Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko laguntzen programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez CEITekin lankidetzan
  • NORENTZAT: Lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handia. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (euroak): 12.500€
  • GASTUAK AUKERATZEKO EPEA/LAGUNTZA EMATEKO EPEA: 6 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2022eko Uztailaren 31 da.
  • DEIALDIA EGITEKO EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2021ko Azaroaren 10era arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

Ceit Zentro Teknologikoaren Elkartearekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

CEIT irabazi asmorik gabeko ikerketa zentroa da. 1982an Nafarroako Unibertsitateak sortu zuen eta kontratupeko ikerketa aplikatuz proiektu industrialak gauzatzea da bere egitasmo nagusia.

Enpresen I+D sailekin elkarlan estuan dago eta gazte ikertzaileak hezituz gizarteari mesede egiten dio.

Honako hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

a) Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.

b) Tokiko proiektu bat izatea, ondoren zehazten den moduan:  

  • Talentu Berritzailea laguntzen kasuan (1. kapitulua), laguntzaren bidez kontratatuko den pertsonaren lantokiak Donostian egon beharko du.
  • Innplanta laguntzen kasuan (2. kapitulua), Donostian kokatuko da lagundutako jarduera edo inbertsioa. Nazioartekotze eta sustapen ekintzetarako laguntzen kasuan, Donostian kokatuko da onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
  • I+G+b agenteen bidez proiektu teknologikoak garatzea xede duten Bonu Teknologikoa laguntzetan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6, 3.7 kapituluak), Donostian kokatuko da diruz lagundutako proiektuaren zentroa edo establezimendua.

c) Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Pertsona juridikoen kasuan, Innplanta laguntzak jasotzeko (2. kapitulua), baldintza hauek ere bete beharko dira:

  1. Pertsonaren aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa, edo haren operazioen bolumena ez izatea kopuru horretatik gorakoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den moduan.
  2. Plantillaren batez bestekoa ez iristea 50 langilera. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanaldi osoko urte bakoitzeko langileak.  Lanaldi partzialeko langileen kasuan, zenbaketa izango da lan eginiko orduekiko proportzionala.

Entitatea sozietate talde bateko kide denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudeak taldeko entitate guztiei buruzkoak izango dira.

Guztizko aktiboa eta operazio bolumena zenbatzeko orduan, aintzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 46. artikuluaren eta hura garatzeko arauen arabera egin beharreko ezabatzeak. Salbuespen gisa, Bonu Teknologikoa laguntzen kasuan (3, 3.1, 3.2, 3.3, 3.4, 3.5, 3.6 eta 3.7 kapituluak), onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak. .

d) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Salbuespen gisa, Talentu Berritzaile laguntzen kasuan (1. kapitulua), onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak. Sare hori ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen du.

e) Ezin izango dira onuradun izan irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko zuzentarauen transposizioa egiten dutenak Espainiako ordenamendu juridikora) % 25 baino gehiagoko partaidetza duten erakundeak. 2014/24/EB, otsailaren 26koa.

Hala ere, salbuespen gisa, onuradun izan ahalko dira, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

  • Gainetik duten edo % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea. Salbuespen hori Talentu Berritzailea laguntzen kasuan bakarrik aplikatzen da (1. kapitulua).

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: DonostiaINN Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izanez gero, sare horretako Agente Zientifiko Teknologiko izatea egiaztatzen duen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen erabakia.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantzaketa mota hauek planteatzen dira:

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
8.000€

Sustapena 70%

Ceit 30%

12.500€

Sustapena 55%

Ceit 35%

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

Bi bonu motetan, Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

Emango den bonu mota honako alderdi hauen arabera zehaztuko da:

  • Onuradunen tipologia: ekintzaileek, 5 urtetik beherako start-up-ek, mikroenpresek (10 langile baino gutxiago) lehentasuna izango dute 8.000 euroko bonuen eta kategoria horietan sartzen ez diren onuradunen aldean.
  • Eskatutako zerbitzu teknologikoaren irismena.
  • Ebaluazioan lortutako puntuazioa.
  • Eskaera aurkezteko unean dagoen aurrekontua.

Onuradunari bonua eman zaiola jakinarazten zaion unean zehaztuko da zer bonu mota jasoko duen.

Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

1. Adibidea: garapen teknologikoak martxan dituen eta faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa. Adibidez:

Enpresak produktu sorta bat du eta berri bat merkaturatu nahi du (adibidez, sentsore bateriadunen sare bat du eta sentsore autoelikatuen sare bat nahi du). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, entseguak ordaintzeko funtsak edo energiaren zatia kudeatzeko software garapen zehatz bat lortu ditzake.

Enpresak produktu bat du (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (adibidez, eskuzko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatzeko eta bistaratzeko modulu berri bat). Bonu Teknologikoa programaren bidez, enpresak funtsak lortu ditzake, proiektuaren neurriaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoaren azterketa egiteko, arkitekturari buruzko aholkularitza teknologikorako, aplikazioaren kodea garatzen den bitartean monitorizazioa eta akonpainamendu orokorra ordaintzeko, modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko.

2. Adibidea: produktu/zerbitzu ideia bat duen eta produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa egin nahi duen ekintzailea:

X ekintzaileari produktu/zerbitzu teknologiko bat bururatu zaio (adibidez, kale batean aparkatzeko libre dauden plazak adierazteko gailua), eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta irtenbide hori merkatuak onartuko lukeen prezio tartearen barruan egongo litzatekeen ere. Pertsona ekintzaileak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa ordaintzeko funtsak lortu ditzake. Azterketak puntu hauek izango lituzke:

  • Eskakizun funtzionalak aztertzea.
  • Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezkoak diren teknologiak aztertzea – abantailak eta desabantailak identifikatzea, bai eta horiei lotutako kostua ere (RFID duten baldosak farolei lotuta, ikusmen artifiziala, errealitate areagotua, etab.).
  • Bloke nagusiak eta horiei lotutako kostua identifikatzea.
  • Garapen teknologikoko estrategian bideratzea.

CEIT BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

CEIT-eko ZERBITZUEN KATALAGOA
EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK
  • Produktuen bideragarritasunaren analisiak EIKT teknologien bidez.
  • Hardwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta HWaren berrikuspena.
  • EMC ziurtapenaren analisiak.
  • HWaren prestazio mekanikoen analisiak (tenperatura eta bibrazioak).
  • Hari gabeko komunikazio-produktuen ezaugarritzea, ikuspegi funtzionaletik (egokitzapena, igorritako potentzia, banda-zabalera eta abar).
  • - Softwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta SWaren berrikuspena.
PRODUKTU DISEINUKO ZERBITZUAK
  • Produktuen bideragarritasun-azterketak, kontzeptu-diseinua abiapuntu hartuta (materialak hautatzea, fabrikazio-prozesuen identifikazioa, kostuen estimazioa).
  • Produktu-inguratzaileen diseinua.
  • Produktu-inguratzaileen prototipatze azkarra.
  • Produktuen gaineko esfortzuen analisi estatikoak (indarrak, tentsioak materialean eta abar).
  • Produktuen gaineko esfortzuen analisi dinamikoak (azelerazioak eta abar).
  • Neke mekanikoaren eta termo-mekanikoaren eraginpeko produktuen bizitza-iragarpena.
  • Produktuen analisi ergonomikoa.
  • Hasierako Hardwarea.
 Ingeniaritza elektrikoko, elektronikoko, mekanikoko SISTEMA INDUSTRIALENTZAKO ZERBITZUAK eta materialak
  • Mekanismoen analisiak (multibody simulazioak, tolerantzia-analisiak eta abar)
  • Zarataren eta bibrazioen analisiak (simulazioak eta landa-probak)
  • Elikatze-sistemen analisiak (potentzia-bihurgailuen, baterien, superkondentsadoreen, motorren eta abarren dimentsionamendua)
  • Analisi termikoak (FEM simulazioak, neurri esperimentalak eta abar)
  • Industria-prozesuen analisiak eta optimizazioa (fluxuen, kontsumoen, zerbitzu-kalitatearen eta abarren simulazioa)
EZAUGARRITZE ZERBITZUAK
  • Gas-neurketak.
  • Uraren kalitate-neurketak.
  • Airearen kalitate-neurketak.
  • Materialen ezaugarritze optikoa.
  • Produktuen ezaugarritze termikoa.
  • Zarata eta bibrazioen ezaugarritzea.

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

  • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
  • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
  • I+G proiektuak izatea
  • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
  • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
  • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko.
  • Bono Teknologikoari buruzko berariazko balorazioa (“Teknologia-bonuen berariazko dokumentazioaren gidoia” eranskina): 30 puntu gehienez. Gutxienez 15 puntu lortu behar dira laguntza onartu ahal izateko.

Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira.

Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Donostiako Sustapenak aukera izanen du gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuekin harremanetan jartzeko, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

Bonu teknologikoaren laguntza (Eranskina: “Bonu teknologikoen berariazko dokumentazioaren gida”) ondoren adierazten den bezala baloratuko da.

1. Bonu Teknologikoaren balorazio espezifikoa  
1. Aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuen egokitasuna 10
2. Jasotako zerbitzu teknikoen ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea 10
3. Enpresak teknologia zer mailatan bereganatu duen: ekipoaren egokitasuna, zentro teknologikoekin aldez aurretik izandako lan esperientziak 10
BONU TEKNOLOGIKOAREN BALORAZIO ESPEZIFIKOA 30

Behin eskaera onartuta, teknologia eta ikerketa zentroak aurrekontu bat egingo du, eta negoziazio fase bat egingo da hiru aldeen artean (pertsona onuraduna, teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzaren pean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko.

Bonu Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren azken dimentsioa eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta onuradun horrentzako bonu bihurtuko da, aurrekontuan jasotako jarduerak egiteko. Bonua emateak ez du esan nahi onuradunari zenbateko ekonomikoa zuzenean ordainduko zaionik.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Online eskaera

Menú