45 urte baino gehiago dituzu eta laguntza behar duzu enplegua bilatzeko?45

Lagun diezazukegu 45 urtetik gorakoentzako hainbat proiektu zehatzen bidez.

1

ORIENTABIDE INDIBIDUALA

Orientabideko teknikari batek egingo dizun elkarrizketa pertsonal baten bidez, aholkua emango dizute zure ibilbide profesionalean aurrera egiteko, CVa gaitasunen arabera landuz, zure profila berrikusiz, gehien eskatzen diren gaitasunak kontuan hartuz, eskaintzetan izena ematen lagunduz,...

2

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK

Lor ezazu zure egiaztagiri ofiziala! Prestakuntza teoriko batekin eta enpresa batean egingo dituzu praktikekin, lortu zure profesionaltasun ziurtagiriak sektore hauetan:

3

PRESTAKUNTZA GAITASUN DIGITALETAN

Aurrez aurreko prestakuntza jasoko duzu Internet bidez enplegua era eraginkorrean bilatzeko behar diren gaitasun digitalak izan ditzazun.

4

ENPLEGU BILAKETA TALDEAN

Talde lanak banakako lanak baina emaitza hobeak ematen dituelako, taldeak antolatzen ditugu, antzeko egoerak bizi dituzten pertsonek elkarlanean enplegua bilatzeko.

5

EMAKUME TALDE BATEAN PARTE HAR EZAZU ENPLEGUA BILATZEKO

Zure antzeko egoeran dauden beste emakume batzuekin, enplegua bilatzeko emakumeak ahalduntzea bilatuko dugu, lankidetzaren, elkarlanaren eta sareko lanaren bidez. 

 

Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren «Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko «elkar-EKIN Lanean», deialdian finantzatzen da

ESKATU online ZURE HITZORDUA!** 943 - 48 28 00

HITZORDUA ESKATU


 Entitate laguntzaileakdipu lanbide cebanc

Menú