Choose Demos

Default
Launch
Default
Social Network
Launch
Social Network
Business
Launch
Business
Agency
Launch
Agency
Fitness
Launch
Fitness
Fashion
Launch
Fashion
TV Shows
Launch
TV Shows
Portfolio
Launch
Portfolio
F.A.Q.
Launch
F.A.Q.
About Us
Launch
About Us
Gallery
Launch
Gallery
Services
Launch
Services
Contact
Launch
Contact
Intro
Launch
Intro
Article
Launch
Article
Search
Launch
Search
Profile
Launch
Profile
Group
Launch
Group
Inbox
Launch
Inbox
Members Grid Canvas List
Launch
Members Grid Canvas List
Members Grid List
Launch
Members Grid List
Members Table List
Launch
Members Table List
Connections
Launch
Connections
Edit Profile
Launch
Edit Profile
Forum Index
Launch
Forum Index
Categories
Launch
Categories
Topics List
Launch
Topics List
Topic
Launch
Topic
New Topic
Launch
New Topic
Profile
Launch
Profile
Search
Launch
Search
Statistics
Launch
Statistics
User List
Launch
User List
Deep-Purple
Launch
Deep-Purple
Orange
Launch
Orange
Indigo
Launch
Indigo
Green
Launch
Green
Purple
Launch
Purple
Brown
Launch
Brown
Black
Launch
Black

Deialdia irekita

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko laguntzen programa. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK)

  • HELBURUA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bidez IIS Biodonostiarekin lankidetzan
  • NORENTZAT: Lantokia Donostian duen enpresa. ZTBESko kide baten partaidetza duen enpresa. Ekintzailea.
  • NABARMENDU BEHARREKO BESTE EZAUGARRI BATZUK: Bonu-mota desberdinak, bai bonuaren balioari dagokiona, bai bonuen baterako finantzaketaren ehunekoa. Teknologia-bonuaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
  • GEHIENEZKO ZENBATEKOA (eurotan): 12.500 €
  • GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA: 6 hilabete, laguntzaren aldeko ebazpena ematen denetik, eta gehienezko data 2022eko Uztailaren 31 da.
  • DEIALDIAREN EPEA: Oinarri hauen iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, 2021ko Azaroaren 10era arte.
  • GAOn ARGITARATZEKO DATA: 2021/07/15.

IIS Biodonostiarekin lankidetzan, tokiko enpresa eta pertsona ekintzaileek sustatutako proiektuak sustatu eta garatzea, transferentzia teknologikoaren eta Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren bidez.

IIS BIODONOSTIAk ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa, osasun zerbitzuetakoa eta osasun sistemako programak sustatzeko helburua du. Osasun sistemako programak eta politikak zientifikoki funtsatu nahi ditu eta traslazional ikerketari lehentasuna eman. Gipuzkoako lurraldean jakintza zientifikoak praktika klinikora eskualdatzea azkartzeko fokatuta dago.

Azken urteotan, epe luzera eta epe ertainera gure gizarteak dituen erronkei erantzuteko

Honako hauek dir pertsona onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten

  1. Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.
  2. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko zentroa edo establezimendua Donostian duen tokiko proiektua izatea.
  3. Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa. Salbuespen gisa, onuradunak izan ahalko dira ere enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak.
  4. Ezin izango dira onuradun izan irabazi asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak,
  5. Ezin izango dira onuradun izan beste erakunde batzuen % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak, beste erakunde horiek izanik Sektore Publikoko erakundeak (sektore publikoko erakundetzat hartuko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen dituen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotakoak), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare sozietateak edo elkargo profesionalak. Hala ere, espezifikoki, onuradun izan ahalko dira atal honetako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta ez-betetzearen zioa badator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide baten mende egotetik edo haren partaidetzatik

Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: DonostiaINN Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

Dokumentazio administratiboa:

  1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
  2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
  3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
  4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izanez gero, sare horretako Agente Zientifiko Teknologiko izatea egiaztatzen duen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen erabakia.

Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

  • Proiektuaren izena.
  • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
  • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
  • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
  • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
  • Proiektuaren inpaktu potentziala.
  • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa Eranskina: "Bono teknologikoen dokumentazio espezifikoaren gidoia": Gutxienez, honako informazioa barne hartuko du:

  • I+G+b Agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasunaren Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra arrazoituz.
  • Proiektuarekin lotuta dagoen lan-taldearen deskribapena, teknologia zentroarekiko kontaktu-lanak egingo dituena.
  • Aurreikusitako lanaren kronograma.
  • Teknologia zentroekin izandako aurretiko esperientziak.

Laguntza eskatzen duena pertsona fisikoa bada (enpresa sortu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, honako informazioarekin.

  • Gako-bazkideak: Proiektua bultzatzen duten pertsonen aurkezpena.
  • Gako-jarduerak: Garatuko diren jardueren xehetasuna.
  • Balio-proposamena: Planteatutako abantailaren xehetasuna.
  • Bezeroen segmentua: Xede-bezeroei buruzko informazioa eta erakartzeko modura.
  • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena.
  • Aurreikusitako diru-sarrera iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena.
  • Proiektua garatuko den zentroa edo tokia Donostian kokatzearen konpromisoa.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 bonu izanen ditu, eta teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzak bonu bat izanen du gehienez.

Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantzaketa mota hauek planteatzen dira:

Bonuaren gehieneko balioa (BEZ kanpo) Aldi bereko finantzaketa
8.000€

Sustapena %70

II Biodonostia % 30

12.500€

Sustapena %70

II Biodonostia %30

Enpresak/ekintzaileak bonoaren balioaren %10 ordaindu beharko du

Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

Bonuaren eskatzaileak proposa dezake zer bonu mota eskatu nahi duen, baina Institutuak eta Donostia Sustapenak erabakiko/proposatuko dute bonu mota.

Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

1. Adibidea: diagnostiko genetiko pertsonalizatua, “direct-to-consumer”, egiten duen enpresa batek diagnostikoen zorroa handitu nahi du, eta pankreako eta bularreko minbizien azterketa sartu.

Odol laginen diagnostikoa egiteko protokoloen diseinua eta prestaketa ikertu nahi dira, pazienteak pankreako edo bularreko minbizia izateko arriskurik ote dagoen diagnostikatzeko.

Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

  1. IIS BIODONOSTIAren Genomikako Plataformarekin bilera, Institutuak dituen erremintak eta ekipamenduak ezagutzeko eta diagnostiko genetikoan eta genomikoan zer teknika erabiltzen dituen jakiteko.
  2. Diagnostiko genetiko orotan egin beharreko gutxieneko urratsak edo baldintzak bateratzea.
  3. Diagnostiko genetiko baten adibide praktiko bat egitea.
  4. Institutuak diagnostiko genetikoaren protokolo bat idaztea, enpresa onuradunak dituen baliabideetan eta teknologian oinarrituta.

IIS BIODONOSTIAren Genomikako Plataformak dituen teknikek, erremintek eta ekipoek, haren know-how eta esperientzia profesionalarekin batera, enpresa onuradunaren jarduera erraztuko lukete, lehen mailako ezagutza praktikoa lortuko bailuke, etorkizunean diagnostiko genetikoaren inguruko protokolo profesionalak abian jartzeko.

2. Adibidea: (ENPRESA): Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan, EAE abangoardiako posizio batean jartzeko helburuarekin, osasun emaitzak asistentzia prozesuen eta osasun kudeaketaren oinarri gisa erabiltzeko aukera ematen duten teknologia erraztaileak garatuta, jarduerak eta produktuak nazioartera eramateko gaitasun handia duten gure enpresa sareko enpresen bidez munduko beste leku batzuetara esportatu daitezkeen teknologiak garatu nahi dira.

Medikuntza pertsonalizatuaren ildo horretan, arreta jartzen da teknologia omikoen integrazioan, IT eta Big Data irtenbideekin.

Industria enpresek dimentsio anitzeko datuak modu sistematizatuan atzemateko asistentzia eredu bat sortuko dute, eta horrek aurrerapen kualitatibo batera eramango gaitu eremu estrategiko hauetan: medikuntza pertsonalizatua, Big Data for Better Outcomes eta Value Based Healthcare.

Asistentzia eredu berri honek gaixoa azterketaren erdian jartzen du, ahalduntzen du, eta bere plan terapeutikoan parte hartzeko aukera ematen dio.

Eredu horretan, ezinbestekoa da dimentsio anitzeko datuak atzemateko, gaixoen segmentazioa egiteko, emaitzak monitorizatzeko eta erabaki klinikoan laguntzeko erremintak garatzen dituzten industria enpresek parte hartzea.

IIS BIODONOSTIAren Berrikuntzarako Laguntza Unitateak enpresa harremanetan jartzen du osasun ingurune bioteknologiko edo biomedikoko hainbat agenterekin, araudiari buruzko aholkularitza eskaintzen die, etab.

Era berean, kasu honetan, IIS BIODONOSTIAk, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen bitartez, laguntza eskain dezake datuak kudeatzeko software bat garatzeko, ospitaleratutako gaixoen tratamendu klinikoa errazteko eta optimizatzeko, big-dataren eta data-mining tekniken goraldia aprobetxatuaz.

Halaber, Institutuaren Biologia Konputazionaleko Plataformak proiektua babestu dezake datuak ustiatuta eta aldagaien arteko harremanak bilatuz, kudeaketa klinikoa optimizatzeko, beste alderdi askoren artean.

3. Adibidea: produktuen garapenaren sektoreko enpresa batek aztertu nahi du bertan garatutako produktu batek zer efektu duen hainbat zelula lerrotan.

Institutuak zelula kultiboak analizatzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzen du, eta hainbat produktuk zelula lerro batean duten efektuaren azterketa erraztu dezakete. Gainera, produktua animaliengan probatzen bada Animaliategiko Plataforman, Histologiako Plataformak ehunen azterketa immuno-histologikoa egin dezake. Aldi berean, Ikerketa Klinikoaren Plataformak azterketa kliniko formal bat egin dezake ondorengo faseetan, gizakiengan probatzeko.

IIS BIODONOSTIA BONO TEKNOLOGIKOAREN ZERBITZUEN KATALOGOA

IIS BIODONOSTIAKO ZERBITZUEN KATALAGOA
IIS BIODONOSTIAREN ZERBITZUAK

IIS Biodonostiako Ikerketa Bultzatzeko Plataformaren, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen eta Ikerketa Taldeen zerbitzuen eskaintza, Donostiako Sustapenaren 2018ko Bonu Teknologikoan emateko.

OSASUN BIOTEKNOLOGIAREN EREMUKO LABORATEGI ZERBITZUAK
Animaliategi Plataforma eta Operazio-gela Esperimentala
  • Animaliengan Ikerketak egiteko Proiektuen diseinua.
  • Animalia-eredu esperimentalen garapenaren zuzendaritza.
  • Prozedura esperimentalen aholkularitza metodologikoa eta zientifikoa.
  • Entsegu preklinikoen definizioaren koordinazioa.
  • 1 motako proiektuetan koordinazioa eta aholkularitza.
  • Plataformako langileek erabiltzaileentzako prestakuntza ematea ekipoak eta teknikak erabiltzeko.
  • Martxoaren 20ko ECC/566/2015 aginduko parametroen gaineko etengabeko prestakuntza; agindu horren bitartez, helburu zientifikoetarako eta irakaskuntzarako esperimentazio-animaliak erabiltzen dituzten langileek bete beharreko trebetasun-baldintzak ezartzen dira.
  • Espezializazio-ikastaro mediko-kirurgikoak antolatzea teknologia eta sistema berrietan.
  • Animalien osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua.
  • Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeari, Gaitutako Organoari eta Eskumeneko Agintaritzari proiektuak baimentzeko beharrezko dokumentazioa izapidetzea.
  • Espezie ezberdinen organoen eta ehunen hornidura.

Biologia Konputazionaleko Plataforma

  • Datu-meatzaritza, estatistika-analisia eta izaera ezberdineko irudi-datuen eta datu omikoen analisia (transkriptomikoak, epigenomikoak eta mutazionalak); datuak plataforma teknologiko ezberdinek sortutakoak izango dira (mikroarray-ak eta NGS sekuentziazio masiboa), oinarrizko biologiako nahiz biomedikuntza aplikatuko aplikazioetarako.
  • Aholkularitza esperimentuen diseinuan.
  • Nazioarteko lankidetzen bitartez urte askotako esperientziaren ondoren baliozkotutako eta optimizatutako softwarea erabilita, kalitate-kontrola eta datuen analisia.
  • Lortutako emaitzak informazio eta guzti sartzea datu-base biologiko eta biomediko askotan, algoritmoak etengabe egokituaz.
  • Informazioaren zenbakizko tratamenduaren eta horri dagokion ezagutzaren interpretazio biologikoaren arteko hesia estaltzea.
  • Aholkularitza emaitzak interpretatzeko eta horiei balioa emateko esperimentu gehigarriak proposatzeko.

Kultibo Zelularren Plataforma

  • Aholkularitza kultibo zelularrekin loturiko ikerketa-lerroetan eta kultibo zelularren laborategien muntaketan.
  • Ehunetatik mota zelular ezberdinak lortzea (lehen lerroak).
  • Lerro egonkorren edo hilezkortuen kultiboak: eskatutako mota zelularra badagoen informatzea, horren mantentzea, handitzea eta kriokontserbazioarekin batera.
  • Kultiboko lerro zelularren mantentzea esterilitate-baldintza zorrotzetan, horien inguruko esperimentuak behar bezala egitea ziurtatzeko.
  • Ugaltze eta bideragarritasun zelularraren gaineko entseguak.
  • Transfekzio-entseguak.
  • Zitotoxitate-entseguak.
  • Kutsadura detektatzea mikoplasma bidez.
  • Lerro zelularrak baliozkotzea.
  • Seahorse (metabolismo zelularra) entseguak edozein zelula-motarekin.
  • Inmufluoreszentzia eta mikroskopioan fluoreszentzia ikustea.

Genomika Plataforma

  • Sekuentziazio kapilarra: plasmidoen edo anplikonen sekuentziazioa, mikrosateliteak, MLPA.
  • Generazio berriko sekuentziazioa (NGS): neurrirako gene-panelak, mikroorganismoak, target sequencing.
  • Adierazpen genikoa denbora errealean.
  • PCR bidezko genotipatua denbora errealean edo RFLP.
  • Proteinen kuantifikazio anitza Luminex teknologia bidez.
  • PCR digitala: kuantifikazio birikoa, sentsibilitate handiko adierazpen genikoa, sakontasun handiko genotipatua.
  • Adierazpeneko mikroarray-ak: Affymetrix-ek Genechip plataformarako eskainitako edozein array.
  • ELISA entseguak eta proteinen kuantifikazioa Appliscan plaken irakurgailuarekin.
  • Proiektu bakoitzerako protokoloak neurrira diseinatzea, ondoen egokitzen den teknologia erabiliaz. Horretarako, laborategiko beharrezko ekipazioa eskura dago, IIS Biodonostiako beste Plataformen erraztasun osagarriekin batera (esate baterako, segurtasun-kanpai biologikoak).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

Histologia Plataforma

  • Aholkularitza histologiako laborategien muntaketan.
  • Ehunen prozesamendua.
  • Parafinan eta OCTn sartzea.
  • Blokeen ebakidurak OCTn (kriostatoa).
  • Blokeen ebakidurak parafinan (mikrotomoa).
  • Finkatzea eta deskaltzifikazioa.
  • Errutina-tindaketak eta tindaketa bereziak.
  • Inmunohistokimikoak (antigorputzaren prestaketarekin).
  • Inmunofluoreszentziak (antigorputzaren prestaketarekin).

Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

Ikerketa Klinikoaren Plataforma

  • Azterketa klinikoen diseinua: protokoloaren eta horren inguruko dokumentuen idazketa eta egokitzapena.
  • Ikerketa klinikoko azterketen eskaerak erakunde arautzaileei.
  • Entsegu klinikoen erregistroa.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua hautatzea, kontratatzea eta izapidetzea entsegu klinikoetan.
  • Azterketa zentroetan egiteko kontratuen kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen dokumentazioaren fitxategi ofizialak egitea.
  • Proiektuarekin loturiko administrazio-dokumentazioa burutzea eta horren segimendua egitea.
  • Azterketa klinikoaren project management eta inplikaturiko langileen koordinazioa.
  • Azterketa klinikoak egiteko beharrezkoak diren pertsonen edo zerbitzuen kontratazio-profilak definitzeko aholkularitza: Monitoreak, Site Study Coordinator, Data Manager, Nurse Research, e.a.
  • Entseguaren medikazioaren kudeaketa.
  • Azterketa klinikoen monitorizazioa.
  • Erregistroen eguneratzea eta mantentzea eta txostenak bildatzea eskumeneko agintariei.
  • Entsegu klinikoen lagin biologikoak ateratzea, prozesatzea eta maneiatzea.
  • Azken txostena egitea.
 BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAK

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen egitekoa da kultura berritzailea bultzatzea eta hedatzea, instituzio anitzeko eta diziplina arteko taldeak sortzeko esparru egokia emanaz, ebatzi gabeko arazo klinikoei irtenbidea emateko teknologiak elkarren artean diseina ditzaten.

Unitateak beharrezko akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu Berrikuntza Prozesuaren etapa ezberdinetan (Merkaturako Transferentzia Prozesua), ideia horiek Osasun Sistemari eta Gizarteari balioa emango dioten produktu edo zerbitzu bilakatzera iritsi daitezen.

Osasun-mailako osagai bioteknologikoa edo biomedikoa duten enpresak Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua osatzen duten kideekin lotzeko balio du, Donostiako ingurune bikainaren barnean. Tartean, honako hauetako pertsona ospetsuak aurkitzen dira: Osasun-arloko I+G+b, Donostialdeako OSI, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Unibertsitate ezberdinak, Ikerketa Zentroak, Zentro Teknologikoak eta sektoreko Enpresak.

IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa guztiei eta berrikuntzan indarrak garatu nahi dituzten proiektuei:

  • Osasun-langileak behar klinikoa detektatzen duen unetik laguntza eskaintzea.
    • a) MIdeien ebaluazioa.
    • b) Laguntza ikerketako ideiak eta emaitzak baloratzeko.
  • Lehendik dauden baliabide teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
  • Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G+b proiektuak gauzatzeko, IIS Biodonostiak parte hartzen duen I+G+b sare handiaren barnean.
  • Finantzaketa bilatzea.
  • Ikertzaileei aholkularitza Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren inguruan.
  • Ikertzaileei aholkularitza emaitzen ustiapen-akordioen inguruan.
  • Hirugarrenekin jabetza intelektualeko lizentziak negoziatzea eta emaitzak ustiatzea Institutuak parte hartzen duen proiektuetan.

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

IKERKETA BIOSANITARIOA

IIS Biodonostiak batez ere gaixoari bideratutako ikerketa translazionala bultzatzen du, Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuan burututako ikerketa osoari estaldura ematen dio, eta instituzio anitzeko eta diziplina arteko lankidetza-egituraren bitartez herritarren osasuna hobetzen ahalegindu nahi du.

Institutuaren ikerketa-lana 7 gaikako eremutan antolatzen da, eta horietan 350 bat ikertzaile biltzen dira 26 taldetan; antzeko gaiak jorratzen dituzten osasun-proiektuak garatzen lagun dezakete, hots, Donostiako hirian abian jarritakoak.

Jarraian, IIS Biodonostia osatzen duten ikerketa-eremuak eta -taldeak agertzen dira:

Neurozientziak.

  1. Gaixotasun neurodegeneratiboak.
  2. Gaixotasun neuromuskularrak.
  3. Esklerosi anizkoitza.
  4. Neurodegenerazio sentsoriala.
  5. Adimen Osasuna eta Asistentzia Psikiatrikoa.

Gibeleko eta Urdail-hesteetako gaixotasunak.

  1. Urdail-hesteetako gaixotasunak.
  2. Gibeleko gaixotasunak.
  3. Urdail-hesteetako genetika.

Gaixotasun infekziosoak.

  1. Txerto bidez prebeni daitezkeen gaixotasunak.
  2. Arnas-infekzioa eta Mikrobioen aurkako erresistentzia.
  3. HIESA eta GIB infekzioak.

Onkologia.

  1. Bularreko minbizia.
  2. Onkologia molekularra.
  3. Onkologia zelularrak.

Gaixotasun sistematikoak.

  1. Bihotzeko gutxiegitasuna: etiologia hipertentsiboa eta balbularra.
  2. Esku-hartze terapeutikoa gaixotasun kardiobaskularretan.
  3. Obstetrizia eta Ginekologia.

Epidemiologia eta Osasun Publikoa.

  1. Lehen arreta.
  2. Ingurumen epidemiologia eta haurren garapena.
  3. Epidemiologia klinikoa.
  4. Gaixotasun kronikoen eta kutsakorren epidemiologia
  5. Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa.

Bioingeniaritza.

  1. Biologia konputazionala eta Sistemen biomedikuntza.
  2. E-Osasuna
  3. Ehunen ingeniaritza.
  4. Berrikuntza.

Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2014 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

  • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
  • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
  • I+G proiektuak izatea
  • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
  • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
  • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

  • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko.
  • Bono Teknologikoari buruzko berariazko balorazioa (“Teknologia-bonuen berariazko dokumentazioaren gidoia” eranskina): 30 puntu gehienez. Gutxienez 15 puntu lortu behar dira laguntza onartu ahal izateko.

Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira

Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa). 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta. 5
1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza. 10
2. Hiriarekiko lotura: Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak 5
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 70

Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

Bonu teknologikoaren laguntza (Eranskina: “Bonu teknologikoen berariazko dokumentazioaren gida”) ondoren adierazten den bezala baloratuko da.

1. Bonu Teknologikoaren balorazio espezifikoa  
1. Aurkeztutako proiektuan eskatutako zerbitzuen egokitasuna 10
2. Jasotako zerbitzu teknikoen ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea 10
3. Enpresak teknologia zer mailatan bereganatu duen: ekipoaren egokitasuna, zentro teknologikoekin aldez aurretik izandako lan esperientziak 10
BONU TEKNOLOGIKOAREN BALORAZIO ESPEZIFIKOA 30

Behin eskaera onartuta, teknologia eta ikerketa zentroak aurrekontu bat egingo du, eta negoziazio fase bat egingo da hiru aldeen artean (pertsona onuraduna, teknologia eta ikerketa zentroa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzaren pean eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatzeko eta definitzeko.

Bonu Teknologikoaren laguntzarako zehaztutako proiektuaren azken dimentsioa eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean, eta onuradun horrentzako bonu bihurtuko da, aurrekontuan jasotako jarduerak egiteko. Bonua emateak ez du esan nahi onuradunari zenbateko ekonomikoa zuzenean ordainduko zaionik.

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita.


LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTUAK

Online eskaera

Menú