentzako bonu bihurtuko da, aurrekontuan jasotako jarduerak egiteko. Bonua emateak ez du esan nahi onuradunari zenbateko ekonomikoa zuzenean ordainduko zaionik.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Online eskaera

Menú